Ba ote dakixu? | 2020eko Urriaren 29a

Ba ote dakixu?

Gilen Bacho

Ba%20ote%20dakixu?

Kaledonia Berria: autodeterminaziorakobide luzea (1/3)

Urriaren 4an, Kaledonia Berrikobiztanleek beren geroari buruzbigarren aldikotz bozkatu dute.Independentistek gehiengoa ezdute bildu baina beren emaitzaazkarki hobetu dute (%43,3egin zuten 2018an, 2020an%46.7) eta hirugarren eta azkenerreferendumarentzat esperantzakbadituzte (segurki 2022aneginen dena). 1998ko Nouméakoakordioak zituen hiruerreferendum horiek erabaki.Akordio historiko hori KaledoniaBerriko historiaren fruitua zeneta partikulazki 80ko hamarkadarena.70ko hamarkadan,deskolonizazio testuinguruan,kanak mugimendu nazionalahedatu zen. 1975ean, Jean-MarieTjibaouk Mélanesia 2000 festibalaantolatu zuen kanak nortasunaaldarrikatzeko. Bi elkartesortu ziren: “1878ko taldea” eta“Fular gorriak”. Azken elkartehorrek bere ideiak hola laburtuzituen: “Kanak nortasuna hil edobiziko arazo bat da”. Bi elkarteek,1975ean, Kanak askatasunarenalderdia sortu zuten.Baina, itzulbiderik gabekobihurgunea 1977an hartu zen.Kaledoniako Batasuna, orduarte alderdi autonomista etazentrista (lekuko instituzioak 20urtez dominatu zituenak, 1972arte), alderdi independendistabilakatu zen Jean-Marie Tjibaourengidaritzapean. 1979an,alderdi independendista guziakFronte Independentistan (FI)bateratu ziren Tjibaouren gidaritzapean.Independentziarenkontrako alderdiak (“Leialistak”)bateratzenziren ere (RPCRalderdian, Kaledonia Errepublikanaldeko biltzarra) JacquesLafleur-en gidaritzapean. Bienartean, Kaledoniar gizarte berribaterako federazioak (FNSC)autonomia handiagoa defendatzenzuen, kanak nortasunarenaitorpenarekin bainaindependentziarik gabe. 80kohamarkadaren hastapenean,tentsioak azkarrak ziren. Bainaordu arte, eztabaida politikoanegoiten ziren. 1981eko iraileandramatikoki kanbiatzen zen.Pierre Declercq, independendistekoburuzagi bat, tiro batezhila izan zen eta, hilabete batez,independentistek bideakmoztu zituzten eta manifestaziohandiak antolatu. Declercq-enhiltzaileak ez ziren sekulan jujatuakizanen. 1982ko ekainean,FNSC alderdiak RPCRekin zuenaliantza hausten zuen eta aliantzaberri bat independentistekineraikitzen. Tjibaou presidenteorde bilakatu zen eta KaledoniaBerriaren egiazko buruzagi.Lafleur-ek hori ez zuen onartzeneta bere sustengatzaileeklurraldekobiltzarra inbaditu zuten(poliziak kanporatu beharko zituen).Tentsioak gero eta gehiagoazkartuko ziren eta 1983kouztailean, bi jendarme hilak izanziren.

Negoziaketen huts egitea

Bortizkeriari amaiera emaiteko,Georges Lemoine itsasoz haraindikoministro berriak, estatutuberri bat negoziatzeko bialderdiak elkarretaratzen zituenNainville-les-Roches hirian. Hurbiltzebatzu izan ziren (Lemoineministroak “kanak populuakindependentziarako berezkoeskubidea eta aktiboa” zuelaonartu zuen eta Tjibaouk kolonoenondorengoak “historiarenbiktimak” zirela erran zuen) bainaez zen akordiorik atzemaiten.Bi parteak ados ziren autodeterminazioerrefendum batantolatzeko baina hauteskundegorputzaren perimetroak zituennegoziaketak blokatu. Independentistentzatbakarrik Kanakeketa Kaledonia Berrian sortuziren biztanleek behar zutenbozkatu, independentziarenkontrazirenek biztanle guziekbehar zutela bozkatu defendatzenzuten. Gai hori urte anitzezbehaztopa handiena egonenzen, dena kanbiatzen baitzuen.Lehen hipotesian, independentistekahal zuten irabazi, bigarreneanez. Frantses gobernuak ezzuen independentisten eskabideaklarki onartzen. Bi parteekLemoinen estatutu berria errefusatzenzuten, kontrako arrazoiengatik.Independentistek,erreferenduma sobera urrun antolatukozelakotz (5 urte geroztik)eta hauteskunde gorputzariburuz ez baitzuten bermerikukan. RPCR-ek, kontrara, estatutuakpodere sobera KaledoniaBerriko instituzioeri emaitenzuelakotz eta independentziakobidea idekitzen zuelakotz. Ikusizez zituztela beren eskabideaklortu, independentistek estrategiazkanbiatzen zuten. Independentziaezin baitzen legemugetarik barnean lortu, moldeberriak erabiliko behar zireneta, 1984ko irailean, independentistakKanak eta SozialistaAskatze Nazionalerako Frontean(FLNKS) bateratzen ziren.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3566. zbk

Gure Hitza | 2020/10/29

Libertitatea ez da emaiten baina hartzen!

Menane Oxandabaratz

Erranaldi horren inguruan balitzateke egunoso baten gogoeta! Alta azken egun hauetakogertakari batzuk burura ekarri dautategaldera hau, noiz hasten da bakoitzarenlibertatea, bestea kaltetu gabe?

Libertitatea ez da emaiten baina hartzenda? Gaurko egoeran, erranaldi hori aproposaden ez naiz segur, osagarri neurriakemeki emeki zorrozten ari direla eta.Funtsean lagunarteko edo(ta) familietakoelkarretaratzetan,artetan eztabaida biziaksortzen ditu. Zenbaitzuentzat neurri horiekgehikeriak direla salatuz, beste batzuenganikbeharrezkoak direla izurritearen desagerrarazteko.Nork du egia? Ez dauzuet nikerantzunen!

Segur dena, bakoitzak bere ohidurak aldatubehar izan dituela, joan den asteburukoetxeratze aginduak, hozka batez gure ibiltzekomoduak mugatuz eta gure askatasunparte bat ttipituz.

Eskualde gehienetan goizik etxeratua izanbeharrak, sozial loturak ez ote dira emekiemeki...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016