Herriz Herri - Sara (L) | 2021eko Otsailaren 18a
Sara
Jacques Antz
Estudiotan zirelarik Parisen,alsaziar eta euskaldun batekelgar ezagutu zuten, JacquesAntz eta Marguerite Etcheverrydeitzendira. Biek elgar maitezutela, 1959an Saran ezkonduziren. Beren denbora guziajaun-andreak kinesiterapeutagisa herrianaritu dira. Marguerite,Egimear auzoko Muttilainekoada eta memento hetan auzoberean, elgarri hurbil, Aita MigelBarandiaran bizi zen. Jacqueskuriosa baitzen eta orain erebaita, biek Sarako historia etamisterioak ibili zituzten, bai etaere Jeanne, Margueriteren amarekin,memoriozko presuna baitzen.
Barkatu, erran behar da, lehengoadineko jendeak bezala,lehenago iluntzetan supazterrareninguruan, gure arbasoekistorioak bai eta herrian eta inguruetaniragaiten ziren gauzakkontatzen zituzten. Ez zen orainbezala telebistarik, hortako gurejenerazioneak gauza anitz ikasiditu, ez orain bezala gazteektelebista eta mugikorra eskuetan.Ikusten dut hemendik, urtebatzuen buruan, lehenagokoerran zaharrak galduko direla.Beraz Jacques-ek, gauza horiekiskribuz ematen ditu, polliki hasida idazten, bistan da miaketahandiak egin dokumentuekin.Kontseiluan ere egona da, horere gauza batzutan jakintsuneman da, horiek denak ikusi etahasi da liburuak idazten. Badituasko idatziak “Jakintza” elkarteanagertu dituenak, ez bakarrik,bertzela ere baditu eginak.Badu 25 urte baino gehiago idaztenari dela, liburu anitz baditueginak, ez ditut izendatuko, zerenluzeegi litaike.
Otsailaren 9an, asteartez, HerrikoEtxeko gelan, Herriko Etxeko,Idazleen Biltzarrakeko eta gurikazetarieri, azken liburua presentatudu. Saran pasatutakoistorio guziak elkarretaratu ditu,“Visages de Sare” izenburuarekin.Liburu hori 30€tan Sarakotabako bulegoan salgai da.
Segi hola Jacques, Margueritezure emaztearen laguntzarekin,oraino beharbada bertze zerbaitateratuko daukuzu. Mileskerhandi bat egin duzun lanarentzat,zure liburuari esker Sarakohistorioaren jakintsun gara.
Kantariak
Sarako Mixel Iribarren kantuz arida Paueko Lagunt eta Maita taldean.Taldeak CD berri bat egindu “Hegaldia” deitzen dena.Disko hortaz interesatuak baldinbazirezte, izaten ahal duzuedeituz Mixel 06 13 22 40 23 edointernetez michel.iribarren43@gmail.com. Xehetasun gehiagoberarekin mintzatuz ukanen duzue,prezioa 15€.