Herriz Herri - Heleta (NB) | 2020eko Azaroaren 19a
Heleta
Herritarra
Dolu –
Bi heriotze izan ditugubat bertzearen ondotik. LehenikJean-Pierre Bibens Errekartekoa,76 urtetan. Hilabetebarne, oraiko kutsa handikogaitz itsu horrek, biziaren nahikarieta oldarra kendu dio.Bere bizia laborari iraganik,segur kabalak maite zituen,erretira ondoan ere nork ez duJean-Pierre ikusi feria edo kabalaprimetan, hargatik fedezkourratsak bazter utzi gabe.Bigarrena Janbattitt IdiartUxarretakoa, 63 urtetan, barkatzenez duen gaitzarekinborrokatuondoan eta gisahortan zonbait joan-jin eginikarta etxe horietara. Ofizioz tindurra,gizon omoretsua, pilotaala kartak maite izan dituena,lagunekin izaiteko paradazuen ber.Bien ehorzketak iragan diraoraiko jende neurturekin, Jainkoakeman diezotela merezitusaria. Gure partetik, bifamilieri, dolumin bihotzekoak,goraintzi batekin Janbattittenamari Izturitzeko erretiraetxean denari.
Sortze –
Jean-Bernard etaFanny Heguaiko bikote gaztealorietan da lehen haurra munduraturik,zorionak aitamerieta Laida ttipiari bizi luze urosbat.
Salgai –
Ama eskolako burasoekEguberriko izaiak salgaiezartzen dituzte, oraiko keinkanhurbileko ibilerak behareta, horiek xuxenean egitendituenetik jinen dira, gaineraaitamek berek ororen etxeetarahelduko dituzte.Bi mota badira, segur nik bainohobeki esplikatuko dauzkizuete,interesatuek galdeginMaider Oxoteguy 06-83-86-40-18 edo Chantal Jorajuria 06-87-21-88-92, hori azaroaren23a barne.Eskaintza auzo herrietara erebali da!