Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Urriaren 29a

Hazparne

CFDT sindikatuko ordezkariak Hazparneko eliza sahetsean
CFDT%20sindikatuko%20ordezkariak%20Hazparneko%20eliza%20sahetsean

Kanporatzeak

Usaiaz kanpoko etxola batmuntatua zuen CFDT sindikatuakiragan astean eliza sahetsean.Lauak lantegiaren 138langileren kanporaketa zenarrazoina.Alabainan, bultahuntan aipu zena, lantegi hortanburutzerat doa. Kanporaketenegin moldea arrunt bereziakausitzen du sindikatuak:kanporatua izan eta, egitenahal direnak laguntzea proposatuada, lantegian egonezegin daitekeena batere lehenetsigabe (formakuntza, luzarakolan denbora partzialak...).Erran da ere konzertaziorik ezdela lantegian. Legez bortxatuaden Enpresa Komitean nagusiarenerranak eztabaidarikgabe onartzen direla. Beldurhau agertu da ere, lana berrizizanen delarik ez ote den Portugaleneta Mexikon, taldeakdituen beste lantegien onerakoizanen.Herriko auzapeza mintzatu da,gure eskualdearentzat gertakarialatza dela erranez eta kutxaberezi bat sortua dela. Hautetsiekkutxa hortan emanen duteberen pagaren zati bat. Errangabe doa, kutxa hori, emannahi duen orori idekia dela.

Eihartzea elkartea

“38 urteren existentziarenondotik, pandemia garai ilunhonetan, Eihartzea Elkarteak,hainbat hilabetez erreanimazioohean borrokatu ondotik, bereazken hatsa bota du. Familiari doluminak aurkeztu nahidituztenentzat hitzordua: azaroaren1a, igande arratsaldez(17:00), Hazparneko egoitzanagusian. Nork daki, gau beltzeanhil batzuk berpizten direladiote...”Metafora huni esker zabalduda berria; berri tristea. Ondotikazalpen hauek baziren:Azken urte hauetan Eihartzeakhainbat ekitaldi antolatu ditu:Zinegin, Txoria Txori, FrancisJammes antzerki festibala,aste kulturala, Elizaberriko musikaldia,Arteguna, Ihauteriak,Olentzero... Hazparneko Lurraldeariegitarau kultural aberatsaeskainiz.Aldiz urteetan zehar, laguntzailekopurua ttipituz joan da.Gaur egun biziki talde murritzada.2021ean Eihartzearen aktibitateenetenaldi bat egitea erabakidute. Jaz jadanik ekitaldiak gutituziren bainan ez da laguntzailegehiago hurbildu.“Eihartzea ez da gaur egungokideen elkartea baina bai Hazparnekoelkarte bat ekitaldi kulturalenantolatzeko eta berezikilurraldean euskarazko hitzorduakproposatzeko. Azkarkieskertu nahi ditugu urte guzihauetan lagundu gaituzten instituzioeta elkarteak, mileskerpubliko eta laguntzaileeri, kideezberdinei, dohaintzak egindituzteneri eta partaideeri.”Honela bururatzen da heriotzehorren abisua!

Erakusketa

Haspand'art elkarteak ondokoartisten obrak erakusten dituChoribit gelan, oraino hilabetearen31 arte: Lorentxa Beyrie; Béatrice D; Marie PauleJauregiberry; Pierre Irigoin etaVanessa Partarrieu.Marrazki, tindu eta zizelketaikusten ahalko dira arratsaldezeta larunbatean (10:00-12:00eta 14:30-18:00). Sartzeaurririkda eta orori idekia.

Zerbitzu berria Omiasaindurenkarietara

Omiasainduz, urriaren 19tikazaroaren 2ra, Herriko Etxekolangile bat hilarrietan izanenda zure loreen garraiatzeko,baita ere laguntza behar dutenjendeen laguntzeko, auto ttipielektriko baten bidez.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3566. zbk

Gure Hitza | 2020/10/29

Libertitatea ez da emaiten baina hartzen!

Menane Oxandabaratz

Erranaldi horren inguruan balitzateke egunoso baten gogoeta! Alta azken egun hauetakogertakari batzuk burura ekarri dautategaldera hau, noiz hasten da bakoitzarenlibertatea, bestea kaltetu gabe?

Libertitatea ez da emaiten baina hartzenda? Gaurko egoeran, erranaldi hori aproposaden ez naiz segur, osagarri neurriakemeki emeki zorrozten ari direla eta.Funtsean lagunarteko edo(ta) familietakoelkarretaratzetan,artetan eztabaida biziaksortzen ditu. Zenbaitzuentzat neurri horiekgehikeriak direla salatuz, beste batzuenganikbeharrezkoak direla izurritearen desagerrarazteko.Nork du egia? Ez dauzuet nikerantzunen!

Segur dena, bakoitzak bere ohidurak aldatubehar izan dituela, joan den asteburukoetxeratze aginduak, hozka batez gure ibiltzekomoduak mugatuz eta gure askatasunparte bat ttipituz.

Eskualde gehienetan goizik etxeratua izanbeharrak, sozial loturak ez ote dira emekiemeki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016