Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2020eko Azaroaren 19a

Donibane Garazi

Donibane%20Garazi

Herriko Etxetik

Gobernuak ezarri dituen osasunneurriengatik, anitzek berenlana berriz pentsatu beharukan dute, jatetxeko jabeakbarne. Haien laguntzeko,Donibane Garaziko HerrikoEtxeak apairuak eramaitekosistema plantan ezarri dutenak,zerrendatuko ditu.Jatetxeko bai eta edozein saltegikojabe dena, heiekin harremanetansar dadila: communication@saintjeanpieddeport.fr helbiderat bere informazioguziak idatziz.

Covid neurrien kontramobilizazio deia

“Gabiltza”, Garazi aldeansortu berri den taldea da. Azaroaren21eko (15:00), HerrikoEtxe aitzinean mobilizazio deiazabaldua du. Azken izurritearengatikplantan jarriak direnneurriek herritar batzuenganikkezkak sortzen ditu. Igorri gomitanirakurtzen ahal da:“Pertsona guzien osagarri fisikoeta psikiko onaz arranguratzengira eta horren araberaaritzen gira.Covid 19-a dela eta, herritarrerhainbat gauza behartzen dieten instituzioengandik gai huniburuzko informazio argigarrieskasa salatzen dugu; baitahainbat komunikabideenganikere.Adierazten dugu, zilegizko eskubideunibertsala dugula:

- Elkartzea, gurekin elkartunahi dutenekin;

- Topaketa hauetan, maskaezarri behar dugun edo ezelgarrekin erabakitzea, baitagure haurrek ezarri behar dutenedo ez;

- Ez txertatuak izaitea.Horrez gain, besteak beste:

- Manifestatzea debekatzearenaurka gira;

- Komertsio batzuen heste behartuarenaurka gira;

- Sei urtetik gorako haurrerimaska ezartze behartuarenaurka gira;

- Ospitaleetan eta orokorkiagoosagarri publikoan, Estatuareninbestizamendu eskasia handiarenaurka gira.Gaineko ideia hauek plazapublikora ekarri nahi dituztenguziak, azaroaren 21ean,larunbatez (15:00), DonibaneGaraziko Herriko Etxe aitzineanelkartuko gira (merkatuestalian, euria egiten baldinbadu)”.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3569. zbk

Zentzu guti duenak uste du bestek oraino gutiago dutela.

Bretaniako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/11/19

Urzoak ere joan dira

Janbattitt Dirassar

Azaro erditarat helduak gira. Azaroa edo hazila,haziaren ereiteko sasoina. Hala zen segurik ogiedo gari landa anitz ikusten zelarik gure eskualdehauetan ere. Orain biziki guti haatik. Denboraknola kanbiatu diren. Lehen beraz, erraiten zenogi ereite horiek behar zirela nihundik ahalazSanta Katalinetako eginak. Lasai lasaia joaitekogero Heletako ferietarat.Azaro erditan girela, urzorik ez dugu gehiagoikusten hegoaldera joan. Denak joanak ditazke.Martinetan gelditzen dela mugimendu hori,frangotan hala erran da. Baditake, baditake,bainan urzoek badakite Martine eguna zein den?Izaitekotz ezagutzen dutena da aroa noiz ari denberotzen eta noiz hozten. Nola hotza ez dutenmaite, udazken erditan berantenaz ernatzendira hegoalde, toki beroxago baten menturan.Lertsunak berdin eta aurten andana harrigarriakikusi ditugu, kasik bi astez segidan, alde batdena karranka.

Eta besterik zer bestenaz azaro huntan? Izurriteabeti hor dugula. Guhaur er...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016