Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Otsailaren 18a

Senpere

Haurrak Amotzeko eskolako oilategiaren aitzinean
Haurrak%20Amotzeko%20eskolako%20oilategiaren%20aitzinean

Amotzeko eskolan baratze etaoilo

Duela lau urte, eskolaldi ingurukodenbora baliatu nahiz, animaziopedagogiko gisa baratzebat sortua izan da. Urrats ekologikobatean, hamabost ikaslearduratzen dira eta ekoizpenakberen burasoek erosten dituzte.Ekimen preziatu hunek bertzeideia bat sortu du eta oraikoanarduradun guzien artean, burasobatzuk eskaini oilo batzuenhaztea deliberatu dute. Txori ttipibatek salatu daut, hurbileko oilaskobatzuen presentziak piztulukeela ideia hori. Irri solas hunetarikkanpo, herriko langileekeraiki oilategia haurrek tindatudute, lau oiloren aterpetzeko.Haatik ikusiz zer deiturak emanakizan diren: Zozotte, Pipa,Clochette eta Ninette, pentsatzenahal da ez direla oilo euskaldunak.Proiektu hori biziki interesgarriada, ikusmina sortzenduelako animale eta ingurumenarenzaintzari buruz, haur ttipihauen gain baita mundu hunengeroa, izadia errespetatuz. Ororenburu jakin dugu, eskolakparte hartuko duela Frantziakobaratze xapelketa berezi batean,biba amoztarrak

Arrantzaleen biltzarnagusia igandean

Urdazuri eta Euskal Kostakoarrantzaleenelkarteak antolatzendu bere urteko biltzar nagusiaotsailaren 21ean (9:00),Saint Christophe lizeoan. Elgarretaratzehori iraganen dabaldintza zorrotzekin, maskakerabiliz eta distantzia neurrienerrespetuan. Parte hartzekotan,galdegina da izena emaiteadeituz: 06 83 26 74 21 edoe-mailez: aappma.nivelle@gmail.com.

Adineko jendeen txertoak

75 urtez goitikoek, baita eritasunbereziak dituzten presunekCovid-19aren kontra ahaldute txertatu. Badu hilabete batabiatua direla txertaketak bainanholakotan, anitzek tarrapatannahi izan dute lehenbailehentxertatu, egoera hunekzailtasun batzu agerrarazi ditu,hauetarik handiena dosieneskasa. Oraikoan pazientziapittin batekin, hitzorduak hartudaitezke, Donibane Lohizunenhurbilenik, deituz 05 59 5161 99 edo 0 800 009 110 baitawww.doctolib.fr webgunean.

DenetarikUdako lan eskaintzen galderakbururatuko dira martxoaren1ean, Herriko-Etxean lehenbailehendosierrek behar dute pausatuakizan. 18 urtez goitikoekzerbitzu desberdinetan aritzekoaukera badute, hala nola aisialdizentroan, lakuaren garbi lanetan,pedaloak, auto aparkatze,berdegunetan eta abar.

Argazki lehiaketa. Hemen ereargazkilariek beren argazkiakigorri behar dituzte otsailaren28rako, ondotik batzorde batek3 argazki ederrenak hautatukoditu (300€ko saria partikatzeko).Arranoa tailerak, Herriko-Etxearekinbatean antolatzen dute ekitaldia,aurtengo lema delarik “Laville dans la nuit”. Martxo hastapenetikHerriko-Etxeko salahandian deskubritzen ahalko daargazki andana bat.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3581. zbk

Gure Hitza | 2021/02/18

Bazterrak isilik

Janbattitt Dirassar

Joan den egunean, ikusiz aste huntan ene aldiazela Gure Hitza sailean idazteko, nihaurenbaitan egin dut, ene gisako balentria bat izanbehar balitz bezala, hitz bakar bat ere ez nuelaezarriko izurrite hits eta nardagarri hortaz. Askiaipatzen ginuela bestalde, aski eta beharbadasobera! Bainan nola egon gaitz hortaz zonbaitlerro bederen sartu gabe, denak hortaz ari-eta!Nornahirekin solasean hasi orduko, berehalaedo biziki laster hortarat lerratzen gira alabainan!Denek uste, hala iduri du segurik, onegiten diotela biziki minbera den gai hortazzerbaiten erraiteak. Beti gauza bertsuak gainerat,alde batetik beldur girela eritasun herrestahori ez ote den aitzina emendatuz joanen,bestetik gauzak beharbada onerat joanendirela gero eta jende gehiago xertatzearekin.Hauxe da beltza, jadanik erran dugun bezala,ez dakigu zeri buruz ari giren eta azen ontzekojakintsun handiak direlako fama duten medikueta ikerleen artean arrunt ikusmolde desberdinakagertzen dira noiz nahi, untsa lotsagarribaita ho...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016