Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Urtarrilaren 07a
Aiherra
Urte berri on eta osagarri on
Irakurle guziei, herritarrei alaurrunetik Herria astekari hunenbidez hemengo berriak segitzendituztenei, berriketariei etaastekari huntako langileei, desiratzendiegu urte berri on etazoriontsua.Penetan diren familiei, eritasunak,presondegiak ala heriotzakjo dituen familiei, kuraia on etaatxik dezatela esperantza! EuskalHerriari doakionez, bakeaanitz aipu da, bakearen egitekourratsak hasi dira, baina ez aski.Oroitaraziko dugu bakearenaldeko manifestaldi handia an-tolatuko dela Baionan, larunbatiluntxean (17:30).
Bakea Euskal Herrian
Urtarrilaren 9an, Baionan Errobibazterrean, giza kate argitsuaantolatuko da. Génie zubitikHerriko Etxeraino, Errobi ibaiaargiztatuko dugu, “Argi Dugula!”aldarrikatzeko. Horregatikhitzordua arratsaldeko 5.30etanizanen da eta parte hartzaile guziakargi batekin etorri beharkodute, aitzinetik tokia erreserbaturik,bakarka ala taldeka, araubakar bati segituz, metro bat:pertsona bat.SortzeJoan den abenduaren 15eanberen lehen haurñoari ongi etorriegin zioten Ixuribehereko MainaIthurralde eta Michel Etcheberryandere-jaunek. ZorionakXantxo izendatu duten semeari,eta goresmenak burasoei.
Heriotze: Londaitzeko AndreEtchegaray
Urte xaharra manera tristeanbururatu zaukun, 4 heriotzerekin.Londaitzeko André Etchegarayenadugu azkena. Azken 6hilabeteetan André frango gaizkizen, buruko odol kolpe bat jasanezgeroz, 66 urte baizik ezzituen. Mekanizier onaren famazuen, bereziki laborantzako tresnekin.Hazparnen eraikia zuenlantegian, Renault markako traktoreaksaltzen eta arrañatu zituenduela zonbeit urte erretretahartu arte. Gazteago zenean pilotarieta errugbilari trebea izanazen, Hazparneko suhiltzaileentaldean ere parte hartu zuen.Hunen ehorzketak asteleheneanzortzi Aiherrako elizan iraganziren. Gure doluminak Londaitzekofamiliari, Maite emazteari,Sébastien, Cendrine eta Fabriceseme alaberi eta hauen familieri.
1969tik 1980ra Aiherran,3 gertakari handi (6/8)
Emil Larre-i buruzko liburu berrianagertu Aiherrari buruzkolekukotasun zati batzuk (duela 5aste hasia).Emile Larreri esker, Aiherran hirugertakari iragan zirela ez nukeahantzi behar:1972ko irailaren 17an EskualtzaleenBiltzarra Aiherran bilduzen, eta Gaztetxean kantaldioroigarria iragan zen, XabierLete, Maria Lurdes Iriondo, BenitoLertxundi, Eneko LabeguerieManex Pagola, Pantxoa Carrereeta Peio Ospital eta beste kantaribatzurekin.1973ko uztailaren 22an, “Le jourdu Seigneur” igandetako mezafrantses telebistak zuzeneanzabaldu zuen Aiherrako elizatik.Horretarako Aiherrako eta Hazparnekobi abesbatzek bat eginzuten, eta Aiherraren fama bizikiurrun hedatu zen.1975eko irailaren 28an, EmileLarre Euskaltzaindian sartzea ospatuzen ofizialki, Aita Villasanteorduko euskaltzainburuarekineta euskaltzain andana batekin.Gertakari honetan anitz herritareta gaztek parte hartu zuten.