Kostaldean | 2020eko Irailaren 10a

"Euskal gerrikoa" eta "Hala bazan, hala ez bazan"

Euskal%20gerrikoa%20eta%20Hala%20bazan_%20hala%20ez%20bazan

Urruñako Posta egoitzan, turismo-bulegoaren itzalpean nolazpait,bilkura bat guziz herrikoiairagan da joan den larunbat goizean.Bi liburu berri aurkeztu diraxarmanki, bi idazleak urruñarrakizanki. Jendea bazen polliki etadenak lorietan. Bi liburu beraz,alde batetik "Euskal gerrikoa",idazlea Xerar Urrutia-Jorajuriaeta bestetik "Hala bazan,hala ez bazan", idazlea JosebaAurkenerena-Barandiaran.Bieri eta han ziren guzieri PrudentSudupe euskaltzale ezagutuakegin diote ongi etorrigoxoena, Herriko Etxearen izenean.Gero min tzatu da LucienEtchezaharreta Maiatz argitaletxeazarta handiz arduratzendena, azpimarratzen zuela zoinbaliosa den euskararen onetanidazleek deramaten saila.Gerrikoa galdua! Eleberri batda "Euskal gerrikoa". Kutxa ttipibaten istorio harrigarria. Etakutxa hori nunbait nolazpait galdua.Kutxaren galtzea ez litakebeharbada hain makur handiakutxaren barnean ez balitzba altxor bat, altxor hori izankige rriko bat, biziki ederra etaherrita rrak biziki atxikiak gerrikoarraro horri. Bat-batean berrizagertu da haatik kutxa, sorginbaten laguntzarekin naski bainan xo ez ditugu denak salatubehar artikulu huntan. Denaden, sorgina ere hor izan beharda, denbora hartan sorginakba omen baitziren oraino- batto bederen - herri guzietan!Bainan kutxa berriz ikustearekinzernahi istorio! Herrikoapeza ere haserre! Jainkomaite zerukoa, zer behar oteda oraino gertatu?

Biziki ipuin pollitak! "Hala bazan,hala ez bazan" hitz horiekkausitzen dira ipuin anitzetan.Joseba Aurkenerenak hartuditu bere ipuin bildumaren titulugisa. 22 ipuin Peio aitatxixaharrak kondatzen dituenakbere haurren haurreri. Hiru haurhiru asterentzat aitatxirekin egoki- aitamak Alemaniarat joanakomen - arrats guziz ipuin batkondatua zaiote. Ipuin gustagarriak,biziki polliki itzulikatuakgai desberdin frangorekin. Historiahor da, mitologia ere ba.Egun guzietako bizia ere ba,lehengoa eta oraikoa. Ipuin horietarikbatto irakurtu ere daukuidazleak berak, Loretxo baztandarneska gazte xarmantarena.Kondakizun hunkigarria, ezhaatik hain alegera, bazterrakilun baitzauden keinka hartan,bereziki Amaiurreko gazteluan,nafartarrak lanetan gaztelar soldadueriezin ihardokiz.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/09/10

"Urtxo urdina, errazu..."

Duela zonbait aste ja aipatuginuen hori, gisa hartako solasahedatu baitzen, berrizmartxan ezarriko dutela gauazHendaiatik Pariserat joaitenzen treina, duela hiru urte kenduaeta jende askok salatzenharen eskasa. "Urtxo urdina"deitu treina, frantsesez "Palombebleue" alabainan. Joanden egunean, Jean-BaptisteDjebbari garraio ministroaksegurtatu du berria; baietz badelako treina berriz abiatukodela, muntadura guziak berriturik.Berritze horrengatik doi batigurikatu behar haatik, bi urtenunbait han orainko ustez. Treinhorren berriz abiatzea galdetuazuten ehun bat hautetsik herrikobozak egin ziren keinka hartan,Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezadenen aitzinean. Entzunakizan dira beraz.


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/09/10

Iraileko kanpotiarrak

Udatiar anitz jin dela uztail agorriletan, ikusi behar orain irailanolakoa izanen den. Aitzinekoastetan bezala, estranjer gutiitxuren arabera. Frantzia beherehortarik etorriko ote zaizkigu?Lekuka toki andana bat hartuakdira naski, beste batzutan mugimenduhorrek ba mottel airebat. Anitzen gostuko ikusi behargaitza zertan den eta ere nolakoaroa izanen den. Jende frangoksasoin huntan azken puntandutela beren erabakia hartzen,noiz norat joanen diren, norapaitjoaitekotan.


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/09/10

Santa Ana elizan

Hendaiako Santa Ana elizan bikontzertu izanen dira aste huntan,aurten dena berritua izanaden organoa hobeki ezagutarazteko.Ortziralean (20:30),Philippe Guilmard organo joileeta Pierre Dulot tronpetarekin.Igandean (19:30), Susana Ralloorgano joile, partaide CoroAmetsa talde famatua.


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/09/10

Jose Antonio Sistiaga

Jose%20Antonio%20Sistiaga

Euskaldun artista handienetarikdugu Jose Antonio Sistiagadonostiarra. Margolari famatuaeta zinegile jeinutsua besteakbeste. 88 urtetarat heldua. Harenobra asko ikusgai izanendira heldu den asteburutik harateta Omiasaindu arte ZiburukoArte-Bideak erakustegian. Estreinaldiaortziralean (19:00).

Irakurri segida

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016