Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Otsailaren 18a
Uztaritze
Anttonittoeneberria
Arruntza auzoan elizaren ondoankokatua den Anttonittoeneberriaetxea luzaz egon daArruntzako erretoren egoitza,auzo horrek bere parropia bereazueno. Orain Errobiko Salbatorekoparropiaren partaidebat da. Hor egon den azkenegoilierra zen Antton Etchegorryzena, Uztaritzerat jinezgeroz. 2018ko larrazkeneanAntton zenduz geroz etxe horihutsa zen. ''Musikas'' elkartea,garai batean Kanbon zena,egoitza baten bila zabilan. UztaritzekoHerriko Etxeak etxehori proposatu dio eta elkartearekinpartaidetzan osoki berrituaizan da. Badira etxe hortan:gela bat administrazio bulegobezala, 5 gela oso berexak musikatresna ezberdinak erabiltzekogisan eta gela handi batkolektiboki eginen diren errepikapenentzat.Orain obrak bururatuakdira eta elkartea hasiada aurtengo urtarriletik hastebere kurtsoak emaiten.Izan dadila musikazale guzientzateta ere herriarentzat baliagarri.
Bideetako obrak
Herriko Etxeak segitzen dituberari doazkion bideetakoobrak, ez beti errexki (diruegoerak nola manatzen dionedo aroa ere ez beti alde) bainansegitzen halere. Pasa denurtean Arruntzatik Arrangoitzeratekobidean bigarren zatiadepartamenduko zerbitzuekinpartaidetzan bururatua du.Arruntzan beti Bordaberria etaBixta Eder-eko bi zati (600 eta100 metrakoak) dira eginak. Hi ribeheren San Josep lizeo ondoanAbartatxipiko atekamotzabukatua da. Sokorrondon Salesenbordaeta Harda arteko bideaeta Xaldunberria baserriradoan bidea, biak ezarriak izandira edo berriturik edo gutienezsegurtaturik. San Mixel auzoanDorrea maldako lanak aitzinatuakdira, bai eta ere oihaneanAnderearenborda eta Birgaleneabidetakoak. Aitortu du auzapezak,sanitario krisiarengatik,lan frangok gibelatzea hartuere dutela. Hau beti hor.
Nahiz ez den herriaren gain,932 erregebide nagusianArruntza eta Heraitze arteanbidea lau lerrotan emaitea aspaldihasia da. Joan den iraileanhor gertatu zen istripu latzbaten ondotik (hil bat izan zen),herriko kontseiluak eskatu ziondepartamenduari zati horrenobren bukatzea. Segurtasunarentzatlan ttipi batzu eginakizan badira ere eraikuntzalanak mementoan osoki geldituakdira eta ez jakin noiz arte.Agian denak onera etortzeko esperantzan.