Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Otsailaren 18a
Hazparne
Euskal Herria Bihotzean
“Pays Basque au Coeur” elkartea2007an sortu zen komertsant etaofizialeri esker eta haien alde.Zuberoa, Amikuze, Iholdi-Oztibarre,Garazi-Baigorri eta Hazparnekoeskualdeek osatzendute. Euskal Herri barnekaldeantokiko ekonomia atxiki eta dinamizatzeahelburu du. Hurbilekokomertsio eta aktibitate ekonomikoazaindu nahi ditu.Jaz entrepresa, elkarte, herrieta partikular batzuei esker1.022.679€ sartu dira apailatuduen bilketan, barnekaldekoekonomian, opari txekeen bidez.Pirinio Atlantikoetako departamenduakere bere parte hartzeadauka: jadanik abenduan tokikoekoizle eta saltzaileek erabildezaketen zuzenean saltzekoplataformaren sortzea lagunduzuen. Geroztik, bi urterendako,numerikoan berezitua den norbaitenhartzea deliberatu du.Hunen lana erabiltzaileen laguntzeaizanen da.Egitura hortaz gehiago jakinnahi duena joan daiteke, otsailaren19an, Choribit gelan (14:00)eginen den informazio eta elkartrukaketarako bilkurara.
Laguntza Etxera
Bere izenak dion bezala elkartehorrek familien laguntzea duhelburua. Aspaldian sortua baldinbada ere, etengabe jendartearenbeharreri egokitzen da.Sei urtez petik duten haurrenzainketa laguntzen du eta ereadinetakoak, eriak eta enbalierraketxean gelditzen laguntzenditu.Hazparnen, Francis Jammeskarrikan duen egoitzan, harreraegin lezakeen pertsona bat xerkatzendu, martxoaren hastapenetikgoiti lau hilabeterentzat.Astean 32 oren, astelehenetikostiralera, osteguna salbu, lanegiteko da. Jendearen harrera,telefonoa, mezuak eta gutunenkudeaketa eta beste administraziolan batzuen egiteko da.Norbaitek bere burua aurkeztunahi badu, telefona dezala 05 5929 45 80 zenbakira edo mail batigor dezala Sylvain Trebucq jaunarizuzendua: laguntzaetxerat.accueil@orange.fr.
Izpindar
Duela zonbait hilabete aipatuginuen jaz muntatua den batasunhori. Energia berri guzieninguruan gogoetatzeko eta apailatzekogogoarekin dabil. Haraerosteko elgarretatze bat eginduela, bakotxak bere elektrikakontsumoa fornitzeko taulafotovoltaikoak ezarriz etxean.Diru xahutzeen ttipitzeko paradabat eskainia da, gisa hortanelektrika garbiki ekoiztuz.Ondoko egunetan hautatukoda elkartuak diren jendeen taulaguziak fornituko eta ezarrikodituena. Talde horren barne sardaiteke oraino xehetasunakgaldeginez eta harremanetansartuz ondoko helbidean:contact@izpindar.fr.