Egun eta bihar | 2021eko Urtarrilaren 07a
Urte berri bat
Eta hara beraz, urte berri bathasi zauku! Denetan gauza beraentzuten da, agian iragan denhori baino hobea izanen dela!2020a aspaldiko txarrena izanada alabainan. Behinere ezagutudugun hitsena diote anitzek!Izurrite tzar horrek denak nahasidaizkigu eta ez guti! Ahal bezalaibili behar, kasik galduak baginebezala! Jende elgarretaratzeakbiziki xuhurki egin behar,arruntmultxo ttipika! Norat nahijoaiteko maska bat ezarri behareta ezarriz geroz alde bat atxiki!Hara zertaratuak giren Jainkoakdaki nundik jina zaukun gaitznahasi horrekin.
Eta orainokoannehork ezin erran noiz arte behardugun jasan egoera bitzihori! Anitzen esperantza, xertoakere badirela agertuak, idurizarras fidagarriak, jakintsunhandienek hala diote behin. Luzazerran daukute haatik xertoon baten ukaiteko behar zelaurte pare bat segurik igurikatueta gero urte batez bederenzernahi proba egin. Oraikoan,zernahi ikerle gisa hartarat ernaturik,diote epe horiek azkarkilaburtu direla eta ez dela hortazsobera harritu behar, ez segurikharritu arras uzkur jartzeraino.Dei frango entzuten da berazahal bezenbat jende xertatuakizaiteko lehenbailehen.