Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Urtarrilaren 07a
Hazparne
Urte berria
Beti aitzina joaiteko optimismoabeharrezkoa baita, urte hunenhastapenean “Urte berri on”erraiten dugu beti bezala. Jazberdin egin ginuen ez genekielakonolakoa heldu zitzaigun!!Sinets dezagun, hunek ez duelairaganaren eiterik ukanen.Urte zaharraren bukatzeko,nahiz ausagailu gehienak debekatuakziren, jendea ibili daherriko karriketan eta saltegietan.Usaiaz kanpoko bi merkatuizan dira ere asteazkenez elizasahetsean. Heldu den abendukoutzi dira gaztain eta txurojateak. Olentzero jin beharrazen Mari Domingirekin, bainangibelerat egin dute haiek ere.
Abenduko herri kontseilua
Abenduaren 14an iragan zenkontseiluko bilkura orokorra.Auzapez andereak berri hauekeman zituen lehenik:
Kaperako obren aitzina eramaitekodiru laguntzak ustebaino handiagoak lortu dira,beraz herriaren partea araberanapalduko da.Izigarriko arrakasta ukan duherriak bultzatu elkartasunkutxak.Gero, auzapezari podereaeman zaio heldu den buxetabozkatu aitzin proiektubatzuen abiatzeko (herri erdiarenantolaketa, kaperakoobrak, bide perde...).
Deliberatu da ere Jean Lissarkarrikan den 44. eraikuntzaherriak erosiko duela (etxeabera bainan ere 3.263m² egitendituen lurra). Helburua dasozial etxe bizitzak egitea etakomertsioa zaintzea. Lurrazzer egin berantago ikusiko da.Proiektu horren gauzatzekoEPFL (Etablissement PublicFoncier Local) egituraren laguntzagaldeginen da.
Ondotik, herri erdiaren arramoldatzekoeta biziaraztekoobrak abiatuko dira. HortarakoHerri Elkargoari ere laguntzagaldeginen zaio. Jakin da ereHazparne “Biharko Herri Ttipi”(Petite ville de demain) deituprogramaren barne dela. Programaberezi hori 20.000 biztanlezpetik duten 1.000 herririzuzendua zaie. Kandidaturakprefetak ikertu eta hautatuakditu. Gure auzoan DonibaneGarazi, Donapaleu eta Mauleherriak ere programa horrenbarne dira. Programa hori hiruzutaberen inguruan apailatuada:
Proiektu berriak ongi identifikatueta aitzina eramaiteko sustenguaekarriko duen langile batenhartzea diruz laguntzea.Sare batean sartzea, “Biharkoherri ttipien” arteko lotura etaideia trukaketa bultzatzeko.Hautatu proiektuen diruztatzea.Bestalde, Herri Elkargoak, ondoko6 urteendako egin PLH(Programme Local de l'Habitat)deituari buruz kontseiluak bereikusmoldea eman behar zuen.Hunek dio urtean 53 egoitzaberri eraiki behar dituela herriak,horietarik 29 sozial egoitzakizanki. 2034. urteko, 538 sozialegoitza eraikitzea da helburua.Hor kontseilariak ez dira ados.Diote jendetza emendatze handiegiadela eta ez dela Hazparnerenbilakaerari buruz dutenikusmoldearen araberakoa. Berazberriz ikusi behar den punduhori landuz geroz, PLH horrenalde litzatezke.
Bururatzeko, beharretan direnenlaguntzeko pentsatua denkomisioneen etxerat ekartzeaurtarrilaren 12an abiatuko delaerran du auzapezak. Oraino,“bide goxoak” egiteko elgarrizketakhasi dira jendearekin,eskola eta kirol zelai inguruan,auzo batzuetan. Hori aurtengoobretan sartzen da.