Azalekoa | 2021eko Urtarrilaren 07a

Bidarrain, lupulu eta sendabelar

PJ

Cécile Vivant eta Gwenael Houeix, beren xakurrarekin
CAcile%20Vivant%20eta%20Gwenael%20Houeix_%20beren%20xakurrarekin

Badu hiru urte eterdi nonbaitan Bidarraira etorriak direla bizitzera Cécile Vivant eta Gwenael Houeix, Baiona aldetik. Zergatik Bidarraira? Lur eremu bat bilatzen baitzuten lupulua eta sendabelarrak ekoizteko, molde biologikoan. Barnealdeko Herriko Etxe zenbaiti beren proiektuaren berri eman zieten eta Bidarraikoak berehala baikorki ihardetsi zuen. Bikotea Artetxeko apartamendu batean bizi da, Herriko Etxearen gainekaldean, trinketaren aitzinaldean beraz, herriko plazaren bihotzean. Joan gira bi

Lupulu ekoizle

Lehen batean, 4.000m2-ko eremu bat zutenalokatu Bidarraiko plaza bixkarrean,Barberaenea jatetxearen gibelean. Eremuhortan dute abiatu lehenik lupulu ekoizpena1.000m2-tan, 2018an. Gwenael da sailhortaz arduratzen. Lupulua, houblon frantsesez,garagardoa egiteko erabiltzen denlandare bat da, latinez humulus lupulus,hortik euskarazko lupulu hitza. Lupulu basaaurkitzen dugu gure eskualdean, adibidezBaigurako mazeletan. Landare hori mahastiekerabiltzen duten lur mota berdintsuetanhanditzen da. Eta denboran frango baliatuaomen zen, baina emeki emeki arrunt baztertuaizan zen. Alta behar beharrezkoa dagaragardoaren kontserbatzeko. Ondorioz,gaur egun garagardogileek kanpotik ekarraraztendute lupulua, Ipar Amerika, Alemania,Txekia, Polonia eta abarretik. Gureeuskal lurralde huntan bada gero-eta garagardogilegehiago. Lupuluaren ekoizpenakmerkatu on baten parada badu beraz,tokian tokiko garagardogileekin, horietarikandana bat molde ekologikoan ari delarik.

Bidarraiko lupulu ekoizpena lehena da IparEuskal Herrian. Bertze batzuk abiatu dirageroztik edo abiatuko, Bidarraiko bikotearenaholkuekin, halanola Senperen etaLuhuson. “Elkarrekin konkurrentzian jokatzekoorde, hobe da guzien ahalbideak mutualizatzea,elkarlaguntzan” dio Gwenaelek.Hunek 18 lupulu mota esperimentatu ditubere eremuan (badira orotara 500 motabaino gehiago), baina 12 zaizkio emankorsuertatu. Hiru urte behar dira igurikatu uztaon baten ardiesteko. Lan zehatza eskatzendu lupuluak. Martxoan eta apirilean landatzenda. Maiatzean zurkaitza edo piketa beharzaio bakoitzari lotu, 7 metroz goratzenden aihena baita. Aldi berean lurra beharda ondu, landarea onkailu naturalez tratatu,lupuluari hosto soberakinak kendu, zurtoinbatzuk moztu... Hori guzia, eskuz egitenden lan ximena, lupulu loreak ahal bezainederrak etor diten. Alabaina, lupulu loreekdute beren baitan altxorra, lupulina, garagardoaontzeko erabiliko den ekaia. Agorrilbukaeratik irail bukaera arte biltzen dauzta. Lupulu aihena moztu, hostoak kendu,loreak idorrarazi eta arrunt xukuak direlarikairerik gabeko paketak moldatu. Bizpahiruurtez kontserbatzen ahal dira gisa hortanlupulu lore idortuak. Gwenaelek erran daukunaz,nonbaitan 250kg lore fresko ditu2020an bildu, idorrarazi ondoan 50 eta 100kiloren artean baizik ez zaizkiola gelditu. Jakinbehar da kilo bat lupulu behar dela 100kilo garagarrentzat. Mementoko, hurbilekogaragardogileeri du saltzen bere lupulu guzia,Azkarate, Luhuso, Itsasu eta Ezpeletara.Etorkizunean, Gwenaelek nahi luke berakere garagardo biologiko propioa ekoiztu.Abentura berri baten mentura beraz.

