Ba ote dakixu? | 2021eko Otsailaren 18a

Henrike IV.a, bi erresumetako erregea (2/4)

Gilen Bacho

Barthélémy sainduko gaua, 1572ko agorrilaren 24an.
BarthAlAmy%20sainduko%20gaua_%201572ko%20agorrilaren%2024an.

1572ko agorrilaren 18an, Parisen,Notre-Dame katedralean,beren amek programatua zutenbezala, Henrike eta Valois-koMargarita (“Margot” erregina)ezkondu ziren. Segurki, historiaguziko ezkontza konplikatuena.Henrike protestante baitzen, esposenbaimena kanpoan, katedralarenaitzinean,errezebituaizan zen. Baimenaren ondotik,bi esposak katedralera sartuziren baina Henrike direktoki saihetsekoatetik jalgi zen. Bakarrikmeza bukatu eta, elizan berrizsartu zen bere emazte berriarekinkatedraletik jalgitzeko.Hori ikusiz,paristarren haserrea gaindituzen (jada anitz ezkontza horrenkontra ziren). Noble protestanteanitz Pariserat jin ziren gertakarihorrentzat. Orduan, alderdi katolikoarenburuzagiek, Guisekodukearen inguruan, okasioneabaliatu zuten. Barthélémy saindukogauen, 1572ko agorrilaren24an, Xarles IX.aren zaintzaileekColignyko amirala, protestanteenburuzagi bat, hil zuten, Guisekodukearen presentzian.

Protestanteenmasakrea gau guzianeta egun batzuz iraganen zen,3.000 biktimarekin. Henrike, bereodolaren printze estatuarengatik,masakreari eskapatu zen, bainaFrantziako gortean preso zeneta katolizismoari konbertitu zen.Nafarroako erregea odolezkoprintzeazen, egia, baina sustut,Xarles IX.aren hiltzeaz geroztik,1574an, bigarrena Frantziako tronuarensegida ordenan. PremuaAlençon-eko François zen, erregeberriaren, Henrike III.a, anaia.1575ean, Nafarroako Henrike(“Navarre” deitua zen) erregearenanaiarekin aliatu zen erregearenkontra, “Malcontents”-eko konjurazioan.Nafarroako erregeak etaAlençon-eko François-k gortetikihes egin zuten eta beren armadakbildu zituzten, noble anitzen sustenguarekin.Erregeak behar zuennegoziatu. 1576ko maiatzean,Beaulieuko ediktua sinatua zen.Alençon-eko François, Anjoukodukea bilakatu zen eta diru anitzirabazi zituen. Sustut, kultuen libertateaprotestanteentzat promulgatuazen eta Barthélémy saindugaueko biktimak beren eskubideosoz birjabetuak ziren. NafarroakoHenrikek bere helburuaklortu zituen.

1576an, bere lurretansartu zen, eta bere gortea Neracekogazteluan instalatu zuen.Erlisionez berriz kanbiatu zueneta protestanteen buruzagia berrizbilakatu. Baina, ez zuen berekusiaren, Condéko printzea, kartsutasunaerlisio mailan. 1577an,Condéko printzeak erlisionegerlak berpiztu zituelarik, NafarroakoHenrikek sustengatu zuenbaina neurriz. Ez zituen Frantziakoerregearekin harremanakosoki moztu nahi. Horretako, jadamomentu honetan, protestanteanitzek Nafarroako erregea mesfidantzarekinikusten zuten (preseskihorrengatik Biarnotik urrunegoiten zen).

Frantziako tronuaren premua

1578ko urritik 1579ko maiatza arte, ama erregina,Medicis-eko Katarina,Neracenegon zenNafarroakoerregearekinnegoziatzeko(Nerac-eko tratatuasinatuzen 1579kootsailean).Va l o i s - k oMargaritarekin, bere neska etaHenrikeren emaztea, jin zen bienarteko harremanak hobetzeko.Baina, Nafarroako Henrikek bereindependentzia Frantziako erregearenaldera begiratu zuen eta1580an, erlisione gerla berriz piztuzelarik (7. erlisione gerla zen!),armak berriz hartu zituen armadaprotestantearen buruzagi gisaeta, kuraia handia erakutsiz, beretropen buruan, Cahors hiria hartuzuen.

Bere ospea, militar mailan,gero eta handiagoa zen. Gainera,bere gizatasuna azpimarratuaizan zen katolikoen masakrearenkontra altxatu zelarik. Azkenean,1581ean, Fleix-eko bakeak Cahors-eko katolikoeri berriz emanzuen (beste hiri batzuren kontraprotestanteentzat). Joankor bakebat instalatua zen baina, 1584koekainaren 10ean, Anjouko dukea,Frantziako erregearen anaia etapremua, zendu zen. NafarroakoHenrike, protestanteen buruzagia,Frantziako tronuaren premuabilakatu zen. Katoliko anitzek ezinzuten hori onartu. Erlisione gerlakberpiztuko ziren.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3581. zbk

Gure Hitza | 2021/02/18

Bazterrak isilik

Janbattitt Dirassar

Joan den egunean, ikusiz aste huntan ene aldiazela Gure Hitza sailean idazteko, nihaurenbaitan egin dut, ene gisako balentria bat izanbehar balitz bezala, hitz bakar bat ere ez nuelaezarriko izurrite hits eta nardagarri hortaz. Askiaipatzen ginuela bestalde, aski eta beharbadasobera! Bainan nola egon gaitz hortaz zonbaitlerro bederen sartu gabe, denak hortaz ari-eta!Nornahirekin solasean hasi orduko, berehalaedo biziki laster hortarat lerratzen gira alabainan!Denek uste, hala iduri du segurik, onegiten diotela biziki minbera den gai hortazzerbaiten erraiteak. Beti gauza bertsuak gainerat,alde batetik beldur girela eritasun herrestahori ez ote den aitzina emendatuz joanen,bestetik gauzak beharbada onerat joanendirela gero eta jende gehiago xertatzearekin.Hauxe da beltza, jadanik erran dugun bezala,ez dakigu zeri buruz ari giren eta azen ontzekojakintsun handiak direlako fama duten medikueta ikerleen artean arrunt ikusmolde desberdinakagertzen dira noiz nahi, untsa lotsagarribaita ho...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016