Jainkoa bizia jendea | 2021eko Urtarrilaren 28a

Opari digitalak

Mandio

“Baten batek” aterako dubegi bistan den topiko hau:“Nik hasteko nahiago ditiategiazkoak!” Hortan akort jarri etagoazen urrunago.

Harremanak murriztuak ditugungarai hauetan eskertzekoa da,zenbat bihotz berotu dituzteninterneteko teknologiek, eta,horri lotuak diren gizarte sareenaplikazioek.Goragoko “baten bat” harekgogoan dukeenari ihardetsiz:“Bai, egia, bada gauza txarugari hor gaindi... Gauza on etaeder frango ere! Berma gaitenhorietan, zabal eta emendaditzagun. Kontura gaiten, gizasarehorietan aurkitzen duguneta gurea bezala baliatzendugun gauza eder bakoitzarengibelean, badagoela presunabat; bihotz zabalekoa gainera,bere jakitatea lagun, astia hartuduena, bere altxorrak denenesku uzteko, beretzat batereprobetxurik atera gabe maiz. Ezgaitezen kontsumitzaile ez-axolakizan; eskertzea ez ahantz, gurebaitan bederen; guhonek ereparteka, ahal dugun heinean.”Huna hemen bi “altxor” xume,soil, elkar sustengatzekobaliatuak direnak.Anitz partekatu den lau kandelenipuina euskarara itzuli dut.Hemen duzu, irakurle, on egitenduen istorio pollit hori:Lau ezkoargi eztiki erretzen ariziren; bazterrak hain zeudenisilak nun entzuten ahal zen berensolasa.Lehenak erran zuen: “Bakea naiz!Su argi biziz dirdiratzen dut,Gizakiak ez du bakea desiratzen.Nehork ez du kausitzen ni pizturikmantentzea!” Bere garra ttikituzen eta itzali.

Bigarrenak erran zuen: “ Ni fedeanaiz! Soberakina bilakatua naiz.Jendeak ez du gehiago Jainkoaezagutu nahi. Nere sugarrak ezdu gehiago zentzurik.” Mintzatzeaamaitu zuenean, haize zuri batekgainera ufatu zion eta itzali zen.Orduan hirugarren ezkoargiak,triste, bere buruaren berri emanzuen: “Amodioa naiz! Piztuaegoteko indarrik ez dut. Jendeakez nau kontutan hartzen, bereburua baizik ez du ikusten, etaez, maitatu behar lituzkeenak.Baitezpadakoa naizela ahanztendu!” eta gehiagokorik gabe itzalizen.

Bat-batean haur bat sartu zeneta ikusi zituen hiru ezkoargiakitzaliak.“Zertako itzaliak zaizte? Zueneginbeharra da erretzea, ezeta itzaltzea!” Hori erratearekinhaurra negarrez hasi zen.Orduan laugarren ezkoargiamintzatu zen: “Ez izi, nere sugarrabizirik daukadano bertze argiakpitz ditzakegu. Itxaropena naiz.Begiak dirdiran, haurrak hartuzuen itxaropenaren garra etapiztu zituen Bakea, Fedea etaAmodioa.

Bertze istorio xinple etahunkigarri bat ere partekatunahi nuke. Bizkaiko San Viatorkongregazioko batek idatzia, zenbezala utzi dut, kasu apur batekinulergarria da:

Opari ikus ezina:

Eguberri-egunean familia osoazegoen zuhaitzaren inguruanbilduta, opariak irekitzeko prest.Alabatxoak, pozarren, kutxa bateman zion aitari. Aitak harro-harroireki zuen kutxatxoa, baina hutsikzegoen. Laztankiro, zera esanzion alabari:

-“Maitea, badakit intentziorikonena duzuna... bainabizitzak irakatsiko dizu ez denikedo ez dagoenik, existitzen ezdenik, ezin dugula oparitu, paperfinez bildu eta maitekiro emanarren. Uste dut hemen barruanzerbait jartzea ahaztu zaizula.-Baina ez duzu ikustenala?

-Ez dut ezer ikusten,alabatxo!-Ene, arratsalde osoaeman nuen ba kutxa musuzbetetzen!”Aitaren begiek dirdira eginzuten:-“Egia da! Mila esker,laztana, hain opari ederra egindidazulako!”Eta bizi artean, aitak, nahigabetutaeta bihozgabetuta zegoenean,kutxatxoa ireki eta alabak hanjarritako musu bat ateratzenzuen eta, horrela, zetorrenariaurre egiteko indarrak eta adoreaateratzen zituen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3578. zbk

Gure Hitza | 2021/01/28

Sare sozialen eragina onerako ala txarrerako?

Menane Oxandabaratz

Azken urte hauetan mundu guzian sare sozialakgaratuz joan dira, omen gehienik segituadena Facebook delakoa dela, ondotik WhatsApp,Instagram, Twitter... eta besteak ereplaza publikoan lekua hartzen ari dira. FuntseanHerrianere ohartuak gira, berri anitz sarehorien bidez direla zabalduak, lehen zuzeneanageriak etortzen zirelarik.

Gai huntaz mintzatu nahi nuela, joan naiz ikusterasegitzaileen kopurua zein-nolakoa den.Ezin sinetsia da, adibide batzuk emaiteko Facebook-en munduan zehar 2,6 miliar pertsonekkonduak badituzte, 2. agertzen den WhatsAppek2 miliar segitzaile, bestetan ere miliar edomilioika konda direlarik. Horrek erakusteraemaiten du, komunikazio tresna berri horrekzer eragina ukaiten ahal duen edozein gaireninguruan eta berriak zein laster hedatuakdiren.

Erabiltzaileetan gehienik aipatua izan dena,Trump ipar-amerikar presidente ohia, baliabidehorren bidez anitz komunikatu baitu. Ez hainaspaldi, entzun dugu haren konduak hetsiakizan zirela. Sare sozial horien jabe...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016