Gure Hitza | 2021eko Otsailaren 18a

Bazterrak isilik

Janbattitt Dirassar

Joan den egunean, ikusiz aste huntan ene aldiazela Gure Hitza sailean idazteko, nihaurenbaitan egin dut, ene gisako balentria bat izanbehar balitz bezala, hitz bakar bat ere ez nuelaezarriko izurrite hits eta nardagarri hortaz. Askiaipatzen ginuela bestalde, aski eta beharbadasobera! Bainan nola egon gaitz hortaz zonbaitlerro bederen sartu gabe, denak hortaz ari-eta!Nornahirekin solasean hasi orduko, berehalaedo biziki laster hortarat lerratzen gira alabainan!Denek uste, hala iduri du segurik, onegiten diotela biziki minbera den gai hortazzerbaiten erraiteak. Beti gauza bertsuak gainerat,alde batetik beldur girela eritasun herrestahori ez ote den aitzina emendatuz joanen,bestetik gauzak beharbada onerat joanendirela gero eta jende gehiago xertatzearekin.Hauxe da beltza, jadanik erran dugun bezala,ez dakigu zeri buruz ari giren eta azen ontzekojakintsun handiak direlako fama duten medikueta ikerleen artean arrunt ikusmolde desberdinakagertzen dira noiz nahi, untsa lotsagarribaita hori ere. Gainerat Pariseko manatarihandien jokabidea ez da hain argia, berekhala dela baldin badiote ere, beren burua betilaudatuz Ezterenzubiko eiherazainaren astobeltxak bezala. Lehen, pilota partidetan, harohandiegia bazelarik, entzuten zen "bazterrakisilik!" Eta denak segidan isiltzen ziren. Birushori hor dela-eta, nor nahi hoin aise mintzo,anitzek ez ote lukete hobe isil-isila egoiten balire,denen nardagarri agertzeko partez? Denaden, hortan utz dezagun birus itsusi bori, ezalde bat hain segur, hilabete baten buruan erehor izanen baita, bainan gai alegerago zerbaitgogoan. Eta nola ez keinka huntan denaklorietan behar gintazkeekarik ihauteria bestakhor izanki-eta! Bainan nun dira kaskarotak etanun da Zan Pantzar? Hauxe da ihauteria bitxia,garizuma aire bat baduena!

Horiek hola, agur bero-bero bat eskaintzenahal diotegu Boga deitu kanpaina bultzatzenduteneri. Nehork ezin erran Herri-Urrats eginenden ala ez, gure ikastoleri laguntza guzizbaliosa ekartzen dioten besta handia. Eta egitenbada nola iragaiten ahalko den. Bainanmaiatza igurikatu gabe Seaska ari zauku deikadirualde bat pollita bildu nahiz bere bosgarrenkolegioa xutik ezartzeko xedetan. Ikastegi horibeharrezkoa dela, hori seinale hauta, horrekerran nahi du gero eta haur gehiago badelaikastoletan. Seaska behar da beraz gisa hartaratlagundu, ez da hortan haratik ez hunatik,zabaltzen duen deiari ihardetsiz ahal bezenkartsuki.

Beste gai bat, gisa bat edo beste frangotan zabaldudena jadanik, bainan gero eta gehiagoburutan hartu behar duguna, itsas-hegi horrenhobeki gerizatzea. Arrangura handiak badira,alde bat emendatuz doatzinak. Ezpondakahultzen ari asko tokitan, Hendaia eta Bidartearte hortan bereziki, lur lehertzeak ere ba noiznahi. Hainbestenarekin, horra nun MiarritzenAma Birjinaren itxura eder bat daukan harrokafamatuaren zolan, arkaitz handi bat azkarkiharrotu den, uhainek joaren bortxaz. Zer gertaere, errekontru bat gutien ustean izaiten ahaleta,debekatu dute ondo hartarat sobera hurbiltzea.Nehor ezin joan beraz Ama Birjinariburuz doan zubirat. Jaz ere zerbait obra eginzen hor nunbait, ohartu baitziren arraildura batbazela. Orain berriz haste eta den hoberenetikbada zonbait asterena, obra horien hastekoere igurikatu behar baita aro hobea! Itsasoakexu delarik eta haizeak azkar joiten duelarik,deusik ezin egin!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3581. zbk

Azalekoa | 2021/02/18

Maskaradarik ez… pastorala agian, bai!

AS

Maskaradarik%20eza€%20pastorala%20agian_%20bai!

Ihaute aroanmaskaradarik ez,aurten...

Covid-19 koronabirus planetakbadüke segür minikeginik bazterretan eta sailgüzietan!... Gure Eüskal Herrihontako kültüra alorrean erebere herexa gaixtoa ützirendü, zeren eta igaran urtekoüdan agitzekoa zen Pettarrekobost herriren arteko Abdelkadertrajeria ezeztatzerabehartürik izan ondoan, maskaradarikere ez beita izanenaurten, ihaute aroan pürü...Ezi, aurtenko negü-bedatseanZüberoako plazaz plazajelkitzekoakziren bi maskaradenezeztatzera behartürikizan dira, alde batetik Barkoxenplantatzekoakzirenaketa Atharratze-Sorholüze etaAloze-Ziboze-Onizegaineherrietako gazteek algarrekinemaitekoak zirenak, bestetik.Bi maskarada egitekoak zirenbai, hau ideia honak denik eznizalarik sobera segür... eüskararenegünoroztako mintzamenabeti eta gibelago ariden Züberoa batetan! Bena,zer nahi den, eztabada hauantzü baratüko da, aurtenkopürü, maskaradarik ez beitaizanen, ihaute aroan ja. Igaranurtean ere, Covid-19 planetatzar horrek,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016