Hegoaldean | 2021eko Otsailaren 18a

Gune gorrian: ostatuak zabaltzeko behin behineko baimena

Euskal Autonomia ErkidegokoAuzitegi Nagusiak onartu egindu ostalariek jarritako helegitea,eta gune gorrian daudenostatu eta jatetxeak berrizzabaltzeko behin behinekobaimena eman du, erabakifinkoa jakinarazi artean. Covid-19aren eragin handia zutenUdalerrietan ostalaritza hestekoerabakiaren kontra eginzuten Bizkaiko, Gipuzkoakoeta Arabako ostalarien elkarteek.Neurria ezabaturik uzteaauzitegiari eskatu zioten. Eskaerahori baimentzea justiziakerabaki du. Auzitegiaren arabera,indarrean dauden osasunneurriekin, "ez dirudi ostalaritzaosasun publikoarentzatbereziki arriskutsua denik".


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2021/02/18

Auzitegiaren erabakiari buruzko ihardukitzeak

Gune gorrietako ostalaritzaberriro behin behineko irekitzeabaimendu duen ErkidegoAuzitegiko presidenteak, LuisAngel Garrido epaileak, deklaratudu, "Epidemiologoakikastarotxo bat egin dutenfamiliako medikuak dira medikuenlana gutietsita. Garridokgaineratu zuen epidemiologiaez dagoela "dirudien bezainaurreratua", eta zientzia horrenegungo maila Erdi Arokoarekinparekatu zuen.

Epidemiologoek, medikueketa Jaurlaritzak gogor jo duteGarrido epailearen kontra.Garrido epailea, egin dituendeklarazioengatik polemikarenerdigunean da. EspainiakoEpidemiologia Elkarteaketa Espainiako MedikuntzakoElkarteak gogor jo dute LuisAngel Garrido epailearenkontra, zuzenketa eskatudiote epidemiologoei buruzegin adierazpen "iraingarri etaonartezinengatik". Jaurlaritzakere kritikatu du auzitegiarenerabakia: bere ustez "larria"da Auzitegiak arrisku epidemiologikoabaloratzea.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/02/18

Ostalariek kalteordainak eskatzeari ekinen

Estatu osoko ostalariak kalteordaineneskaerak prestatzenari dira, Euskal Erkidegokoauzitegiaren erabakian oinarrituz,Covid-19aren pandemiakontrolatzeko hartu dituztenneurriengatik izandako galerakberdintzeko. Eskatzaileenartean daude auzoko tabernattipietatik hasi eta Michelin izarra duten jatetxeetara.Espainiako Estatuari eta erkidegoeieskatuko diete kalteordaina,eta dirurik jasotzen ezbadute, Justiziara joko dute.Plataformaka ari dira antolatzen,Hego Euskal Herriko 800ostalarirekin. Sergio Carpiobulegoko zuzendari juridikoakuste du Erkidegoko AuzitegiNagusiaren erabakiak indarraeman diela.

Plataforma horrek,batez beste, 30.000 euroeskatuko ditu negozio bakoitzeko,eta martxoaren 14ra artekoepea dute ostalariek bategiteko.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/02/18

Marisol Iparragirre: 122 urteko kartzela zigorra

Auzitegi Gorenak berretsi egindu Auzitegi Nazionalak iraganuztailean Marisol Iparragirreeuskal presoari jarritako 122urteko kartzela zigorra. AuzitegiNazionalak 1995ean, Leonen,Luciano Cortizo Espainiakoarmadako komandantea"hiltzeko agindua" ematea eta"lehergaiak hornitzea" leporatuzion.

Kartzela zigorraz gain, IparragirrekCortizoren alargunari300.000€ko kalteordaina eman beharko dioeta 160.000€, bi seme bakoitzari.Halaber, alabari 92.000€ordaindu beharko dizkioeragindako lesioengatik eta250.000€, atentatuan eragindakokalteen ondorioengatik.Epaiketan egin bezala, Iparragirrekargudiatu zuen ez zegoelafroga nahikorik “Anboto”ezizenez ezaguna den pertsonadela errateko. Hori dela eta,Auzitegi Nazionalak jarritakozigorra bere defentsak bertanbehera uztea eskatu zuen.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/02/18

GAL: Rodriguez Galindo torturatzailea hila

Enrique Rodriguez GalindoGuardia Zibilaren jeneralohia, GAL taldeen hilketetanparte hartzeagatik zigortuazendu da, koronabirusagatik.Auzitegi Gorenak 75urteko preso zigorra ezarrizion, 1983an Joxean Lasa etaJoxi Zabalaren bahiketa eta hilketarekinlotuta. Jeneral ohiagarai horretan Intxaurrondokokuartelaren burua zen. GuardiaZibilaren buruan izan zen1980tik eta Donostiako egoitzaniragan hamabost urteetan800 arrestatze izan ziren ETArekinlotuta, eta arduradunak"terrorismoaren kontrako borrokanaditu" bezala ospea lortuzuen.

