Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2021eko Urtarrilaren 07a

Bidarrai

Aire Zabal aterpetxean lanpostubat – Aire Zabal aterpetxeaklangile bat bilatzen duurte osorako, Laetitia Urrizagaorain arteko langilea ordaintzeko.Mugagabeko kontratua,¾ denboraz. Aterpetxeakerrezebitzen ditu beilariak,mendizaleak eta ere talde desberdinak.Langilearen lana: bioreneko garbiketa goizetan;bi oreneko ongi-etorria arratsaldetan(udan gehixago);izenen hartzea telefonoz etainternetez; mendizaleen gosariarentzatelikagaien hornitzea.Bilatuak diren kalitateak: disponibilitatea;beregaintasuna;irripartsua; begitartetsua; internetenezagutza ona; euskaraz,espainolez eta ingelesez ahalazhitz zenbait ematea. Argitasungehiagorentzat: Mayi05.59.37.72.92 edo Jean-Michel06.83.27.10.10.

Iragan urtean – Hiru sortze, biezkontza eta hamalau heriotzekondatu ditugu iragan urterako.

Sortzeak: Ellande Bachacou(Axolagabea), Ezio Paul-Pollet(Dantsanea), Leiana Olhagaray.

Ezkontzak: Daniel Ondicol etaMaider Laxalde (Zerkanbidea);Gwenael Houeix eta CécileVivant (Artetxea).

Heriotzeak: Jeannot Oronos,Ibarla, 88 urte; Marianne Sallefranque,Arrusea, 88 urte;Jean-Do Anchordoqui, Mendixola,57 urte; Koxe Mari Marisco,Bide-Artea, 89 urte; RobertDosbaa, Mentaberria, 93urte; Mayi Goñi, Gure Ametsa,83 urte; Mayi Cedarry, Xabadinaenea,82 urte; Caroline Espil,Goiz Iguzki, 62 urte; Jean-Pierre Auchoberry, Hargainea,60 urte; Thomas Bidegain, Baiguraxola,80 urte; René Sanglar,Zubiburua, 87 urte; JanaMari Ormaechea, Larraldenea,93 urte; Janbattitt Lambert,Beiderrenea, 71 urte; Jean-MichelForgues, Onddoenea, 46urte. Gutiz gehienak gure herrianbizi ziren, zenbaitzu haatikherriz kanpo bainan hemenehortziak izan dira. Zerrendazinez luzea, luzeegia.

Urte berri on – Urte zaila pasatudugu, bereziki Covid-19horren gatik. Eta badakigupandemiak aitzina jarraitukoduela aurten ere. Agian ezsobera luzaz. Nekeen artetik,zorionak ere jo dezala gureetxeetako ateetan. Guzieriagiantza hoberenak, osagarriona lagun!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3575. zbk

Gure Hitza | 2021/01/07

2020an: 50 Kazetari erailak

2020an:%2050%20Kazetari%20erailak

Reporter Sans Frontières” edo MugarikGabeko Erreportari erakundeak dioenaz,joan den urtean, munduan 50 kazetarierailak izan dira eta beste 400 preso ezarriakizan.

Azken bi urte hauetan, beren lana egiteagatikhil diren kazetarien kopurua apaldubada ere, gerla tokietatik kanpo erori direnkazetarien proportzioa azken bost urteetanbeti handitzen ari da. Joan den urteanhil diren 50 kazetarietatik, 34 bakean direnherrietan erailak izan dira eta horietarik 20ikerketa lanak egiten ari zirelarik. Kazetarihoriek, korrupzio eta diru publiko bereganatzeaferak segitzen zituzten, edo mafiariburuzko azterketak egiten, bai eta ere ingurumenakutsatzeak ikertzen zituztelarik.Beste tendentzia arranguragarria da manifestaldiaksegitzeagatik erailak izan direnkazetarien kopurua ere ari dela emendatzen.Gainera, kazetari gero eta gehiagopreso ezartzen dira.

COVID-19 izurriteari lotu salbuespen legeenondori...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016