Mundu zabalean | 2020eko Irailaren 10a

Eskola sartzeak munduan zehar

Munduan zehar milaka ikaslek eskolakobidea hartu dute, herrialde guzietan Covid-19 dela eta osasun neurriak hartuakizan dira. Joan gira ikustera eskola sartzeanola iragaiten den eta osasun neurriakzein diren.Herrialdez herrialde ibiltzean, ohartu giraherri batzuk sartzeko garai huntan berezitasunakdituztela. Sei herrietan ohidurakuriosak aurkitu ditugu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2020/09/10

Eskola sartzeko ohidura bereziak

Eskola%20sartzeko%20ohidura%20bereziak

Errusian, sartzea beti irailaren 1ean egitenda, egun hori “Ezagutzaren eguna”deitzen baitu, herritarreri aproposa iduritzenzaie eskolako bidea ere egun hortanabiatzea. Ikasleak tradiziozko janzkietanbeztituak dira, loreak eta baloiak erakasleerieskaintzen dituzte. Lehen eguneanklaseak hasi aitzin, handiek ttipiagokoakbizkar gainen ekartzen dituzte.

Japonian, apirilaren 1ean kurtsoak hastendira, mundu guziko ikasturte luzeenada, 250 egunekoa izanez. Haur bakoitzak,lehen egunean bizkar zaku bat eskuratzendu “randoseru” deitzen dena, barnean:kaier, liburu... eta txapinak aurkitzen dira.

Holandan agorril hondarrean hasten dira,burasoek haurrak bizikletan karrosa bat gibeleanekartzen dituzte. Jakinez herri horretanekologistak direla, “bakfietsen” deitzendiren ibilgailu horiek arrakasta handia dute,eta haurrek ttipitik horr...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/09/08

Europako eskoletan Covid-19 dela eta

Alemanian agorrilean jadanik hasiak dira,“Länder” deitzen diren lurraldeek duteeskola sartzea kudeatzen. Erkidego zenbaitzukmaskak ezartzea aginduz, bestebatzuk ez dute beharrezkoa ikusten.

Suedian, agorril erditsutan eskolak idekidira, jadanik hetsialdian populazioa ezzen etxen egoitea behartua izan. Eskolakere bide beretik ideki dira neurri berezirikgabe. Maska ez dute beharrezkoa, gauzabakarra, eskuak garbitzea eta urruntasunneurriak atxikitzea. Zenbait egunez, etxetiklanean artzeko posibilitatea ere aurreikusiada.

Italiak haur kopurua geletan ttipitzekogisan, erakaskuntzarako 84.000 erakaslepostu gehitu ditu. Irailaren 14an dira ikasleakeskolarat abiatuko. Neurri bereziakezarri ditu: 2 milioi mahai erosi ditu, urruntasunaatxikitzeko gisan, maska 6 urtetikharat beharrezkoa da eta eskolako ordutegiadekalatu dute.

Irakurri segida

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016