Inbido | 2021eko Urtarrilaren 14a

Frantses alderdi komunistaren 100 urteak (2/2)

Jacques Duclos, 1969ko maiatzean, presidente bozeko kanpaina denboran
Jacques%20Duclos_%201969ko%20maiatzean_%20presidente%20bozeko%20kanpaina%20denboran

1947an, herriko hauteskundeetan,komunistek bozen %30lortu zuten. Alderdi komunistafrantses bizi politikoaren kaskoanzen baina ber urtean gerlahotzaren hastapenak dena kanbiatuzuen. Komunistak frantsesgobernutik kanporatuak ziren.Alderdi komunista ez zen sekulanhain azkarra izan baina osokibaztertua. 1947ko parlamentukohauteskundeetan, zentroeta ezkerreko beste alderdiak(SFIO, MRP, UDSR...) bateratuziren, “Troisième Force” koalizioan,komunisten eta gaullistenkontra eta poderea hartu zuten.Berriz, 1956ko hauteskundeetan,kasik ber koalizioak (gaullistabatzuekin), baina izen berribatekin, “Front Républicain”, irabazizuen. Ber urtean, frantsesalderdi komunistak “Armadagorriaren” armazko interbentzioaBudapest-eko jazarraldiarenkontra sustengatu zuen.

Gainera, “destalinizazioa” ezzuen onartu (Stalin 1953an hilzen). Thorez-ek Stalinekin betiharreman hertsiak ukan zituen.Horretako, Kroutchev-en (SobietarBatasunaren buruzagi berria)kritikak Stalinen kontra ez zituenonartu. Intelektual anitz alderdikomunistatik partitu ziren edokanporatuak izan (adibidez,Aimé Césairek bere “ahalkea”adierazi zuen eta alderdia utzizuen). Antikolonialista eta antimilitarista,alderdi komunistaIndotxina eta Aljeriako gerlenkontra zen. Indotxinan eta Aljerian,mugimendu independentistaksustengatu zituen. 1958an,De Gaullek berrizpoderea hartuzuen eta V. Errepublika jarri. Komunistakbeti oposizioan zirenbaina De Gaullen neurri batzuksustengatu zituzten (kanpokopolitikan partikulazki). 1968komaiatzaren mugimendua ezzuen hastapenean ongi ulertu(sustut ikasleen mugimendua)baina azkenean, partikulazkilangileak batailan sartu zirelarik,sustengatu zuen. 1968ko agorrilean,“Armada gorria” Txekoslovakiansartu zen eta “Pragakoudaberria”gogorki erreprimituzuen. Frantses alderdi komunistak,lehen aldikotz, SobietarBatasunaren ekintza gaitzetsizuen, baina ez klarki kondenatu.60ko hamarkadan, alderdi komunistaoposizioko lehen alderdiaegon zen. 1965ean, halere,presidente bozetan, FrançoisMitterrand sustengatu zuen.1969an, haatik, De Gaullendimisioaz geroztik, komunistekhautagai bat presentatu zuten,Jacques Duclos. Emaitza ederraegin zuen, bozen %21,2rekin,bigarren itzulitik hurbil. Bigarrenitzuliko, ez zuen bozka manurikeman erranaldi famatu batekin:“blanc bonnet et bonnet blanc”.

Alderdi komunistarengainbehera

1972an, buruzagi berri batekin(Georges Marchais), komunistenestrategia kanbiatu zen etaezkerraren bateratzea, alderdisozialistarekin, erabakia izanzen. 1974an, François Mitterrandsustengatu zuten eta oso gutizgaldu zuen. Komunistek aliantzahorretan punduak irabazikozituztela pentsatu zuten bainaez zen batere hola pasatu, eta1976az geroztik, hauteskundeetansozialisten gibelean izanenziren (lehen aldikotz bigarrengerla ondotik). Orduan, Marchais-ek estrategia berriz kanbiatuzuen eta ezkerreko bateratzeahautsi. 1977ko herrikohauteskundeetan, komunistek1.500 herri irabazi zituzten.30 urtez, komunistak naziokopoderetik baztertuak izan zirenbaina herrietan izigarri azkarragelditu zen. Artean, 1976kokongresuan, alderdi komunistak“proletarioaren diktadura”bazter utzi zuen. Egiazko batailaezkerreko alderdien artean1981eko presidente bozetangertatu zen.

Mitterrand, sozialistak,bataila hori bozen %25arekinirabazi zuen. Marchais-ekbakarrik bozen %15 egin zuen.Alderdi komunista ez zen gehiagoezkerreko alderdi nagusia.Bere pisua ahuldu zen bainaber momentuan, 34 urte berantago,berriz gobernu batetansartu zen, 4 ministrorekin. Baina,1984an, politika ekonomikoakanbiatu zelarik, gobernuautzi zuten. 1988ko presidentebozetan, hautagai komunistakbozen %10 gutiago egin zuen.Sobietar Batasunaren bukaerazgeroztik, komunismoarengainbehera azkartu zen. Halere,1997an, “ezker pluraleko” garaipenarekin,komunistak frantsesgobernuan berriz sartu ziren,5 urterentzat, Marie-GeorgesBuffet-en gidaritzapean. Baina,2000ko hamarkadan, komunistenemaitzak gero eta gehiagoahuldu ziren, bozen %2arekin,2007ko presidente bozetan.2012 eta 2017an komunistek ezzuten hautagairik presentatu.Halere, egun, frantses alderdikomunista oraino bizi da 660auzapezekin (Maule barne!) eta50.000 kiderekin


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3576. zbk

Gure Hitza | 2021/01/14

Berriki ikasiez oroitu

Jean-Louis Harignordoquy

Irakurlea, badakizu haurtzaroan eta gaztedenboran ongi ikasiak, ortografia, gramatika,aritmetika, natur zientziak, kantuak, bertsuak,ipuinak eta abar, horiek oro buruanitzaturik egoiten zauzkigula. Hara zertakogarrantzia emaiten zaion kalitatezko hezkuntzari.Egia da bizitza guzian ikasten arigarela, nahiz adinean goiti joanez gauzetazoroitzeak indar gehiago galdatzen digun,salbu jasan edo pekatu ditugunek. Isun batordaindu behar ukan baldin badugu beribileanlasterregi ginoatzilako, edo gertatzenez denik ez baita, noizbait laneko tresnabatekin min hartzearen ondotik, hurrengoaldietan hobeki kasu eginen dugu. Halaber,lagun baten atxikimendua galtzen baldinbadugu egun batez gure haserre bultabaten hoztasunak gaitziturik utzi zuelako,berriz harekin mintzatu aitzin hitzak hobekipisatuko ditugu. Horrelakoak izaiten dirabizitzako erakaspenak.

Urtarrilean ohikoa dugu urte berriko agiantzahoberenen helaraztea kurutzatzen etaezagutzen ditugun jende guziei. Erran gabedoa aurten sekula...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016