Azalekoa | 2021eko Urtarrilaren 14a
Urte berriak ekartzen dituen aldaketak
M.O.
Urte hasiera guziz bezala gure eguneroko bizian aldaketa batzuk eragina badute. Joan gira ikustera Ipar Euskal Herrian ere iraganen diren aldaketak zein diren.
Usaiazko gorapenak
Ohidura dugu urte berriarekin bateantabakoa, tinbreak eta gasa emendatuakizan daitezen. Frantses estatuan zigarretapaketa erosi nahi duen batek hobe 20€kobilletea eskuetan ukaitea edo erretzetikgelditzea. Jakinez anitz kontrabandan ereibilki direla, hor ere neurriak baitira, 10paketa baizik ez baitira pasatzen ahal.Lehen baino gutiago gutunen bidez idaztenbada, Postak ere tinbreak emendatu ditu,joano eta garestiago dira, tinbre guziekeuro bat baino gehiago gosta baitute. Batezbestean %4,7ren gorakadarekin, berdeak1,08€ eta gorriak 1,28€ gostako dira.Gasarentzat Engiek ditu prezioak finkatzen,urtarrilaren 1ean emendatzea izan da.Prezioak desberdinak dira etxeko urarenberotzeko eta sukaldatzeko gasa %0,1ezigan bada, berogailuarena %0,2z goratu da.
Osagarri sailean aldaketak
Urte hasierak ekartzen dauzkigunaldaketetan “%100 osagarri” erreformakaldaketa batzuk ekartzen dauzkigu.Entzumen tresna eta hortzetako arta batzukosoki ordainduak izanen baitira, “%100osagarri” neurrietan sartzen direlarik.Irakurtzen ahal da frantses estatuan 3 milioipertsonek entzumenerako arazoak dituztela,horietan bakarrik %35ak entzungailuakbaizik ez dituzte, garestiegi izanez eta orainarte guti ordainduak. Ustegabeko abantailakez izaiteko, ordaintzeko muga bat ezarriada. Berdin hortzetako artak garestiakbaldin badira, hortz koroa ezarri beharkodituztenek osoki ordainduak izanen direlairakurtzen ahal da.Homeopatia sendagailuak ez dira gehiagoordaintuak izanen, orain arte %15ezzirelarik, 2021etik harat sakelatik denapagatu beharko.
Langile, langabetu etaerretretadunen soldata
Urtarril hastapen guziz lanbide gutienekosoldata (SMIC) emendatzen da, aurtenfrantses gobernamenduak erabaki duez dela izanen. Emana den argumentuaizurritearen ondorioz dela erabaki horihartua. Estatuaren laguntzarik ez bada,hala ere automatikoki emendatze doibat bada, %0,99koa, erran nahi baitu1.554,58€ko soldata gordina, langileak1231€ eskuratuko duelarik.Erretretan direnek ere ez dute aldaketahandirik sendituko, %0,4ez baizik ez baitaemendatuko. Erretreta pentsio osagarriak,mementoan ez dira finkatuak, hala ere jakinbehar da azaroaren 1etik geroztik Agirc-Arrco kesak emendatzeak izoztuak dituela.Izurritearengatik anitz langile langabeziangelditu dira, gobernamenduak “langabeziapartziala” plantan jarri zuen. Aitzin,ordainsari gordinaren %70 kondutan hartuazen, aurten %60ra jautsi da. Salbuespena:turismo, kirol, kultura eta jatetxe/ostatuetakolangileentzat, behartuak direnak hetsirikegoitea, %100ez ordainduak dira.
