Herriz Herri - Urepele (NB) | 2020eko Urriaren 29a

Urepele

Ezkontza

Urriaren 17an,Mirentxu Monaco Ilarragorriko andraiakhartu du bere biziko laguntzatFrédéric Betat Landibarrekogaztea. Hunen etxean egin duteberen ohantzea, bi haurñorekin:Naiak 8 urte ditu eta ondoko semeaapur bat gazteagoa da.Familia hurbilarekin ohoratu duteberen elgarretaratzea, HerrikoEtxetik pasatuz.Zorionak familia gazteari etagoresmenak haien burasoeri.

Heriotze

Jean-Pierre Monacokutzi gaitu bat-batean, bakarrik 68urte zituelarik. Urepele Bihurtabuxtangokoseme gehiena zeneta ezkongaia. Bere etxea karrikaneraikia zuen. Durruty enpresan lanegin ondoan, kamioi gidari, ondotikBaigorriko ibarreko oihanzaingoansartu zen. Orduko, diabetadelakoarekin, osagarriz mendratuazen. Gaitz hori beti segitu zaioeta azkenik giltzurrun garbitzeariburuz abiatua zen. Erizainenganikbehar ziren artamenduak bazituen,bai eta ere familiaren partetik.Doluminak eskaintzen ditugu penetangelditzen diren haurrideri,familia eta ezagun guzier


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3566. zbk

Gure Hitza | 2020/10/29

Libertitatea ez da emaiten baina hartzen!

Menane Oxandabaratz

Erranaldi horren inguruan balitzateke egunoso baten gogoeta! Alta azken egun hauetakogertakari batzuk burura ekarri dautategaldera hau, noiz hasten da bakoitzarenlibertatea, bestea kaltetu gabe?

Libertitatea ez da emaiten baina hartzenda? Gaurko egoeran, erranaldi hori aproposaden ez naiz segur, osagarri neurriakemeki emeki zorrozten ari direla eta.Funtsean lagunarteko edo(ta) familietakoelkarretaratzetan,artetan eztabaida biziaksortzen ditu. Zenbaitzuentzat neurri horiekgehikeriak direla salatuz, beste batzuenganikbeharrezkoak direla izurritearen desagerrarazteko.Nork du egia? Ez dauzuet nikerantzunen!

Segur dena, bakoitzak bere ohidurak aldatubehar izan dituela, joan den asteburukoetxeratze aginduak, hozka batez gure ibiltzekomoduak mugatuz eta gure askatasunparte bat ttipituz.

Eskualde gehienetan goizik etxeratua izanbeharrak, sozial loturak ez ote dira emekiemeki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016