Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021eko Otsailaren 18a
Donibane Garazi
Lehengo igerilekuko gunearenhobekuntza
Herriko Etxeak igerilekuko guneaberritu nahi luke, denentzat berdeguneberri bat bilaka dadin.Bilkura publikoa antolatzea debekatuabaita, Herriko Etxeko sarreran,“Ideia Kutxa” ezarria du bakoitzakbere ekarpenak egitekogisan. Epea martxoaren 1a ezarridu.Lehenbiziko gogoeten ondotik, zerrenda bat proposatzen du:petanka gunea, musika kioskoa eskalada paretatxoa, paddle-tenisakojokaleku bat, skatepark edo pump trak hiriko kirolentzat(skatebord, roller, BMX...)... hots jadanik ideia batzuk agertuakdira. Orain hitza zueri!
Libertimendua
Jakin dugu joan den igandean, beste urtetan bezala, garaztarrekMerkatu Estalian Libertimenduak eskaini dituztela. Aro ederra lagunjende anitz hurbilduak ziren, udaberriari ongi etorria egitera.