Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Urtarrilaren 14a

Baigorri

Sortze

Abenduaren 26an, EiheraldeJankoneko Battitt Crouspeyreeta Elena Erguy bere bizi lagunarenohantzean sortu zaie bigarrenalaba, Milia deitu dutena.Bizi luze eta zoriontsua opatzendiogu sortu berriari eta goresmenakaitama uroseri.

Heriotze

Joan den astean, bi heriotzeizan ditugu herrian.Lehena Jean Iriart, IparraguerreBordako semea, herrian “MomonBordda” deitzen ginuena.Bere adinekoen gisa, Aljerianbere itzulia egina zuen. Ondotik,lauza harrobian egin du lan enpresattipi bat muntaturik. Harrimota horren galdea murrizturik,tresna handien amodioz, bigarreneskuko hauekin negozioanarizan da, erresumatik urrunagoibiltzen zela. Artetik denbora laburrez,Ameriketan ere ibilia zen.Ezkongabea, gizon maitagarriazen eta isila. Tenor boz ozenarekin,biziki maite zuen kantatzea;Parropiako koralean, Ibaigorrikoralean eta azkenik Lagun Alaikoralean kide jarraikiazen. Osagarrizahuldua, bere azken biurteak Larrazkena zahar etxeaniragan ditu eta hor 83 urtetanpausatu da. Asteazkenean iragandira bere ehorzketak.

Bi egun berantago, Gainekokarrikan Ithurraldeneko MaddiCiaurriz sortzez Hapette dugulagundu bere azken egoitzara.Hiru semeren ama, emaztelangilea eta diskreta zen, baitafede azkarrekoa. Ama familiakoarenegin beharrak ongibete dituena, bai seme ala haurttipiekin ere. Maddik ere bereazken urteak Larrazkena zaharetxean iragan ditu eta hor utzidu mundu hau 90 urtetan. Bereehorzketak, ibiakoitz arratsaldeaniragan dira.

Bi heriotze hauek penetaneman guzieri helarazten ditugudolumin bizienak.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3576. zbk

Gure Hitza | 2021/01/14

Berriki ikasiez oroitu

Jean-Louis Harignordoquy

Irakurlea, badakizu haurtzaroan eta gaztedenboran ongi ikasiak, ortografia, gramatika,aritmetika, natur zientziak, kantuak, bertsuak,ipuinak eta abar, horiek oro buruanitzaturik egoiten zauzkigula. Hara zertakogarrantzia emaiten zaion kalitatezko hezkuntzari.Egia da bizitza guzian ikasten arigarela, nahiz adinean goiti joanez gauzetazoroitzeak indar gehiago galdatzen digun,salbu jasan edo pekatu ditugunek. Isun batordaindu behar ukan baldin badugu beribileanlasterregi ginoatzilako, edo gertatzenez denik ez baita, noizbait laneko tresnabatekin min hartzearen ondotik, hurrengoaldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber,lagun baten atxikimendua galtzen baldinbadugu egun batez gure haserre bultabaten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako,berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobekipisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dirabizitzako erakaspenak.

Urtarrilean ohikoa dugu urte berriko agiantzahoberenen helaraztea kurutzatzen etaezagutzen ditugun jende guziei. Erran gabedoa aurten sekula...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016