Jainkoa bizia jendea | 2021eko Urtarrilaren 07a

Zer da lehen ?

Bai, zer da lehen: Jainkoarenlegea? Ala Errepublikakoa?Behin gisa horretako galderabat egin zioten NazaretekoJesusi, eta badakigu zer ihardetsizuen: Zesarri Zesarrenaeta Jainkoari Jainkoarena. Haatikgure laizista zorrotzei etafrantses nazionalista gogorreiez zaie aski, hierarkia bat ezarrinahi digute, funtsean absolutista,monarkikoa: Errepublikalehen, haien hizkera biluztuzendelgatu behar baitugu Frantziadenen gainetik dagoela. Etaguk, fededunek zer diogu? Norbederak erantzun dezake berekontzientziaren arabera.

Nik lehentasuna Jainkoaridiot, munduko nagusia baita,denen iturria, beti denetan dagoena.Haren bistan bizi naiz,haren eskuan nago, dena zordiot. Baina sineste hori nireadut, ezin diot inori buruan sartu.Bestela pentsatzen dutenekinbizi naiz, eta hortako lege zibilaonartu behar dut eta bete, gustatuala ez. Gehiengoak manatzendu, ez dago beste bidezuhurrik.

Aitor dezagun Errepublikakolegea gutiz gehienetanartoski egina dela eztabaidaluze batzuen ondotik, eta zinezbakan doala gure printzipioenaitzi. Legezko laikotasunak erlijioakerrespetatzen ditu, gureabarne. Bestalde badakigu GizaEskubideak Bibliatik datozela,horien aldarria idatzi zuen RenéCassin juduak berak erranik,Dekalogoa laikotu zuela baitzion.Eta Frantziako Iraultzahastean “Droits de l'homme etdu citoyen” famatuak Championde Circé Bordeleko artxapezpikuarenlumatik agertuziren, berak sinatuak bederen.

Demokrazia guzietako legeakoinarrizko printzipio horienzaku handian kokatzen dirakasik beti. Salbuespenak salbuespen,gure buruari ez dioguerrextasunikeman behar edonoizlegearen aitzi joateko. Arrazoinzinez larriak behar dira hortako.Etsenplu handirik aipatzenda noiztenka: Antigonarenkasua edo, 1940ko ekainaren18ko Dei famatuarena... IngalaterranThomas More ministrosainduarena... Haatik bizpahirumila urtetako historia luzean ezdira trumilka holako kasuak,ezagutzen direnak bederen. Berazemeki: oro har eta kasik betilege zibilaren betetzea dugu.

Jainkoaren legea gure baitanbizi dezakegu, eta oztoporikgabe bizi dugu kasik beti erresumademokratikoetan. Otoitzanar gaitezke edonoiz, edonon,ahorik zabaldu gabe. Praktikanbadakigu zein dugun legenagusia: Jainkoa maita orozgainetik, eta jende oro geureburua bezala. Lehen parteakontrolatu ezina da. Bigarrena,besteen maitatzea, “gure” Errepublikakoleman dago, “Fraternité”:hirugarren tokian, EspirituSaindua bezala brontzezkodomina / medailaduna, maizegiahantzia maluruski fededunenartean ere.

Beharrik Errepublika / Estatuprobindentzialak Haurridetasunhori babesten du hein handibatean, bereziki SegurantzaSozialari eta lege sozialei esker,nahiz azken bi hamarkadetan,neoloberalismoaren tsunamiariamore emanez gehiegi, murrizketabatzuk ekartzen dizkien.Eta ber denboran, arazo larribatek botere publikoei buruztente jartzera behartzen gaitu,ez bakarrik fededunak, bainahumanista guziak: gerlari edo/ eta miseriari ihes eginez etortzenzaizkigunen lagundu beharrak.

Eta hor, jakinean ala ez,lehentasuna ez ote du Jainkoarenlegeak, edo Antigonarenak?Jospin lehen ministro ohiakerran zuen Estatuak ez dueladena egiten ahal, eta ondoriozpresidengorako xantzak galduzituen. Alta zuzen zegoen: Estatuakezin du dena egin. Haatikbeharbada egiten duena bainogehiago ahal luke. Horretaralehiarazi behar dugu herritarrek,eta guhauk ere gehiago egin,bereziki ONG / Estatuz KanpokoErakundeen arartez, gutartekobehartsuak ahantzi gabe:gero eta gehiago dira pandemiatzar horrekin.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3575. zbk

Gure Hitza | 2021/01/07

2020an: 50 Kazetari erailak

2020an:%2050%20Kazetari%20erailak

Reporter Sans Frontières” edo MugarikGabeko Erreportari erakundeak dioenaz,joan den urtean, munduan 50 kazetarierailak izan dira eta beste 400 preso ezarriakizan.

Azken bi urte hauetan, beren lana egiteagatikhil diren kazetarien kopurua apaldubada ere, gerla tokietatik kanpo erori direnkazetarien proportzioa azken bost urteetanbeti handitzen ari da. Joan den urteanhil diren 50 kazetarietatik, 34 bakean direnherrietan erailak izan dira eta horietarik 20ikerketa lanak egiten ari zirelarik. Kazetarihoriek, korrupzio eta diru publiko bereganatzeaferak segitzen zituzten, edo mafiariburuzko azterketak egiten, bai eta ere ingurumenakutsatzeak ikertzen zituztelarik.Beste tendentzia arranguragarria da manifestaldiaksegitzeagatik erailak izan direnkazetarien kopurua ere ari dela emendatzen.Gainera, kazetari gero eta gehiagopreso ezartzen dira.

COVID-19 izurriteari lotu salbuespen legeenondori...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016