Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2021eko Otsailaren 18a

Larzabale

Dolu

Jean Aizager larzabaldarrak81 urtetan utzi gaitu. Gaztaroaneraiki zuen garajeanlan egin du familiarekin beredenboran. Gizon goxoa, Jeangutartekoa eta zerbitzu egiteraemana zen gizona zen,naturzalea ere, ihiztaria, arrantzaleeta onddokari ernea,irriñoa ele eta ezpainetan.Haren familiarekin gaude atxikimenduz.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3581. zbk

Gure Hitza | 2021/02/18

Bazterrak isilik

Janbattitt Dirassar

Joan den egunean, ikusiz aste huntan ene aldiazela Gure Hitza sailean idazteko, nihaurenbaitan egin dut, ene gisako balentria bat izanbehar balitz bezala, hitz bakar bat ere ez nuelaezarriko izurrite hits eta nardagarri hortaz. Askiaipatzen ginuela bestalde, aski eta beharbadasobera! Bainan nola egon gaitz hortaz zonbaitlerro bederen sartu gabe, denak hortaz ari-eta!Nornahirekin solasean hasi orduko, berehalaedo biziki laster hortarat lerratzen gira alabainan!Denek uste, hala iduri du segurik, onegiten diotela biziki minbera den gai hortazzerbaiten erraiteak. Beti gauza bertsuak gainerat,alde batetik beldur girela eritasun herrestahori ez ote den aitzina emendatuz joanen,bestetik gauzak beharbada onerat joanendirela gero eta jende gehiago xertatzearekin.Hauxe da beltza, jadanik erran dugun bezala,ez dakigu zeri buruz ari giren eta azen ontzekojakintsun handiak direlako fama duten medikueta ikerleen artean arrunt ikusmolde desberdinakagertzen dira noiz nahi, untsa lotsagarribaita ho...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016