Herriz Herri - Itsasu (L) | 2020eko Urriaren 29a

Itsasu

Atekagaitzeko obrak

Irailaren 14tik urriaren 29rat eginbehar ziren Ataitzetako obrak,bidea hetsiz. Gaur badakigugutienez hiru aste gehiago iraunendutela, arrokak uste bainogogorragoak gertatzen direlako,udazkeneko euriek mendimazelan behera ura zurruztanigortzen dutelako eta beste.Balentria ederra izanen zen 6astez bururatzea xantiera. Jakinikbadela Ataitzetako bideazpiaren erdiz erdi hodi zaharlodi bat, Latseko ura Baionarateramaiten duena. 0,40m diametrakohodia, fonta lodizkoa, 9kilo prezionetan ura daramana,1936 urtetan egina, aitzurrez etapikotzez. Alde batetik hodi horiez zen hautsi behar bide zilatzekotresnekin, eta bestalde hodihori azkartu beharra da. Hainzuzen ur hodi horren azkartzeaondoko urtetan eginen duteasfaltoa han hemen urratuz,eta hodiaren barnetik erresinahedatuz itzuli itzuli kamera etarobotekin, "chemisage" deitzendute teknika hori, ikasi dugunaz.Bistan da Latseko itsasuar frangokexu gorrian dela, berantjakin baitute bidea hetsirik egonenzela aste luzez, eta itzulihandia egin behar baitute Izokiedo Ortzia Gehasto auzoetarik.Hori horrela izanik, HerrikoEtxeak gutunak igorri ditu Departamendu-burueri, kondutanhar ditzaten Itsasuko mendikoauzotiarren nekeziak, egunerotraba eta gastu gehiago heldubaita karrikarat jausteko, etadamu domaiak ordain ditzatenauzo horietako ostalari, saltegieta laborantzako etxe ekoizleeri.Mementoz ez da erantzunikDepartamendu-buruenganik.

Balaki trinketeko partidak gibelatuak

Etxeko agindua dela eta,urriaren31n, Balaki trinketeaniragan behar ziren partidak:lehena St-Paul/Olçomendy etabigarrena Ospital/Guichandut- Monce/Ducassou, ezeztatuakdira. Ondoko egunetan jakinarazikodute noiz iraganen diren.

Omiasainduko meza goizeko10.30etan izanen da Itsasukoelizan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3566. zbk

Gure Hitza | 2020/10/29

Libertitatea ez da emaiten baina hartzen!

Menane Oxandabaratz

Erranaldi horren inguruan balitzateke egunoso baten gogoeta! Alta azken egun hauetakogertakari batzuk burura ekarri dautategaldera hau, noiz hasten da bakoitzarenlibertatea, bestea kaltetu gabe?

Libertitatea ez da emaiten baina hartzenda? Gaurko egoeran, erranaldi hori aproposaden ez naiz segur, osagarri neurriakemeki emeki zorrozten ari direla eta.Funtsean lagunarteko edo(ta) familietakoelkarretaratzetan,artetan eztabaida biziaksortzen ditu. Zenbaitzuentzat neurri horiekgehikeriak direla salatuz, beste batzuenganikbeharrezkoak direla izurritearen desagerrarazteko.Nork du egia? Ez dauzuet nikerantzunen!

Segur dena, bakoitzak bere ohidurak aldatubehar izan dituela, joan den asteburukoetxeratze aginduak, hozka batez gure ibiltzekomoduak mugatuz eta gure askatasunparte bat ttipituz.

Eskualde gehienetan goizik etxeratua izanbeharrak, sozial loturak ez ote dira emekiemeki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016