Orotarik | 2020eko Azaroaren 19a

KAFKA Euskal Herrian!

Gabi Oyharzabal

Duela zonbait hilabete, nola Euskal Elkargoan funtzionatzenziren mugikortasunak nahi nuen ikusi. Ez bakarrik Baionanbainan Iparralde osoan. Uztaritzen bizi naizelako, erran zutenKanbo eta Baiona artean tren gehiago izanen zirela, beraz errexagojendeentzat trenez ibiltzeko. Argindar-txirrindu batekin,aroak zilegitzen duelarik, ibiltzen naiz.

Lehen aldian, Uztaritzeko geltokitik abiatuz, trenean txirrinduarekinigotzen naiz. Segidan, SNCF-ko lankide batek ohartaraztendaut ez nuela ene txirrindua uzten ahal trenaren zolanpausaturik. Jakin behar da trenean badirela sahets batean hirukako txirrinduak zintzilik uzteko. Gehitzen daut “berak ez naulaguntzen ahal zeren istripu bat gertatzen balitz, asurantzek ezzutela funtzionatuko”. Oso nekez lortu nuen 25 kiloko txirrinduaaltxatzea. Haren jarrera bitxia atzeman nuen. Gero, ene bidesariaordaindu behar nuelarik, galdatzen daut 16€ eta piko! “Zer?15 kilometro egiteko?”. Oldartu nintzen erranez autobusean2E galdatzen zutela. Ihardetsi zautan, legeak aplikatzen zituela.Azkenean, 10E eta piko pagatu nuen.

Baionako geltokira heldu ginelarik, trenak 3. kaian uztengaitu. Jaustean, lekuko lankide batek erraiten daut ez zela aizutren-pasaia erabiltzea, salbu elbarrituentzat. Beharbada, badakizuenola hertsiak diren geltokiko eskailerak eta aski xut. Erraitendiot nahi nituela tren-pasaiak erabili, 10 segundo hartuko zuela.“Ez! debekatua zaizu! 90€ko isuna hartuko duzu! Egon zaiteene beha beste lankide batzuk helaraz artean.” 5 minuturenburuan, 3 langile mobilizatuz, zeharkatzen dut geltokia! Harrituanintzen. Ez nakien espres egiten zuten ala barne-legeak prozesupisu hori manatzen zuenez. Zer denbora galtzea! Debaldetanzer diru xahutzea! Ze lege aspergarriak! Egia erran, ondotik eginnituen joan-jinak, lankide batek baimena isilik emanik, pasabideakzeharkatzen nituen, nehorek kakinarazi gabe.

Ondotik, nahi nuen geltokiko burua ikusi erraiteko zer gertatuzitzautan. Omen, ez zen hor eta haren bulegorat sartzekokoda berezia ukan behar nuen. Halere, Bizi! elkarterat ene abenturarenkondatzerat joan nintzen.

Zonbait hilabete geroxago, aitzinamendu bat izan zen:“SNCF Ter Nouvelle Aquitaine” erakundeak iragartzen zuen trengehiago izanen zirela Kanbo eta Baionaren artean. Errextasunakere harpidedunentzat.

Bistan da nahi nuen frogatu zinez funtzionatzen zuenez. Hortarakokarta berezia eskuratu behar duzu, “modalis” deitzendena. Horrekin, hilabeteko harpidetza hartzen baduzu,Uztaritze eta Baionaren artean, 35€ pagatzen duzu, txirrinduabarne edo ez. Joan-jinak nahi bezainbat egiten ahal dituzu. Ezdauzkizuet kondatuko ene nekeziak “modalis” karta eskuratzekozeren bakarrik interneten bidez egiten ahal zen. Ez Kanbo etaBaionako geltokietan ez duzu karta hori hartzen ahal. Enetakoez zen normala. Ikusi behar da jendetasunaren eskasa! Gaixobezeroak!

