Mundu zabalean | 2020eko Azaroaren 19a
Pierre Larrouturou europarlamentarioa gose greban
JB
Egun hauetan, heldu diren 7 urteetarakoEuropako aitzinkondua eztabaidatua da.Pierre Larrouturou da aitzinkondu horrenEuropar Parlamentuko aurkezlea, bainanosagarria eta trantsizio ekologikoalaguntzeko dirurik ez dela salatzekogose greban sartu da. Hiru aste hauetanez du gehiago jaten, haren gostuko, baitezpadakoakdiren ekologia, osagarria,enplegua eta erakaskuntza sustatzekodiru gutiegi ezartzen delako, “hori ezinda onartu finantza merkatuan sekulanbezain bat diru metak harat hunat erabiltzendirelarik” dio “Nouvelle Donne”taldeko europarlamentarioak.
Horrengatik finantza espekulazioarengaineko zerga bat plantan ezartzea galdegitendu. Aspaldiko ideia bat da, zerenduela 9 urte, 2011n, aitzineko urtetaniragan zen finantza krisiaren ondotik, EuropakoKomisioak espekulazioaren gainekozerga mahai gainean ezarri zuen.Teknikoki prest da. Zehazki erraitekoakzio eroste bakoitzarentzat, %0,1 etaobligazioentzat %0,01ko zerga batekin,urte guziz 57 miliar euro bil ditaizke.
Pierre Larrouturou bezala, beste europarlamentarioanitzek salatzen dute,gorago aipatu funtsezko sailak buxetaberriak ez dituela aski sustengatzen, etaberriki finantza zergaren printzipioa aztertzeaonartu du Europar Parlamentukogehiengo handi batek, bainan hori 2024.urtetik goiti. Pierre Larrouturouk “diskurtsobikoitzari aski” erraiten du, “klimada ene lehentasuna, errepikatzea ez dubalio, orain dirua behar da” gehituz.
Joan den astean, europarlamentarioeneta Europako Estatuen arteko azken negoziaketakegin dira eta 16 miliar euro,1.074 miliarreko buxetari, gehituak izandira. Diru gehiketa hori baliatuko da adibidez:ikasleen Erasmus proiektua etaosagarria laguntzeko, bai eta mugenzainketa azkartzeko. Lorpen hori, europarlamentariobatzuentzat, irabazte batdela diote, bainan ez Pierre Larrouturourentzateta gose greba segituko duelajakinarazi du, 16 miliar horiek 7 urterentzatdirela oroitaraziz. Konparatzeko, dirutratuen gaineko zergak 57 miliar ekarlezake urte guziz, erran nahi baita 400miliar, 2021-2027 urterentzat. Beste heinbatean gira eta hori oraindanik plantanezartzea teknikoki posible dela dio PierreLarrouturouk. Gehitzen duela: “jende guziek,pobrenek ere, edozein gauza erostean,TVA zerga pagatzen dute zerbitzupublikoen ordaintzeko eta zerga izpirikez da finantza espekulazioarentzat”. Horisalatzeko eta gaia ezagutarazteko, “NouvelleDonne” taldeko europarlamentarioak,heldu den hilabete arte, gosegreba segitu nahi du. Europako Estatuetakoburuak, Europako helburu nagusiakadosteko, orduan bilduko baitira. Finantzaespekulazioaren zerga aipagaietan izanendute? Ikusiko… Azken puntan jakiten duguhaatik gose greba utzi duela, medikuenaholkueri jarraikirik.