Herriz Herri - Aldude (NB) | 2021eko Urtarrilaren 14a

Aldudarrak elkarteak 75 urte (VII) Batimenduen kezka.

Mikel Erramouspe

Beti ari gira Aldudarrakelkartearen historiaren kondatzen.1945ean sortua, lehenpresidentea Etienne Lubetbolanjera, sekulako obrak eginziren haren denboran. 25 urterenburuan Beñat LaxagueTurrietakoaburu, aldaketa handibat izan zen elkartean: kirolazgain kultur elkarte bat bilakatzenzela. Haren ondotik, MichelHarispek hartzen du segida.Zinema berriz abiarazi eta pilotalehiaketak antolatu, besteelkartekideekin 1978a arte. Urtehartan, Pierrot Erramouspe daelkarteburu, laguntzaile dituelaMayi Erramouspe Luixene, MichelDendarieta, Iratchet jaunerretora, Pierrot Oteiza, MichelSetoain, besteak beste... PierrotErramousperen ondotik, MichelDendarietak hartu zituen elkartekogiderrak.

Bastimenduen arrangurageroz eta handiagoa da. Trinketekoteilatua arrunt estatu txarreanda. Elkarteak mailegu bategiten du Herriko Etxea berme,bainan diru-laguntzailerik ez duardiesten ahal. Horra zendako:hastapenetik trinketa, zinema etaeskolaren jabea izan zen “Syndicatde l’enseignement libre” (geroztikAssociation propriétairedes écoles catholiques), etahunek dirurik ez izanki, obrenpagatzeko. Zer egin? Gogoetafrango eginik aterabide bakarra:Herriko Etxeari saltzea “pour lefranc symbolique” egiten dena.Ez zen errex izan erabaki batenhartzea. Zeren Aldudarrak, denboran,parropiaren obren aldeari izan baitziren: nork arbolabat, nork harri, nork laneko egunakkitorik, nork dirua igorriz etahorraeraikin horiek jabez aldatzenziren! Ez zen nola nahikahartu behar erabakia eta hortakobehar zen absolutuki etxe guzierberen iritzia galdegin. Hortakodenbora anitz pasatu zen, bilkura,elekatze eta guzien buruanez zen nehor ere kontra agertu,zeren denek pentsatu baitzutendenen onetan izanen zela bastimenduhoriek estatu oneanegon zaitezen. Haatik notarioanidatzi zen artikulu biziki inportantehau: bastimendu horiek,erran nahi baita: trinketa, zinemaeta plaza laxoa, Mendi Aldeeskola katolikoaren esku zirelaerrekreazione edo aire hartzedenboretan. Beste xehetasunbat eman zen ere: Aldudarrakelkarteari tokatzen zitzaiola bastimenduhorien kudeatzea etaentretenimendu ttipien egitea,Herriko Etxearekin eskuz esku.

Eta hola izan zen dotzenabat urtez. Denbora hartangaitzeko kermezak egiten zirendelako moto famatu haiek laguneta irabaziak eskola, parropiaeta Aldudarrak elkartearenartean partekatzen ziren. Gisahortan bastimendu horiek untsakudeatzen ahal ziren.

Herriko Etxeak bere aldetiktrinketa eta zinemaren arteanxarmanteko bastimendu berribat eraiki zuen 1993an, bi salahandi, dutxa eta komunez hornituak.

Bainan emeki emeki gauzakkonplikatu ziren. 1993tikgoiti sortu ziren elkarte berriakhala nola “Perkain” elkarteapilotari indar berri bat eman nahiz,1997an Aldudarrak Bideo,Kirolak Batasuna bainan erebaleako ate idekitzeen antolatzekoACVA orain AIBA (AldudekoIbarra Beti Aitzina) bilakatudena. Marka ona horiek guziak,bainan bastimendu horienkudeaketa gero eta zailagoabilakatu zen. Gakoen gainetikabiatu zen kalapita. Denek arrazoinhoberenekin nahi zituztenberekin atxiki. Gastuetan partehartzeahaatik beti karioegi zitzaien!Giro txarra zela ez dezagungorde. Gainera, elkartekideakasetzen hasiak ziren etaanitz gogoeta eta bilkura egineta, azkenean 2005eko martxoaren6an Aldudarrak elkarteak60 urtez okupatu ondotik,Herriko Etxeari utzi zion bastimenduhorien kudeantza.

Geroztik Herriko Etxeak,zinema sala berriturik aurtentrinketari eman dio aspaldidanikigurikatzen zuen alimaleko freskaldia.Zer pentsatuko ote zutenLazkanotegi jaun erretorak etaorduko Aldudarrak Batasunekoek?Nik diot obra horiek xutikikusteaz ez zirela batere samurizanen.

Bastimenduak gauza batda, zertan baliatzen diren horibeste gauza bat da eta urrengoaldian ikusiko dugu ez daudeladebalde.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2021/01/14

Aldude

Aldude

Garbitzeko produktuentailera

Urtarrilaren 19an, EuskalHerrikoCPIE elkarteak, nolanork berak egin garbitzekoproduktuak ikasteko tailer batantolatzen du. Hala nola bokataegiteko baliatzen diren lixibak,berdin baxeren garbitzekomekanikan emanak diren xaboitabletak eta horiek bakoitxakbere gisan errezeta sinplekin.Hortarako behar diren guziaktokian berean fornituak izanenzauzkitzue, ha atik gomendatuada 2 botoila huts ekartzea, garbiturik,bakotxak egina etxeratzeko.Ikastaldia urririk da. Lekuakmugatuak izanez, izenakeman behar dira deituz zenbakihuntarat: 05.59.37.47.20. edo mezu bat igorriz helbideelektroniko huntarat:sante-environnement.pb@cpiepaysbasque.fr. Maska beharrezkoaizanen da. Hitzorduaberaz, urtarrilaren 19an,Aldudeko Herriko Etxekogelan (13:30-17:00).

Parropiako berri

Ibiakoitz guziz, Alduden,Urep...

Irakurri segida

3576. zbk

Gure Hitza | 2021/01/14

Berriki ikasiez oroitu

Jean-Louis Harignordoquy

Irakurlea, badakizu haurtzaroan eta gaztedenboran ongi ikasiak, ortografia, gramatika,aritmetika, natur zientziak, kantuak, bertsuak,ipuinak eta abar, horiek oro buruanitzaturik egoiten zauzkigula. Hara zertakogarrantzia emaiten zaion kalitatezko hezkuntzari.Egia da bizitza guzian ikasten arigarela, nahiz adinean goiti joanez gauzetazoroitzeak indar gehiago galdatzen digun,salbu jasan edo pekatu ditugunek. Isun batordaindu behar ukan baldin badugu beribileanlasterregi ginoatzilako, edo gertatzenez denik ez baita, noizbait laneko tresnabatekin min hartzearen ondotik, hurrengoaldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber,lagun baten atxikimendua galtzen baldinbadugu egun batez gure haserre bultabaten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako,berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobekipisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dirabizitzako erakaspenak.

Urtarrilean ohikoa dugu urte berriko agiantzahoberenen helaraztea kurutzatzen etaezagutzen ditugun jende guziei. Erran gabedoa aurten sekula...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016