Mundu zabalean | 2021eko Urtarrilaren 07a

Biharamun hobeen esperantzan

Peio Jorajuria

Urte berrian sartuak gira. Berria ote? Ezote du aitzinekoaren ildo beretik segituko?Jazko urte hori zinez “ustela” suertatuzaigu. Koronabirusak munduko baztergehienak itzulipurdikaturik utzi ditu. Eta,adituen arabera, ez gira estokatik berehalakoanateratzekotan. Gisa hortan, nolaospa “urte berri on”, dakigularik hein battxarra izanen dela! Baina ez gaiten nigarretanhurtu. Eguzki izpiak agertuko zaizkigu,bai, han hemenka, gure kopeta ilunakalegeratzeko!

Mundu zabalean zer berri? Ipar AmerikanDonald Trump zentzu on gutikoak lasteralkia utziko dio Joe Biden zuhurragoari.Gure ustez, hainbat hobe amerikarrentzateta munduarentzat. Baina badakiguhango euskaldun frangok Trump arruntgogokoa dutela. Egun batez beharbadaesplikatuko daukute zer on aurkitzen dutengizon horren baitan, zerbait konprenidezagun. Europan, Brexit traumatikoarientraaleko aterabidea aurkitu zaio azkenpuntan, eskualde guzien onetan, omen.Gauden beha.

Eta hemen? Denetan bezala, ostatu etajatetxeak paralisatuak, enplegatu frangokarrikan utzirik. Eta hain premiatsua zaigunkultura azkarki kaltetua. Hemendikaitzina, berriz lora ditela kantu, bertsu,musika, liburu, antzerki, zinema, dantzaeta bertze, horiez denetaz gose gira. Eaba Ortzaizeko kabalkada eta Abdelkaderpastorala azkenean gozatuko ditugun!Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etchegoinzuzendaria erretretara doa. Talenduhandiko gazte batzuk baziren haren segidahartzeko eta, jakin dugunaz, hautuarenegitea zaila izan da. Ororen buru JohañeEtchebest xiberotar gazte baliosa hautatuaizan da. Xantier handia du aitzinean.Egin beza lan suharki!

Urte zaila bizi izan dugu denek. Covidakhurbileko batzuk bahitu dauzkigu, azkenorenean maitatuari eskua ezin atxik, musurikezin eman, perekarik ezin egin. Etabeste frangorentzat prekaritatea handituzdoa, behartsuenen zerbitzurako direnelkarteek deneri ezingo dutela behar densokorria ekarri, ahal eskasez. Denak,molde batez edo bertzez, inarrosiak gira.Herria astekari hau ere, diru egoera kolokanjartzeraino. Diru zailtasun horri buruegiteko, harpidetza saria doi bat emendatudugu, ezinbertzean. Konprenitukoduzuelakoan. Jo dezagun elgarrekin aitzina,lotsa gabe. Txertoarekin ala gabe,ilun beltzenean ere argia sartzen da usteez den leihotik. Badakigu txarraldiarenondotik beti datorrela onaldia. Biharamunhobeen esperantzan, beraz, ahantz 2020aeta gora 2021a!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2021/01/07

Indiako baztertuak

JB

Indiako%20baztertuak

Indiako Laborari ttipiak mobilizatuak diraeta New-Dehli hiriburuaren inguruko bideakblokatzen dituzte.

Penjab eta Haryana Indiako ipar ekialdekobi Estatuetatik etorri laborari ttipiak, laborantzaliberalizatzeko edo merkatu libreanezartzeko 3 lege berriren kontra altxatudira. Duten beldur handia da NarendaModi lehen ministroak prestatu dituenlege berri horien ondorioz laborantzakoekoizpenen gutieneko prezioen garantiaezeztatzea, agro-elikagaiko enpresa handieninteresen menpe jarriz.

Indiak ezagutzen duen hazkunde ekonomikoazkarra ez da denen probetxurakoaeta munduko herri gehienetan gertatzenden bezala, jende bakar batzuk ari dirahandizki aberasten, pobreak beti pobreagoizanez. Indian, pobreenetan pobreenaknagusiki bi multxotan agertzen dira: aldebatetik 200 milioi “Dalit” edo “hunkitu ezinak”delakoak eta bestetik, 100 milioi “Adivisi”edo jatorrizko herritarrak, Indian...

Irakurri segida

3575. zbk

Gure Hitza | 2021/01/07

2020an: 50 Kazetari erailak

2020an:%2050%20Kazetari%20erailak

Reporter Sans Frontières” edo MugarikGabeko Erreportari erakundeak dioenaz,joan den urtean, munduan 50 kazetarierailak izan dira eta beste 400 preso ezarriakizan.

Azken bi urte hauetan, beren lana egiteagatikhil diren kazetarien kopurua apaldubada ere, gerla tokietatik kanpo erori direnkazetarien proportzioa azken bost urteetanbeti handitzen ari da. Joan den urteanhil diren 50 kazetarietatik, 34 bakean direnherrietan erailak izan dira eta horietarik 20ikerketa lanak egiten ari zirelarik. Kazetarihoriek, korrupzio eta diru publiko bereganatzeaferak segitzen zituzten, edo mafiariburuzko azterketak egiten, bai eta ere ingurumenakutsatzeak ikertzen zituztelarik.Beste tendentzia arranguragarria da manifestaldiaksegitzeagatik erailak izan direnkazetarien kopurua ere ari dela emendatzen.Gainera, kazetari gero eta gehiagopreso ezartzen dira.

COVID-19 izurriteari lotu salbuespen legeenondori...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016