Egun eta bihar | 2021eko Otsailaren 18a
Elurra eta hotza!
J-B D
Joan den astean, sail huntanberean kondatzen ginuen nolaFrantzia behere hortako bizpahirueskualdetan urak ateratuzaizkioten, gaitzeko euritearenondorioz, zernahi makureginez! Emeki bada emeki urhoriek apaldu dira. Bazterrakhartu du bere usaiako itxura.Bainan horra nun, beti Frantziabehere hortan preseski,neguak erakutsi duen ikaragarrikolarderia! Elurte handibat eta biziki egun hotzak.Elurra polliki egin du lehenikBretainian. Hor gaindi, hamarbat urte ez zutela elurrik batereikusia eta hogoi urte ez zutelaholako elurterik jasana! Bazterguziak xuri xuria beraz, bideanitz zerratuak, nehorat ezinaise joan, abereak ere ezinbiziki atera, bainan haurrak loriatuak,elgarri tirahala elur botaka!Gero, elurra lerratu bezalada Parise alderat eta handikaitzina Alsaziaraino! Han gaindi,hein bat usu ukaiten duteelurra, joan den hilabetean ereukana funtsean, bainan bizikibakan aldian hoinbeste!
Frantzia iparraldean, hotzakditu bazter guziak sesitu! Hotzaldigaitza aste bat bainogehiago iraun duena. Lekukazerotik hamar eta hamabigradu ere apalago! Aspaldianez baitzuten holakorik ukana!Hor ere bide frango zerratuak,horma arras lodi izanki, edobiziki lerrakor, ez da harritzekoerrekontru frango izan baita!Eskolak hetsiak (ez baitzirenoraino oporretan) eta besteetxe anitz ere ba. Lanak ba,eta lan handiak, gauza beharrenakere ezin etxeratuz.Gero, lurra urtzen hastearekin,ikaragarriko saltsak denetan!Oro har, eskualde hunkiena,Ipar-Ekialdea, han gaindi biakbetan ukan baitituzte, elurtepizkorra eta alimaleko hotzak!