Jainkoa bizia jendea | 2020eko Azaroaren 19a

Jainkoaren legea

J-L. Davant

Nizako hiru hilketa haien ondotikMaite Irazoquik iragan asteanhemen berean idatzi dituen hitzekon egin didate, mendekugose bidetik urrundu naute.Beraz gogoeta horretan lekukoahartu nahi nioke, minaren erroetarajoanez. Arrazoinekin erratenda edonon, eta fededun ez direnenahotik ere beharrik entzuten,bizia sakratua dela, ezin hunkitua.Gainera guk, fededunek, horretazlege bat badugu, Moisekeskuratua, Jainkoaren manua:“Ez inor hil”. Salbuespenik ezdu aipatzen. Lege hori ezagutubehar lukete fededun guziek,judio eta giristinoek naski, bainamusulmanek ere:Koran liburuak bere gain hartzenditu aitzinetik idatziak izan zirenizkirio sainduak, hots Bibliako biTestamendu edo Itunak.

Beraz, ezin onartuzko izigarrikeriabaldin bada norbaiti biziakentzea, zer erran Jainkoarenizenean egiteaz? Hitzik ez dago.

Alta bada historian barna,giristinoei ere gertatu zaie, luzazere, infernu horren piztea, berezikiInkisizioko suaz, edo katolikoeta protestanteen arteko gerlazibilez. Ez dugu espantu egiterik,nahiz ez ginen mende haietanbizi. Eta bizkitartean, mende ilunhaietan ere baziren jende jasankoreta bakezaleak, haurrideenarteko ezin ikusiaren ezabatzeraentseatzen zirenak. Frantzianetsenplutzat aipu da de l'Hospitalkantziler famatua.

Hemen berean, Euskal Herrian,behar zena ukan duguJoanes Leizarraga beskoiztaridazlearekin, Testamendu Berriaitzuli zuena, orduko euskarabatua sortuz ber denboranbizpahiru zuberotar lagunekin(1571). Bastidako erretor zelarik,kalbinista egin zen erlijio berrituarenhastapenetan, eta parrokiahorretan egon, protestanteenartzain / pastore aulkira pasatuz.Erlijio gerlen denbora zen, etahortik iragan baitzen frantsesidazle bidaiari bat, Antoine DeThou, bere Mémoires liburuanhauxe idatzi zuen: “Euskaraz etafrantsesez berdin ongi mintzozen ministro horrek herritarrenaitzinean predikatzen zuen, etakatolikoek ofizio dibinoa ber elizanospatzen zuten, baina besteoren batzuez. Erlijiozko diferentziakez zuen kalapita bihirik piztenhaien artean, eta elgarrekinbaketsuki bizitzera ohituak ziren.”(Frantsesetik itzuli dut).

Zergatik ez genuke berdinegin behar katolikoek musulmanekineta beste guziekin? Egiaerran, gutiz gehienetan horretaralehiatzen gara. Baina hara, azkenhamarkadetan zinez azkartu da“djihad” delakoaren aldeko mugimenduoldarkor eta bortitza.

Zer egin? Katoliko eta musulmanenaitzindariak elkartzen diramin horri buru egiteko: bide haubarnatu eta luzatu behar da naski,eta fededunen artean zabaldu.Urrunago joanez, musulmanekbadute zer egina beren artean,bereziki fedearen argitzeko, arrazoinarekinuztartzeko, biak beriturritik baititugu. Guti dira Koranliburua irakurtzen dutenak. Beti“xaria” dute mihian, ezagutugabe gainera. Eta “xaria” ez daJainkoaren legea: duela mila baturte bederen legegizonek asmatuada, gure lehengo “Elizarenmanuak” bezalaxe. Fanatismoaiñorantziatik sortzen da nagusiki,eta lehenik erlijioaren karikaturatik.

Zer formakuntza dute imam/ predikariek? Hor botere publikoekbegia sartu behar lukete,nire ustez eskua ere. Lehenikherra eta bortizkeria predikatzendituztenak isilarazi. SaudiArabia, Maroko, Turkia bezalakoerresuma gogorrei Europakomeskitetan duten boterea kendu.Tolerantziak ezin du krimenarenbidea zabalik utzi. Boterepublikoek herritarrak zaindu behargaituzte, giristinoak barne.Aitor dezagun entseatzen direla,baina lan nekea dutela. Zailenaez ote interneteko sare sozialenkontrola? Alta hortik ere hedatzenda djihadaren birusa, etabeharbada hortik nagusiki.

Eta guk, Euskal Herrikokristauek, zer egin dezakeguhemen bizi diren musulmanekinharremanen garatzeko? Agianuste dugun baino gehiago, etaez beharrik gabe denbora nahasihauetan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3569. zbk

Zentzu guti duenak uste du bestek oraino gutiago dutela.

Bretaniako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/11/19

Urzoak ere joan dira

Janbattitt Dirassar

Azaro erditarat helduak gira. Azaroa edo hazila,haziaren ereiteko sasoina. Hala zen segurik ogiedo gari landa anitz ikusten zelarik gure eskualdehauetan ere. Orain biziki guti haatik. Denboraknola kanbiatu diren. Lehen beraz, erraiten zenogi ereite horiek behar zirela nihundik ahalazSanta Katalinetako eginak. Lasai lasaia joaitekogero Heletako ferietarat.Azaro erditan girela, urzorik ez dugu gehiagoikusten hegoaldera joan. Denak joanak ditazke.Martinetan gelditzen dela mugimendu hori,frangotan hala erran da. Baditake, baditake,bainan urzoek badakite Martine eguna zein den?Izaitekotz ezagutzen dutena da aroa noiz ari denberotzen eta noiz hozten. Nola hotza ez dutenmaite, udazken erditan berantenaz ernatzendira hegoalde, toki beroxago baten menturan.Lertsunak berdin eta aurten andana harrigarriakikusi ditugu, kasik bi astez segidan, alde batdena karranka.

Eta besterik zer bestenaz azaro huntan? Izurriteabeti hor dugula. Guhaur er...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016