Herriz Herri - Aldude (NB) | 2021eko Urtarrilaren 07a
Aldudarrak elkarteak 75 urte (VI) Bide berri berriak
Mikel Erramouspe
Aldudarrak elkartearenhistoriari behako bat emaitenari gira. Guzien buruan,elkartea bezainbat aipatzendugula, urtez urte Aldude herriak,Euskal Herriak eta gizarteakezagutu kezkak eta bizinahiak.
1980ko hamarkadangira. Gure balean agertzen dapartikulazki laborantxa mailangazteek etxeko segida hartunahi dutela. Ez da segur errexzelaietako etxaldeeri konparatuz,bainan traba gehiago etaidurimena handiago. Aldudarrakelkarteak kultur mugimenduanahi du segitu eta beremaneran parte hartu. Ez dadeusetarik abiatzen aitzinekourteetako aldudar suharrekbidea idekirik.
Baigorritik ere abiatuda indar handi bat: aste kulturalak,kantaldi, mintzaldi, dantzaeta Nafarroaren Eguna,kantonamendu guzian mugimenduazkarra bada.
Bainan Aldudarrak batasunakideia berri bat badu.1981ean Irulegiko Irratia sortuzen bezala, zendako ez telebistabat? Amets zoroa? Baidudarik gabe. Bainan edozoinbidaia luzea beti urrats batetarikhasten da. Horra beraz,1987 urteko ekainean, elkarteakerosten duela kamezkopabat. Alabainan urte batlehenago, SONYk atera zuentresna berri bat, orduko errannahi dut kamera eta magnetoskopiobatean biltzen zituena,aski munttoa. Ordurarte,alimaleko bi tresna pizu beharziren erabili. Eta aitzineko urteetansuper 8 filmak bazirensegurki, bainan sobera karioziren eta konplikatuak erabiltzeko.
Ideia zen herriko gertakariakhartzea: dela besta,kermeza, pilota partida, zeremonia…eta jendeeri erakustea.Eta hala egin zen. Jendealoriatua… Zinema salan emaitenzen telebista handi batbehatzaileendako.
Arrakasta ederrabildu zuen eta laster ohartuginen bazela hor urrunagojoaiteko okasionea. Hala nola1990ean, ELBren besta Aldudeniragan beharra baitzen,laborari gazte batek nahi izanzuen film bat egin, beherekolaborarier erakusteko gaintiarraklanean nola ari ziren. Orenfrango pasaturik lehenik filmarenidazten, irudiak hartzen etamuntatzen, dokumental horierakutsi zen zinema salan, 3aldiz segidan. Arrakasta gaitzabildu zuen eta hortarik ohartuzen frango bideoa ez zelabakarrik ausagailu bat, bainanere jendeeri hitza emaiteko etagogoetatzeko parada gaitza.Pariseko telebistako emankizunakbezainbat balio zuena.
Hortarik, Euskal Herriguzitik galde anitz sortu ziren,denek nahi zutela bide berrihortarik ibili. Lehen urratsbatean, 1991n Aldudarrakekantolatu zituen 7 ikastaldi,jendeak formatzeko 20 batpresuneksegitu zituztenak.Bainan galdera gero eta handiagoazen. Nola egin…
Mirakulurik baden ezdakit, bainan horra zer gertatuzen. Alde batetik, Baionakosuprefeta zen Sapede jaunajin zen Alduderat horgo berrijakin nahiz, bideo saila aipatuginion, “mendiko laborantxa”erakutsi eta gure gizona loriatu.Hea zer diru laguntzarekinegin ginuen hori galdegin etaguk “ez dugu dirurik, guhaurari gira”. Berehala berak dosierhori eskutan harturik, dirulaguntza gotorra ardietsi…2 X 250.000 frankotan heldubaita: 76.000 euro! Hau komedia!Dirua baginuen bainanlangilerik ez, sail hori profesionalkieramaiteko. Bigarrenmirakulua izan zen BaionakoBTS entzunikusleko ikaslebatzu gertatu zirela Aldudenberen erakasleekin eta guresaila ezagutu. Horietarik 4interesatu eta sartu ziren Aldudarrakelkartean: ChristopheLuberriaga, Christophe Ayez,Philippe Aldaco eta XimunCarrere. 1997an haatik ikusizAldude baino aise urrunagohedatzen zela sail horrenegitekoa, deliberatu zen bigarrenelkarte baten sortzea“Aldudarrak bideo” MirentxuLako zela lehendakari.
Gaur egun izenaksalatzen duen bezala, KanaldudeBidarrain kokatua bada,Alduden dauzka bere erroak.