Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2021eko Urtarrilaren 07a
Izturitze
Heriotze
Eguberri biharamunean segituaizan da bere azken egoitzaratMaixan Arhancet, sortzezDarrigade, Larzabaleko etxekoanderexaharra. Covid eritasunarengatikospitaleratua izanik,etxerat sartua zen gaitzakutzia zuela bainan ahuldua etaadina ere hor, 93 urte, ez duiharduki.Bere bizi osoa sortetxean eremandu etxeko lanetan eta laborantzan,anartean 3 haur altxaturikduela 4 urte galdu zuensenarrarekin.Emazte erne eta alegera ibili dabere denboran, anitzek uste zutenbaino argituagoa: irakurtzeaeta hitz jokoetan aritzea maitezuen. Doluminak eskaintzendizkiegu Jean-Pierre eta Mayiseme-alaberi, hauen bizilaguneta haurreri eta ahaidekia guziari.
2020ko bizi gertakariakEzkontza:
Fevre Valery Andréeta Palmisano Catherine Marie,urriaren 24an
Sortzeak:
Elena Bellocq maiatzaren10ean; Rose Ilarra Gracietekainaren 16an.
Heriotzeak:
Pierre EtchartXurxurietakoa ekainaren 19an;Mayi Garat-Charritton Mendilahatsukoairailaren 14an;Madalen Etchebaster-CazenaveTulumunteikoa urriaren 27an;Maixan Darrigade-Arhancet Larzabalekoaabenduan.
Urte berri on
2021. urte hau izan bedi zoriontsuabereziki osagarri onariesker, Herria astekari hunen arduradun,idazle, berriketari etairakurle guzientzat.Mundu zuzenago eta hobeagobat nahi ginuke ere bai eta lurhunen kutsatzea eta andeatzeabederen ttipitu, bainan hortarakoanitz egin dezakegu bakoitzagure burutik hasiz, gure etxetik,gure herritik, urruneko podereduneta jakintsunen beha egongabe.