Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Urriaren 29a

Aiherra

Aiherra

Azaroko dantza errepikaezeztatua

Azaroaren 6an iragan behar zen3. dantza errepika ez da eginen.Kabalkada bururatu ondoan,edozein herritarrer irekiak direndantza errepikak hilabeteanbehin egitea erabaki zen. Hauekjoan den buruilean hasirik hilabetekolehen ostiraletan egitendira, Letizia Lartigue erakaslearekineta orain arte 51 aihertarrekizena emana zuten. Lehen2 errepikakgiro onean iraganziren, baina azken egun hauetankoronabirusari lotu egoerasanitarioa ikusiz, azaroaren 6kodantza errepika antolatzaileekezeztatzeadeliberatu dute.Abenduko errepikarentzat, geroakerranen.

Garraio solidarioa Hazparnekolurraldean: gidari bolondresenbeharra

Herritar motibatu baten inguruanberriki, Aiherran, elkarte berribat sortu zauku, “Garraio SolidarioaHazparneko Lurraldean”plantan emaiteko xedearekin,bakartuak diren jendeen loturenberrosatzekoeta hauen biziarenerrexteko nahiarekin. Hazparnekolurraldeanbakartuak direnjendeen joan-jinen ahalbidetzea xede du. Herri hauek dira:Aiherra, Heleta, Bastida, Izturitze,Beskoitze, Lekorne, Donamartiri,Lekuine, Donoztiri, Makea etaHazparne.Batzuk ezin dira etxetik jalgi edomugitu, diru eskasez edo urrunegibizi direlako autorik gabeedo berdin beste arrazoinengatik.Jende horien laguntzeko garraiolaguntzaile talde bat muntatunahi lukete, herri bakotxean, herrikoarduradun izanen den gidarisinple izanen diren bolondresakbilduz. Konkretuki, arduradunaktelefonoz errezebituko ditu joanjineskaerak (elkarteak emanendakon telefono batekin) eta gidarienegitaraua antolatuko du.Gidariek jende behartuak heienhelmugarat eramanen dituzte etahandik etxerat heien auto pertsonalarekin.Eramana denak,gidariari, kilometroka 30 zentimopagatuko dazko.Gidariak du deliberatzen zer heinetarainolaguntzeko prest den(zonbat denbora astean, nundiknoraino,…).Xehetasun gehiagorentzat, Peñaauzoaldean bizi den Yves Martindei dezakezue (06 61 97 96 55).Laguntzaile gehiago eta laguntzahobeagoa!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3566. zbk

Gure Hitza | 2020/10/29

Libertitatea ez da emaiten baina hartzen!

Menane Oxandabaratz

Erranaldi horren inguruan balitzateke egunoso baten gogoeta! Alta azken egun hauetakogertakari batzuk burura ekarri dautategaldera hau, noiz hasten da bakoitzarenlibertatea, bestea kaltetu gabe?

Libertitatea ez da emaiten baina hartzenda? Gaurko egoeran, erranaldi hori aproposaden ez naiz segur, osagarri neurriakemeki emeki zorrozten ari direla eta.Funtsean lagunarteko edo(ta) familietakoelkarretaratzetan,artetan eztabaida biziaksortzen ditu. Zenbaitzuentzat neurri horiekgehikeriak direla salatuz, beste batzuenganikbeharrezkoak direla izurritearen desagerrarazteko.Nork du egia? Ez dauzuet nikerantzunen!

Segur dena, bakoitzak bere ohidurak aldatubehar izan dituela, joan den asteburukoetxeratze aginduak, hozka batez gure ibiltzekomoduak mugatuz eta gure askatasunparte bat ttipituz.

Eskualde gehienetan goizik etxeratua izanbeharrak, sozial loturak ez ote dira emekiemeki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016