Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Azaroaren 19a
Senpere
Hazkurri Bankua, azaroaren27 eta 28an
Urte guziz azaro hondarrean,Hazkurri Bankuaren alde, Senperekobi supermarkatuetan egitenden biltzeari esker inguruetakobehartsueneri 6.000 apairubaino gehiago partikatuak dira.Zorigaitzez, gaur egun, ekintzahori zinez beharrezkoa da,pobreziari buruz joaki den jendetzaemendatzen ari baita. Bizidugun osagarri larrialdiarengatik,usaian beren laguntza ekartzenduten borondate onezkojendeen eskasian gelditzendira. Alta borondate onik gabebiltze hau ez da egiten ahalko.Senpertarreri dei eginez, sokorriarrendeiadarra entzunarazinahi dauku Hazkurri Bankuak,aurten, azaroaren 27 eta 28an,guk segida har dezagun. Helburuada 30 presuna aurkitzea,Gurutze Gorri eta Lyon’s Clubelkarteak dituen hamar lagunerijuntatzeko gisan. Hiru orenez,Intermarche eta Netto saltegienaitzinean egon beharko da. Bihotzona erakutsi nahi dutenekdeitu lehenbailehen SenperekoCCAS delakoa: 05 59 54 10 19edo ccas@senpere64.fr.
Herriko-Etxeko zerbitzuakkonfinamenduarekin
Hetsialdi hunekin, Herriko-Etxean neurri berriak hartuakizan dira, huna larriki zein diren.Administrazio zerbitzuek idekiriksegitzen dute eta publikoaerrezebitzen dute hitzorduakemanez. Herriko-Etxeko harreraidekirik dago. Herrizaintzak etatekniko zerbitzuek beren lanaaitzina segitzen dute. Mediatekazerratua da bainan erreserbatzeneta erretiratzen ahalkodira: liburu, CD, DVD, aldizka- riak manatuz 06 10 45 59 05 edomailez mediatheque@senpere64.fr bidez. Elkartetxea, Oihartzunaetxea, Larreko kulturguneapublikoarentzat zerratuak dira.Gantxiki kiroltegia, bakarrik ikasleeriidekia da, aldiz Aintzirakozerbitzuak hetsiak dira.
Senpereko saskia, ikastolarenbidez
Eguberri eta Urtats aitzin, ikastolakoarduradunek ekimen pollitaplantan ezarri dute. Senpertarekoizleen produktuak eskuratzenahalko dira, 50€ saskibakotx. Delako otarrea ongi hornituada eta opari gisa zernahigauza aurki daitezke. Hala nolaodolki, garagardo, erreximenta,eztia, dutea, ardi gasna, Ezpeletakobiperra, bixkotx, polentabio, ahatxekia baita hur karamelizatuak.Holako oparia eskuratuz,etxe ondoko ekoizleeri lanaemaiten da, irabazi ttipi bat segurkiikastolarendako eta atseginhandia erosleendako. Manaketaabenduaren 2a aitzin eginbehar da, senperekosaskia@gmail.com edo 06 74 56 93 74(Txomin) deituz, saskien banatzeaabenduaren 12tik lekura.Bertzalde, Zaldubi-Drive taldeakjakinarazten du, azaroaren 27ko“Tajine Oilaskoa” udaberriratgibelatua dela, aldiz “BildotsaNavarrin” abenduaren 18ko,baldintzen arabera mantenitualitaike, hunen berri geroxago.
Biztanle kontaketa
Ohiko ekintza hau iraganen daheldu den urtarrilaren 21etikotsailaren 20a artean. Lan hortarako17 presuna xerkatzendituzte. Baldintza asko galdeginakdira eta bereziki motibaziogutuna Herriko-Etxerat igorribehar dena, CV delakoarekin,abenduaren1eko. Xehetasunguziak, Herriko-Etxeko webgunean:etatcivil@senpere64.fr ala deituz IsabelleHAUCIARCE.
Euskaraldia
Euskaraldia abianda azaroaren 20tikabenduaren 4ra,karia hortara “Euskaraldia”webguneakxehetasun guziakekarki ditu. Ekimenhunen bidez, gurehizkuntzan solasegitera bultzatu nahigaitu, izan Ahobiziedo Belarriprest.Helburua da gureeguneroko urratsetaneuskara ahaliketa gehienik erabilidezagun, ez bakarrikgarai berezi huntanbainan urtean zehar,gure ahalkea bazterrerautzirik.