Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2020eko Azaroaren 19a
Amikuze
Euskaraldia azaroaren 20tikabenduaren 4ra
Amikuzen, Euskaraldia kanpainarenprestatzeko Zabalikelkartearen inguruan bilkurazonbait izan dira azken hilabetehauetan. Konfinamenduarengatik ez dira aipatuakizan ziren ekitaldiak eginenbainan hala ere kanpaina hortanparte hartzera dei egitendu: “Azaroaren 20tik abendoaren4ra, Euskaraldia eginendugu. Konfinatuak izan edoez, kurutzatukogirelarik, ahomaska-bizi eta beharriprestekeuskaraz eginen dugu. Dakienakbaliatuko du, konplexuakuxaturik, eta ulertzen duenakgaldeginen du, ausartziaz indarturik.Izena emaitea galdegina zaigu,jakin dezagun zonbat giren,anitz izaiteak kuraia emanendigulakotz, horren beharrik ezbadugu ere arrazoin dugulajakiteko. Ezen egunero euskarazokoratzen duten tsunamiekgutarik konbentzituenakkikiltzeko ahala badute. Hortakotz,15 eguneko ariketa kolektibohunek, gure burueri “ahaldugula” frogatzeko balio izanbehar du!Izena emaitea biziki errexa da,eta azaroaren 17a arte irekirikda hortarako bidea: jo ezazueuskaraldiaren webgunera,hementik barna!”.Izena deia emana dutenek,mezu bat ukanen dute egunhauetan jakiteko beren txapanun eskuratzen ahal duten.
Maskak beharrezkoakDonapaleuko karriketan?
Donapaleuko kontseiluak,bere azken bilkuran, bestegaien artean, COVID-19arenaeztabaidatu du. Ikusiz herrianizurritea nola garatzen ari den,maskaren ezartzea karrikanbaitezpadakoa iduritu zaio.Delibero bat hartu du sentsuhortan. Herriko erabakia, prefeturarathelaraziko du jakitekoea juridikoki baieztatua izanenden bai ala ez.Beste zonbait lekutan bezala,herriko komertsant batzukgaldegin dute Herriko Etxearierabaki bat har dezan komertsioenidekitzeko. Auzapezakjakitera eman du ez duela erabakihori hartu nahi izan legezkanpo delakotz.
"Crémant de Loire" botilak,Amikuzeko ikastolak salgai
Joan den urtean bezala, Eguberrikari Amikuzeko ikastolaksalmenta bat antolatzen du."Crémant de Loire" arno botilakproposatzen ditu. Arno burbuilatsuhau, Maine-et-Loireeskualdean egina da biologikorapasatzen ari den etxaldebatean: 6 botilako kutxa 69€eta 3 botilako kutxa 36€.Interesatua denak, manatubehar du azaroaren 27koberantenik, mail bat idatzizcremant.ikastola@gmail.comhelbiderat. Kutxak Amikuzekoikastolan Eguberri aitzin eskuratzenahalko dira.
Elkarte berri bat Amikuzennekezia psikologikoan direnenlaguntzeko
Elkarte hau GEM (Grouped'Entraide Mutuelle) deitzenda eta berrikitan Amikuzenholako baten sortzeko desiraplazaratua izan da. Frantziamailan, holako 500 bat egituraabiatuak dira eta guri hurbilMaulen, Donibane Garazineta Hazparnen. Saint Andréde Seignanx herrian kokatuaden Caminante elkarteakanimatzen ditu lekuko GEMhoriek, zailtasun psikologikoan(depresio, bipolar, arazopsikiko...) direnen laguntzeko.Helburua da mintzaleku batensortzea jendea isolamendutikateratzeko eta berdin proiektuberezi batzu elkarrekin apailatzeko.Elkarte hau Donapaleun, Lapiotzekokarrikako 28an plantatuada. Xehetasun gehiagoukaiteko deitzen ahal da 06 2504 07 26 zenbakira.Amikuzeko irratian atzemandezakezue Carine etaElodie animatzaileekin eginelkarrizketa.