Etxegintza sailean
Abenduaren 17an frantses Ekonomia etaFinantza Ministeritzak erabaki du bankuekurtarrilaren lehenetik aitzina aukera gehiagoukanen dutela etxegintzarako mailegubaten emaiteko. Orain arte, bankuek, familiabaten irabaziaren %33 baino gehiago ezzuen mailegurik onartzen ahal, muga hori%35era ezarria izan da.Bestalde, egoitzen arraberritzeko etatrantsizio ekologikoa bultzatzeko, frantsesgobernamenduak “MaPrimRenov” plantanjarri du, jadanik 2020an abiatua baldinbazuen, indartu nahi du, etxe zahartuakkonponduak izan daitezen. Hasieran familiaxumeentzat bideratua baldin bazen, orainetxeko edozein jabek eskura dezake.
Etxebizitzako LaguntzaPertsonalizatua (APL) eskuratzekoaldaketak badira, hiruhilabetero kalkulatuak izanendira, azken 12 hilabetetan eskuratusoldataren arabera (aitzin2 urtekoa zelarik). Hots, laguntzakdenbora errealean kalkulatuakizanen dira.2021ak ekartzen duen bestealdaketa, etxebizitza zerga desagertukodela, jadanik familien%80ak ez dute gehiago pagatzen,gelditzen diren %20ek ereez dute ordaindu beharko.
Ingurumena
Ekologia malusa gogortzeraabian da, kutsatzen dutenautoak tatsatuak izanen dira,2020an 137 gramo CO2/kilometrokobazen, aurten 132 gramotarajautsi da. Memento bereanibilgailu elektrikoen asurantzakbeheititzen dira, errana denez%25ez, batez bestean urtean132€ko irabazia litzateke.Urtarrilaren 1ean airearen kalitatearenindize berria indarreansartu da. Aurreko lau parametroeri(SO2, NO2, O3, PM10)gehitzen zaien 2,5 mikrometro(PM2,5) baino gutiagoko dutenpartikulak kontutan hartzen dituenindizean. Indizeak orain lurraldeosoa kontutan hartzen du, horrelaelkargoka edo(ta) hirika kotsadurarenheina jakiten ahalko da.Bakoitzakkolore batekin lotutakobost kalitate maila eskaintzen ditu:ona (urdina), batez bestekoa (berdea),desnibela (horia), txarra (gorria),oso txarra (purpura), oso osotxarra (magenta).
Debekatuak diren plastikozkoproduktu berriak
Helburua da, luzarat zero plastikoerabiltzea. Jadanik jaz produktubatzuk ez baziren gehiago erabiltzenahal, aldi huntan edateko lastoak,mahai tresna plastikoak, ogitartekountziak, edarien estalgiaketa konfetiak debekatuak izanendira. Sei hilabeteko epea emanada, gauza horiek saltzen dituztendendek erreserbak bururatu arte.Bestalde publiko guneek eta lantegiekezingo dute plastikazkobotilarik erabili.
Bestalde…
Alokatzeko izanen diren edozeineraikinetan, obrak egiterakoan,izan etxe berri ala zahar, guzietanitaliar dutxak ezartzea beharrezkoaizanen da.
Bizikleten identifikazioa:ohointzak saihesteko eta txirrindulariaklasaitzeko, saltegietansaltzen diren bizikleta berriek"identifikatzaile bakarra" deitzendena ukan beharko dute,jabearen datuak gehituta.
Knponketarako tresnenindizea: eskuko telefono, telebista,garbigailu... hots tresnaanitzetan seinale bat markatuaizan beharko da, bezeroakjakin dezan konpontzen ahalkoduela erosten duenean. Helburuadelarik xahutzea saihestekotresnen %60a erreparatua izandadin.Denek beti ezagutu dugun telefonokoliburua, nun agertzenziren departamenduka etxetakonumeroak arrunt desagertuda, ez dugu gehiago etxetanerrezebituko. Interneten bidezprofesional edo(ta) partikularrentelefono numeroak xerkatubeharko dira.Beste berrikuntza, debekatuaizanen da autoetan publizitateesku orriak ezartzea.Urte guziz bezala, neurri batzukbegi onez hartuak dira, bestebatzuentzat zinkurinak... denaden segitu beharko!