Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Urtarrilaren 14a

Uztaritze

Uztaritze

Egoera zibila

Bukatu berria denurteak, 72 sortze,8 ezkontza eta 64heriotzeherrianikusi dira. Dirudienezpandemiarengatik bestak ezinantolatuz ezkontzabakar batzu gibelatuakizan dira.Agian hobeagoaurtengo urtehuntan. Dena denUztaritzeko biztanlekopurua ezda kanbiatu. Gorabehera herrian7.000 arima dira.

Auzapezarengutuna

Urte hastapen huntan BrunoCarrère auzapezak gutun batigorri du herriko elkarte guzieri,iragan dugun urtea bainohobea izanen delako esperantzan.Elkarteen ekitaldi guziak2020an trabatuak edo ezeztatuakizan dira eta hola gelditzendira oraindik. Noiz arte? Geroakerranen. Ohiduraz elkarteetakoordezkariak biltzendira auzapezaren agiantzenegunean, Lapurdin. Saristatzebatzu ere izaiten dira urtero.Aurtengo eguna ezeztatua daeta auzapezak eskertzen dituelkarteak pazientzia eta pragmatismorekinulertu baituteegoera berezi hunek eskatzendituen neurriak.Galdegitenere diote ondoko denborentzatesperantza atxikitzea.

Erakusketa

Uztaritzen kokatua den artegunean 2021eko lehen erakusketanMikel Dalbret ziburutarartistaren obrak ikusgaidira. Mikel Dalbret-en hizkuntzaplastikoak irudimena etaberezkotasuna ditu ezaugarri.Keinu marrazketetan errealitatenabarmenaren zentzuak irudizirudi denborarekin desagertzendoaz. Mikel-ek intimitateanoinarrituriko diskurtsoa proposatzendauku. Azken 10 urteetanizan duen bilakaerarendistira zehatza da erakusketahau. Erakusketa hori apirilaren2a arte ikusgai da, astearte,asteazkeneta ortzegunetan,ondoko tenoreetan: 10:00-12:30 eta 14:00-19:00ak arte.Bisitentzat hitzordu bat beharda hartu telefono huntara deituz:06 01 98 00 24. Pandemiadela eta osasun neurriak errespetatubehar dira kontrakoaadierazten ez den bitartean.Halere ongi etorri deneri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3576. zbk

Gure Hitza | 2021/01/14

Berriki ikasiez oroitu

Jean-Louis Harignordoquy

Irakurlea, badakizu haurtzaroan eta gaztedenboran ongi ikasiak, ortografia, gramatika,aritmetika, natur zientziak, kantuak, bertsuak,ipuinak eta abar, horiek oro buruanitzaturik egoiten zauzkigula. Hara zertakogarrantzia emaiten zaion kalitatezko hezkuntzari.Egia da bizitza guzian ikasten arigarela, nahiz adinean goiti joanez gauzetazoroitzeak indar gehiago galdatzen digun,salbu jasan edo pekatu ditugunek. Isun batordaindu behar ukan baldin badugu beribileanlasterregi ginoatzilako, edo gertatzenez denik ez baita, noizbait laneko tresnabatekin min hartzearen ondotik, hurrengoaldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber,lagun baten atxikimendua galtzen baldinbadugu egun batez gure haserre bultabaten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako,berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobekipisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dirabizitzako erakaspenak.

Urtarrilean ohikoa dugu urte berriko agiantzahoberenen helaraztea kurutzatzen etaezagutzen ditugun jende guziei. Erran gabedoa aurten sekula...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016