Herriz Herri - Baiona (L) | 2021eko Otsailaren 18a
Baiona
Largente ikastetxearen ateidekitzeak
Martxoaren 6an iraganen dira(9:00-12:30), gaurko egoeraikusiz web-konferentzia bidezeginen dira. Lizeoko arduradunekproposatzen dutegehienik ordu bateko hitzordua,buraso eta ikasleek galderakpausatzekoposibilitateaukan dezaten. Hortarakobeharrezkoa da aitzinetikharremanetan sartzea, ondotikLargenteko arduradunekkodigoak igorriko dituzte,zuzenean goiz hortan solastatzeko.
Txirrind’Ola: haurren bizikletaksalgai
Txirrind’Ola elkarteak, bizikletakkonpontzen ditu, bigarrenbizi bat emanez. Jakinaraztendu haurren bizikleta anitzbadituela eta 20€tan saltzendituela. Bigarren eskukotresna hauek profesionalekbegiratuak dituzte eta konponduak.Helduentzat ere30€tan saltzen dituzte.Bizikleta konpontzekoedo(ta) erosteko, elkartekokide izan behar da, urtekoharpidetzak 20€ balio du(langabetuek eta ikasleek10€).Elkartea Baionan kokatua daMarines Etorbidean, 56an:astelehenetik ostiral arte idekia(14:00-18:00).
“Alda”-ren biltzarraren berri
Aldako kideek beren sartzekobiltzarra egin dute.Aipagaietan zuten orain arteburutuak izan diren ekintzenbilana egitea. 4 hilabetebakarrik dituen ibilbidean,ber-konfinamendu, etxeratzeagindu eta osasun egoerarenzalantza handien giroan,lortu diren ondorioak aipatudituzte269 ikerketa eginak izan dira,auzoen errealitatea ulertzea,bertako biztanleek identifikatzendituzten arazo eta aterabideakzehaztea ahalbidetuz.Alda aldizkariaren lehen kazeta,20.000 aletan inprimituaizan da eta auzoetan urririkbanatua da.