Usaian bezala, Uztaritzetik abiatuz, “Modalis” kartabaliatuz, Baionako trena 3. kaiarat heldu da. Jaustean, komediaberriz haste! Erran behar da, askotan langileak laguntzennaute isilik tren-pasaiatik pasatzen. Bainan aldi honetan,langileak erraiten daut: “Ez tren-pasaiatik pasa! Behaegon behar naizela. Denbora pixka bat hartuko zuela zerenbazituela lan batzuk egiteko.” Joaiten da eta ni egoiten haribeha. 5 minutu pasatzen dira, 10... 15…. Ni beti petzero etahaserre! Kasik nehor geltokian; noiztenka bat edo bi tren pasatzendira bakarrik. Orduan, ene hitzordua atxikitzeko, trenpasaiarenerabiltzera deliberatzen dut. Ez nuen nehor ikusi. Itzultzerakoan etxerat sartzeko, abenturak segitzen du. Trenaabiatzen zen 4. kaiatik. Beraz, galdatzen dut langile bati nahinituela tren-pasaiak erabili. “Ezetz! Orain debekatua da, debekatuazaizu! Hartu behar dituzu eskailerak”. Orduan geltokikoburua nahi nuela ikusi. Eztabaidak 4 langilerekin segitzen du.Erraiten dautate jinen zela. Solasaldiak 15 minutu iraun eta, azkeneangeltokiko burua jiten zaut. Erraiten daut “zoritxarrez Parisetikukan agindu baten bidez ez zuela nehor utzi behar tren-pasaiakzeharkatzen, salbu elbarrituak. Iaz kontu-ikuskatze (audit)bat ukan zuela. Horren ondorio bat zela. Ez dela langileen falta.Betearazten zutela prozesua. Trenaren ordua jina baitzen, beraklagundu ninduen eskailerak jausten eta igaiten ene txirrundu trabagarriapasarazteko. Trenera igo orduko, abiatzen da.

Horra nola Frantzian gauza aski sinpleki egiteko ordez,bilakatzen den korapilatsua, zentzugabekoa. Gauza bera gertatzenda Covid-19aren artatzaileekin, edo CNRS-eko laborategibatzuetan: gauza sinple bat galdatzeko, lehenago baimena batekinaski zena, orain 4 edo 5 baimen ukan behar dituzu, diruaeta denbora galduz!Geroztik, gutun bat geltokiko buruari igorri diot eskertzeko,bestenaz han izanen nintzen oraino beha!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2020/11/19

Akitania Eskualdea eta Euskal Elkargoak enpresen laguntzak atxikitzen

Akitania%20Eskualdea%20eta%20Euskal%20Elkargoak%20enpresen%20laguntzak%20atxikitzen

Maiatzean, sanitario krisiakhunki dituen lantegi ttipienlaguntzeko, Euskal Elkargoak,Akitania Berriak eta LurraldekoBankuak, 1,9 milioi eurokofondoa plantan jarri zuten. Laguntzahorrek segitzen duelaerran dute, hortarako galdeakegin beharko dira fondstpenou-velleaquitaine.fr plataformansartuz, abenduaren 15a aitzin.Diru laguntza horren bidezkomertsantak, ofizialeak etaelkarteak laguntzeko xedea du,5.000€ eta 15.000€ artean da.Diru hori eskuratzeko frogatubehar da Covid-19arengatiklantegiak diruzaintza ondorioakdituela.


Irakurri segida

3569. zbk

Zentzu guti duenak uste du bestek oraino gutiago dutela.

Bretaniako erran zaharra

Gure Hitza | 2020/11/19

Urzoak ere joan dira

Janbattitt Dirassar

Azaro erditarat helduak gira. Azaroa edo hazila,haziaren ereiteko sasoina. Hala zen segurik ogiedo gari landa anitz ikusten zelarik gure eskualdehauetan ere. Orain biziki guti haatik. Denboraknola kanbiatu diren. Lehen beraz, erraiten zenogi ereite horiek behar zirela nihundik ahalazSanta Katalinetako eginak. Lasai lasaia joaitekogero Heletako ferietarat.Azaro erditan girela, urzorik ez dugu gehiagoikusten hegoaldera joan. Denak joanak ditazke.Martinetan gelditzen dela mugimendu hori,frangotan hala erran da. Baditake, baditake,bainan urzoek badakite Martine eguna zein den?Izaitekotz ezagutzen dutena da aroa noiz ari denberotzen eta noiz hozten. Nola hotza ez dutenmaite, udazken erditan berantenaz ernatzendira hegoalde, toki beroxago baten menturan.Lertsunak berdin eta aurten andana harrigarriakikusi ditugu, kasik bi astez segidan, alde batdena karranka.

Eta besterik zer bestenaz azaro huntan? Izurriteabeti hor dugula. Guhaur er...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016