Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Otsailaren 18a
Aiherra
Heriotze
Maialen Dunate Jauberrikoetxekandere xaharra pausatuzen joan den urtarril erditsuan.92 urte egin beharrak zituenheldu den hilabetean. Erorikobat egin ondoan, Donapaleukoospitalera eraman zuten etahan artatzen ari zirenean, batbatean zendu zen, batere sufritugabe. Donoztiri herri auzotikjinik, Jean-Pierre senar zenarekinJauberrian laborantxan arizanakziren. Bi semeen ama,emazte onaren eta langilearenoroitzapena uzten dauku,etxekoen arteko goxotasunarilehentasuna emaiten zuenarena.Maialenen ehorzketakurtarrilaren 13an iragan ziren,Aiherrako elizan.
Gure doluminak Beñat etaMizel semeeri, Jauberriko familiarieta ahaidegoari.
Jeanne Oxarango Xapitalekoetxekandere xaharra pausatuzen joan den astean. 95 urteegin beharrak zituen orain.Berrikitan egonaldi labur bategina baldin bazuen ere eritegibatean, etxen zendu da xahartasunakeramanik, eta azkenmemento arte burua xuxen etaargi ukanik. Martin Makeatikduela 63 urte etorri senarrarekin,Xapitalean lan egin dutelaborantzan, 4 seme-alabekofamilia altxatuz. Emazte langilea,Baionako larunbat goizekomerkatuan biziki ezagutuazen, ibiakoitz goizetan, 80urteak pasatu arte bere tokiaatxiki baitu Errobi erreka bazterrean,baratzeko eta etxekoporru, aza, gasna, arroltze alaliliak bere kliente jarraikieri salduz.Hunen ehorzketak joanden astearte arratsaldean iraganziren Aiherrako elizan.Gure doluminak Martin beresenarrari, Maite, Marie-Paule,Graxi eta Xavier alaba semeeri,hauen familieri eta ahaidegoari.
Herriko kontseiluan, 5G gaiaeztabaidatu
Joan den astelehen arratsekokontseiluko bilkuran, 15etatik13 hautetsik parte hartuzuten. Bilkuran hartu erabakigarrantzitsuenetan sartzendira 2020ko administrazio etakudeaketa kontuen onarpena,Herriko Etxearen berritzekoobrak aurten egitea, obrenkostua 393.014€koa izanendelarik. Estatuaren, Departamenduareneta Euskal Elkargoarendiru laguntzak eskuratuondoan, herriaren gain129.556€ gelditu behar lirateke.
Beltzagitea etxeari doakionez,hunen jabetzaren eskuz aldatzealehenetsi dute, orain arteTokiko Lur Funtsen ErakundePublikoarena baita. Manerahortan herriak presatuak direnobrak berehala segurtalezazke egoitzaren andeatzealehenbailehen gelditzeko gisan.
Gai zerrendan barne zen 5Ggaiaz eztabaidatu dute luzaz,hautetsi bakoitzari bere ikusmoldearenemaitea galdatuabaitzen. Erran behar da berrikisortu den Aiherra Bizirik elkarteaetxez etxe ibilia zela sinadurabiltzen antena handienhedapena geldiarazteko (orotara210), bilkura publiko batere antolatu zutela CADE egiturakoaditu batekin. Ororenburu hautetsiek 5G baino presatuagodela orain artinoko 3Geta 4G teknologiak hobetzeaazpimarratu dute. Segurtasunarenprintzipioaren izenean,antenen hedapena gelditzeagaldatu dute.
Eskola libroan hitzordu bathartzea edo deitzea hobe
Aiherrako eskola giristinoakjakinarazten du otsailaren27an egin beharrak ziren ateidekitzeak osagarri egoerarengatikezeztatuak direla. Bainahitzordu bat hartuz, familiakerrezibitzen ahal ditu! Berazedozoin xehetasun eskaerarentzatez duda ecoleimmac.ayherre@gmail.com helbideramezu bat igortzea edo 06 4059 96 86 zenbakira deitzea.Aitzinetik eskerrak.