Herriz Herri - Lasa (NB) | 2020eko Azaroaren 19a

Lasa

MG

Heriotze hunkigarria

Herrianaldi bat gehiago, berriezin txiteago zerrendarekinsegitu behar. Oraikoan ere ezustezko heriotze bortitzak jogaitu. Harriturik, hatsa mozturik,ezin sinetsiz ezarri gaitujakitean Xantxo AldacourrouBidondokoa deitzen ginuenak,molde guziz triste bateznahi izan duela bere bizitzabururatu. Holako kasu batekanitz galdera sortarazten ditu,denak arraposturik gabe gelditzendirenak, nork zer errandezake, ezin asmatuzkoakdira. Gisa berean galduak ditugunezoroitu eta beldugarriere bada, ez baitut uste nehorbadela aterbean dagoenik.Doi doia 60 urte beteak zituela,Bidondoan sorturik, 5 haurrideziren familiako gazteena. EsposaturikValérie Choutchourrouauzokoarekin, Peio eta Paxkal2 semeen ukaiteko plazerraukan dute. Mendixola etxe pollitaaltxaturik Ithola kartierreanelgarrekin gostura ikusten gintuen.Tindur aprendizgoak Garazineginik, ber lekuan anitzurtez lan egin du, nagusia erretiratuarte. Xantxok bere lanazkanpo gostu zuen kozinatzea,zikiro eta talo erretzea, bereeskukaldia emaiten zuen herrikobestetan ere. Xantxo ihiztariamorratua zen, ez zuen tiroatiratzen azantzaren egiteko.Azaroaren 12 huntan, Cornuapezak eman meza kartsuarenondotik, azken egoitzan ezarriaizan da, hurbilekoek bakarriklaguntzen zutela. Aita familiakobaten etsenplua uztendu, guziz langilea bere urratsetanxintxotasun paregabekobaten oroitzapena.Gure bihotzetikako doluminbizienak zueri Valérie, Peio etaPaxkal, bai eta 4 haurrideri,Marie-Jeanne amaginarrebarieta zueri illoba, osaba, ttantta,kusi eta bortizki joa den familiaosoari.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3569. zbk

Zentzu guti duenak uste du bestek oraino gutiago dutela.

Bretaniako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/11/19

Urzoak ere joan dira

Janbattitt Dirassar

Azaro erditarat helduak gira. Azaroa edo hazila,haziaren ereiteko sasoina. Hala zen segurik ogiedo gari landa anitz ikusten zelarik gure eskualdehauetan ere. Orain biziki guti haatik. Denboraknola kanbiatu diren. Lehen beraz, erraiten zenogi ereite horiek behar zirela nihundik ahalazSanta Katalinetako eginak. Lasai lasaia joaitekogero Heletako ferietarat.Azaro erditan girela, urzorik ez dugu gehiagoikusten hegoaldera joan. Denak joanak ditazke.Martinetan gelditzen dela mugimendu hori,frangotan hala erran da. Baditake, baditake,bainan urzoek badakite Martine eguna zein den?Izaitekotz ezagutzen dutena da aroa noiz ari denberotzen eta noiz hozten. Nola hotza ez dutenmaite, udazken erditan berantenaz ernatzendira hegoalde, toki beroxago baten menturan.Lertsunak berdin eta aurten andana harrigarriakikusi ditugu, kasik bi astez segidan, alde batdena karranka.

Eta besterik zer bestenaz azaro huntan? Izurriteabeti hor dugula. Guhaur er...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016