Bere ibilbidea torturasalaketez josita izan zen, etabatez ere, GAL taldeen Estatuterrorismoaren krimenek bustita.Begoña Kapape kazetariakazaldu zuen bezala, Intxaurrondokokuartelean torturaketa hilketak egiten ziren "inpunitateosoz", eta narkotrafikoarekineta proxenetismoarekinere lotuta zegoen: "Nahi zutenaegiteko baimena zuten".


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/02/18

Hegaluzearen kuota Europar Batasunak handitu

Hegaluzearen arrantza kuota handitu
Hegaluzearen%20arrantza%20kuota%20handitu

Europar Batasuneko arrantzaleekiaz baino %12,5 hegaluzegehiago arrantzatuahal izango dute, 4.201 tonagehiago. Hegaluzearen kuotarenerdia, 17.704 tona, estatuespainiarrari dagokio. EuskoJaurlaritza pozik agertu dakuotaren igoerarekin.Azken urteetan, hegaluzeaarrantzatzearigaraia bainolehen utzi behar izan diote,kuota beteta. Jaurlaritzarenarabera kuota igoerak euskalarrantza sektorea indartzekobalioko du, hegaluzea baitahorien diru-sarrera nagusia.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/02/18

Milaka tortura izan direla onartzen du Egiari Zorrek

Egiari Zor Fundazioak torturaren“memoria publiko bat” eskatudu, Zizurkilen (Gipuzkoa)eta Bilbon egin dituen ekitaldietan.Joxe Arregiren hilketaren40. urtemugan egin dituekitaldiak. Zizurkildarra kartzelanjasan torturen ondoriozhil zen, eta hain zuzen, egunhorretanegiten da Euskal HerrikoTorturaren oroimena.Zizurkilen, antolatzaileek salatudute tortura polizia etxeetan"praktika sistematikoa"izan dela, eta "ezinezkoa delaelkarbizitza demokratikoa eraikitzea,heriotza horiek, eskubideenurraketa larri horiek, ezbadira onartzen".

Urtza Alkortakerran duenez, 14 bizitzagaldu dira torturaren ondoriozEuskal Herrian, baina pertsonahorietako nehork ez du oraindikonarpen ofizialik ukan.Euskal Autonomia Erkidegoan4.100 tortura kasutik gora izandirela gogorarazi dute, EuskoJaurlaritzak aginduko txostenakbildu zuena, Nafarroan ereikerketa hori eramatea eskatudute, "praktika hori hemendiketa edozein tokitatik desagerraraztekobeharrezko mek...

Irakurri segida

3581. zbk

Gure Hitza | 2021/02/18

Bazterrak isilik

Janbattitt Dirassar

Joan den egunean, ikusiz aste huntan ene aldiazela Gure Hitza sailean idazteko, nihaurenbaitan egin dut, ene gisako balentria bat izanbehar balitz bezala, hitz bakar bat ere ez nuelaezarriko izurrite hits eta nardagarri hortaz. Askiaipatzen ginuela bestalde, aski eta beharbadasobera! Bainan nola egon gaitz hortaz zonbaitlerro bederen sartu gabe, denak hortaz ari-eta!Nornahirekin solasean hasi orduko, berehalaedo biziki laster hortarat lerratzen gira alabainan!Denek uste, hala iduri du segurik, onegiten diotela biziki minbera den gai hortazzerbaiten erraiteak. Beti gauza bertsuak gainerat,alde batetik beldur girela eritasun herrestahori ez ote den aitzina emendatuz joanen,bestetik gauzak beharbada onerat joanendirela gero eta jende gehiago xertatzearekin.Hauxe da beltza, jadanik erran dugun bezala,ez dakigu zeri buruz ari giren eta azen ontzekojakintsun handiak direlako fama duten medikueta ikerleen artean arrunt ikusmolde desberdinakagertzen dira noiz nahi, untsa lotsagarribaita ho...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016