Sendabelarrak

Cécile, bere aldetik, sendabelarrezda gehiago arduratzen,sail hortan hiru urteko formazioberezia segiturik. 2019an abiatuzuen aktibitate hori 2.000m2-tan, lupuluaren ondoan. Landaremota asko ontzen du,bio moduan ere, bistan da:mota desberdinetako peldoa(menthe), berbena (verveine),erromania (romarin), mihilua(fenouil), kamomila, nabar-lorea(bleuet), arrosa eta beste,orotara 30 bat landare desberdin.Emaitza onekin, lur onaizanki, klima ere araberakoa.Otsailetik aitzina, ereintza egitendu landaretegi ttipi batenbarnean. Apiriletik harat landaretxohoriek kanpoan landatzenditu eta maiatzetik landa loreenbilketa eskuz egiten, egunero.Bitartean, landare zenbaitenbilketa ere egiten du ingurukooihan, larre eta mendietan,asun, ilarre eta beste. Baratzekoeta kanpoko uzta etxera eramanik,lore eta hostoak behardira idortegian xukarazi. Ondotik,erabilgarri izanen diren zatiakeskuz bereizi eta hormagailuanhormatu, pipiak eta harrakbaztertzeko. Orduan da Cécilehasiko tisana-gaien prestatzen,%100 naturalak. Bost nahasketaeskaintzen ditu: Eztitxu,Maylis, Izar, Marguerite etaIhintza, bakoitza osagai desberdinezontua. Ekoizpen horieksaltzen ditu inguruko biosaltegi, etxeko mozkin saltegi,zenbait enpresa, te gozotegi baieta udako eta Eguberriko merkatuetan.Lan ximena hor ere.2020an 400kg lore eta hostofresko idorrarazi ditu, xukaturikuzta 65 kilora jautsi zaiola.Baina zer uzta ona! Hori baieztatzenahal dugu, tisana batzukjastatu baititugu.

Agro-oihangintza

Arbolak eta landareak lur eremuberdinean ekoiztea da deitzenagro-oihangintza. Hain zuzen,Gwenael eta Cécilek baduteBidarrain 7.000m2-ko eremu baterosia, mendi mazela malkartsubatean. Bi urte huntan ari diraeremu hortan lan eta lan, orduarteko zuhaitz, lapar eta zikinkeriakkendurik, lurra terrazetanezarririk. Orain inguruz inguruhesten ari dira kabalak ez sartzeko.Badute bastimendu batere altxatua, aspaldiko Jauregiaetxaldeko hondakinen tokian.Bastimendu hori lupuluaren etasendabelarren idortegi gisa erabilikodute bai eta tresneriarenaltxategi bezala. Terrazetan hasiakdira arbolen landatzen, ezki(tilura-ondo), lizar, elorri xuri,urki eta beste, artetik geroxeagosendabelarrak ere ekarrarazikodituztela hor. Hor ere dena biomoduan, lurra onkailu perdezonturik. Mendi ertaineko lurutziakbaloratzeko molde ederra.Proiektu horrek haatik 5/10urte emanen ditu emankorraizan aitzin. Ez dira lotsa.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3575. zbk

Gure Hitza | 2021/01/07

2020an: 50 Kazetari erailak

2020an:%2050%20Kazetari%20erailak

Reporter Sans Frontières” edo MugarikGabeko Erreportari erakundeak dioenaz,joan den urtean, munduan 50 kazetarierailak izan dira eta beste 400 preso ezarriakizan.

Azken bi urte hauetan, beren lana egiteagatikhil diren kazetarien kopurua apaldubada ere, gerla tokietatik kanpo erori direnkazetarien proportzioa azken bost urteetanbeti handitzen ari da. Joan den urteanhil diren 50 kazetarietatik, 34 bakean direnherrietan erailak izan dira eta horietarik 20ikerketa lanak egiten ari zirelarik. Kazetarihoriek, korrupzio eta diru publiko bereganatzeaferak segitzen zituzten, edo mafiariburuzko azterketak egiten, bai eta ere ingurumenakutsatzeak ikertzen zituztelarik.Beste tendentzia arranguragarria da manifestaldiaksegitzeagatik erailak izan direnkazetarien kopurua ere ari dela emendatzen.Gainera, kazetari gero eta gehiagopreso ezartzen dira.

COVID-19 izurriteari lotu salbuespen legeenondori...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016