Gure Hitza | 2020eko Azaroaren 19a

Urzoak ere joan dira

Janbattitt Dirassar

Azaro erditarat helduak gira. Azaroa edo hazila,haziaren ereiteko sasoina. Hala zen segurik ogiedo gari landa anitz ikusten zelarik gure eskualdehauetan ere. Orain biziki guti haatik. Denboraknola kanbiatu diren. Lehen beraz, erraiten zenogi ereite horiek behar zirela nihundik ahalazSanta Katalinetako eginak. Lasai lasaia joaitekogero Heletako ferietarat.Azaro erditan girela, urzorik ez dugu gehiagoikusten hegoaldera joan. Denak joanak ditazke.Martinetan gelditzen dela mugimendu hori,frangotan hala erran da. Baditake, baditake,bainan urzoek badakite Martine eguna zein den?Izaitekotz ezagutzen dutena da aroa noiz ari denberotzen eta noiz hozten. Nola hotza ez dutenmaite, udazken erditan berantenaz ernatzendira hegoalde, toki beroxago baten menturan.Lertsunak berdin eta aurten andana harrigarriakikusi ditugu, kasik bi astez segidan, alde batdena karranka.

Eta besterik zer bestenaz azaro huntan? Izurriteabeti hor dugula. Guhaur ere aise lerratzen giragaitz hortaz solas eta solas artzerat, arrasgriñatsu izanki zer behar dugun oraino ikusi.Hedabide guziek, eta bereziki telebistak, aitzinapusatzen gituzte hortarat, kasik alde bat hortaz aridira. Goizetik arrats, gure beharriak tutatzeraino!Holako mediku jakintsunak hau errana. Berdinjakintsuna ditakeen beste batek ez batere solasbera. Ministro bat holaxe mintzatua,beste bat ezbatere hitz beretan. Eta guk ez jakin zer pentsa.Beharrik izan dira Ipar-Ameriketako presidentebozaketa orain hor Vendée-Globe itsas-untzibeladunen lehiaketa handia. Ez beti eta betiizurrite deabru hortaz artzeko.

Eta bestenaz zertaz mintzo da gutarteko jendea?Eguberri eta Urtats nola iragaiten ahalko diren,bainan hori ere ez dea preseski izurritearilotzen den solasgaia? Dena den, badakigu denhoberenetik aurtengo Eguberri eta Urtats ezdirela usaiakoen idurikoak izanen. Eguberrikarimezarat bederen joaiten ahalko ote dira? Baietzdiote hor gaindi bainan halako aire uzkurñobatekin. Urtats bezperako afarientzat ere badaasko eta asko arrangura. Arte huntan giroahobetzen bada atsegingarri izanen da denentzat!Edo gehienentzat ezen badira diotenak paradahauta dela usaia berri batzuen hartzekousaiaxaharrak arrunt zoko batean utzirik.

Eta besterik oraino? Dakizuen bezala, sasoinhuntako hitzorduak, frango segurik guzizherrikoiak, ezin dira muntatu. Untsa penadela, hori dugu errepikatzen. Agian bazterrakharrotuko dira halere Euskaraldia hor izanki-eta.Solasgai handirik badea bestalde? Kostaldehortan, ari dira dena gogoeta Erlaitzbidean zeregin behar litakeen. Errebidea barnaxagotikezarri beharbada? Ala arrunt kendu, hor gaindidabiltzan autoek aski dutela beste nunbaitikjoaitea? Joan den eguneko lur-lehertzeakhalako beldur bat bezala piztua du. Zerbait eginbeharko dela sobera luzatu gabe, denek horidiote. Zerbait egin bainan zer?

Senpereko aintziraren alde hortan, gaitzekoobrak hasiak omen dituzte. Omen erran behardut, ez naiz izana zer ari diren ikusten, ez baitutere harat joaiteko eskurik. Etxetik kilometro batbaino urrunago ezin joan alabainan. Doi-doiaLarrun mendi kaskoa hurbiltxagotik agurtzekogisan nolazpait. Goazen paso eta goazen berrizSenpereko aintzira hortarat. Gisa guziz denborabatez nork erranen zuen holako obrak beharkozirela oraino gostaia gosta akulatu hor nunbait?Uren ateratzeko irriskurik ez izaiteko. Zer dalanjera emendatuko hor gaindi? Ala izaitekotzsegurtasun-neurriak dituzte bakarrik xorroxtu?


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3569. zbk

Zentzu guti duenak uste du bestek oraino gutiago dutela.

Bretaniako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/11/19

Urzoak ere joan dira

Janbattitt Dirassar

Azaro erditarat helduak gira. Azaroa edo hazila,haziaren ereiteko sasoina. Hala zen segurik ogiedo gari landa anitz ikusten zelarik gure eskualdehauetan ere. Orain biziki guti haatik. Denboraknola kanbiatu diren. Lehen beraz, erraiten zenogi ereite horiek behar zirela nihundik ahalazSanta Katalinetako eginak. Lasai lasaia joaitekogero Heletako ferietarat.Azaro erditan girela, urzorik ez dugu gehiagoikusten hegoaldera joan. Denak joanak ditazke.Martinetan gelditzen dela mugimendu hori,frangotan hala erran da. Baditake, baditake,bainan urzoek badakite Martine eguna zein den?Izaitekotz ezagutzen dutena da aroa noiz ari denberotzen eta noiz hozten. Nola hotza ez dutenmaite, udazken erditan berantenaz ernatzendira hegoalde, toki beroxago baten menturan.Lertsunak berdin eta aurten andana harrigarriakikusi ditugu, kasik bi astez segidan, alde batdena karranka.

Eta besterik zer bestenaz azaro huntan? Izurriteabeti hor dugula. Guhaur er...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016