Gure Hitza | 2021eko Urtarrilaren 14a

Berriki ikasiez oroitu

Jean-Louis Harignordoquy

Irakurlea, badakizu haurtzaroan eta gaztedenboran ongi ikasiak, ortografia, gramatika,aritmetika, natur zientziak, kantuak, bertsuak,ipuinak eta abar, horiek oro buruanitzaturik egoiten zauzkigula. Hara zertakogarrantzia emaiten zaion kalitatezko hezkuntzari.Egia da bizitza guzian ikasten arigarela, nahiz adinean goiti joanez gauzetazoroitzeak indar gehiago galdatzen digun,salbu jasan edo pekatu ditugunek. Isun batordaindu behar ukan baldin badugu beribileanlasterregi ginoatzilako, edo gertatzenez denik ez baita, noizbait laneko tresnabatekin min hartzearen ondotik, hurrengoaldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber,lagun baten atxikimendua galtzen baldinbadugu egun batez gure haserre bultabaten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako,berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobekipisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dirabizitzako erakaspenak.

Urtarrilean ohikoa dugu urte berriko agiantzahoberenen helaraztea kurutzatzen etaezagutzen ditugun jende guziei. Erran gabedoa aurten sekulan baino gehiago lehen lerroansartzen dugula osagarria. Agian ateraduten txertoak beiratuko gaitu beti aldatuzomen doan Txinatik jin kutsu madarikatuhortatik. Iragan martxotik gaurrera usatubehar ukan dugu jendartera goazin aldiromaskara jaunzten, eta hura soinean mintzatzen.Ikasi dugu ere ez kutsatzeko zoinden beharrezkoa maiz eskuen garbitzea,etxe berean bizi ez girenak lehen bainourruntxagoegoitea, ostatu eta bilkura lekuetanez metatzea. Ikasi berriak ukanikere, hemendik aitzina arau horiek beti gogoaneduki behar genituzke.

Osasunari lotuak diren beste gauza frangoere ikasi ditugu: xahar etxe eta eri etxeetakoartatzaileen lana ez dela merezi heineanordaindua, oroz gainetik ospitaleak langileeskasian daudela. Heiek erituko balira,pentsa zer ziloa egin lezaketen!Ororen buru, airea eta ingurumena gutiagozikintzeko gisan, azken izurrite horrek ezote du agerian utzi gure bizimodua aldatzearenbeharra, lanera, gauzen erosteraeta bidaiatzera munduaren lau izkinetara ezjoanez. Funtsean, familia anitz lehen aldikotzhasi omen dira hurbileko etxe mozkinenerosten, eta zonbaitzu etxean bereanbaratzea egiten. Ordu zen ohar gintezenhelmenean, ez erraiteko eskupean dauzkagunbaliabide eta ontasuneri.

Baditaike bere txarrean, etxeratze aginduekoraino bertze gauza frango ikasteko balioukan duten. Adibidez, zer plazerra egin daukunUrtats biharamunean Euskal IrratietanXiberotar kantari gazte miresgarrien emanaldiak,kantu bakotxari buruzko azalpenargiekin. Bestalde, oraino kontzientziatuakez diren Euskal Herritarrak akulatzea helburu,behin eta berriz ikustekoak dira Euskaraldiarenkarietara Kanaldudek zabaldulekukotasun errotik egokiak.

Beste testuinguru baten karietara, EmilLarrek 1982an idatzi artikulu batean hauxezion: “Gizonaz ez da etsitu behar, hau atzogaizki gobernatua izanagatik, orobat biharbestalde itzuliko da”.Nola nahiz, ororen onetan litaike guhaurek,ingurukoek eta urrunekoek egin hutsak ezerrepikatzen ikastea.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3576. zbk

Gure Hitza | 2021/01/14

Berriki ikasiez oroitu

Jean-Louis Harignordoquy

Irakurlea, badakizu haurtzaroan eta gaztedenboran ongi ikasiak, ortografia, gramatika,aritmetika, natur zientziak, kantuak, bertsuak,ipuinak eta abar, horiek oro buruanitzaturik egoiten zauzkigula. Hara zertakogarrantzia emaiten zaion kalitatezko hezkuntzari.Egia da bizitza guzian ikasten arigarela, nahiz adinean goiti joanez gauzetazoroitzeak indar gehiago galdatzen digun,salbu jasan edo pekatu ditugunek. Isun batordaindu behar ukan baldin badugu beribileanlasterregi ginoatzilako, edo gertatzenez denik ez baita, noizbait laneko tresnabatekin min hartzearen ondotik, hurrengoaldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber,lagun baten atxikimendua galtzen baldinbadugu egun batez gure haserre bultabaten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako,berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobekipisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dirabizitzako erakaspenak.

Urtarrilean ohikoa dugu urte berriko agiantzahoberenen helaraztea kurutzatzen etaezagutzen ditugun jende guziei. Erran gabedoa aurten sekula...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016