Kostaldean | 2021eko Otsailaren 18a
Donibane Lohizunen, behako bat herriko etxeari...
Untsalaz orrialde huntan, astehuntako gai nagusia ihauteriaizan beharko zen. Kondatuznola iragan ziren ihaute-bestak,bereziki Donibane Lohizuneneta Ziburun noren itxura emanazioten urte guziz zernahi lan tzaregiten duen Zan Pantzar zaharrari.Bainan ez dugu deusen kondatzerik,ez baita bestarik izan etaZan Pantzar gaizoa ez baita nihunikusi!
Nola berri guti den beraz goazenbehako bat eman Donibanekduen Herriko Etxeari. Etxe gaitzada oro har bainan ez da baitezpadahain usu aipatzen bestezonbaiten aldean. Beste famarikdauka Lohiabegeneak, Luis XIVerregearen etxea deitzen dutenhorrek. Beste famarik ere plazaberaren beste punta batean kokatzenden Joanoeneak, ardura"Maison de l'Infante" deitzendugunak, hola deitzen oraintxe aipatuerregearen emazte-gaia horegon zelakotz. Mende berekoada Herriko Etxea, fama handiaduten bi horiek baino berantxagoeraikia bada ere.
Eztabaida frango
Herriko Etxea handia da eta tokiarraroan kokatzen da. Ikerle askokidatzi dute haatik ez dela berenazhain ederra. Joseph Nogaretjakintsunak, 1925ean Donibanezplazaratu zuen liburu nasaiandeplauki dauka eraikin horrek ezduela deus ederrik, "pisuegia"kausitzen du, erran gabe haatikzergatik erabili duen hitz hori.Dena den, eraiki zuten urte heietangaitzeko eztabaidak izanziren, biziki saminak, bainan ezbatere batzuentzat ez zelakotzaski ederra.
Hamazazpigarren mende hastean,baziren arrangurak Donibanekez zuela Herriko Etxerik etabatto behar zela beraz muntatulehenbailehen. Herriko bilkurakelizan egiten ziren eta herrikopaperakelizako ezkiladorrean atxikitzen.Urtetik urterat gero eta gehiago sendizen Herriko Etxe baten eskasa.Orduko kargudunek zioten nihundikahalaz Herriko Etxeak izan beharzuela portutik eta elizatik ahal bezenhurbil. Hainbestenarekin orduaneraiki zen Lohiabegenea, jabea izankiHaraneder familia puxanta. Gero,hor nunbait ez zen toki handirik gelditzenlibro, salbu erdi errepira gisakobat. Kalapita frangoren ondotik,kargudun asko agertu ziren HerrikoEtxea lur hortan egitearen alde, lekuegokia zela zimenduak aski azkaregitekotan. Bazakiten haatik etxeahor eginez eskualde batetarik bistaguzia kentzen zela Lohiabegeneari.Egiten ahal zena holako afruntu batHaraneder-tarreri? 1657an, Jean deCasabielhe jarririk auzapez, nolabi familiak samurtuak ziren, erabakizen obrak hastea eta bi urte iraunzuen auzi latz baten ondotik auzapezakzuen partida irabazi. Laneankarraskan arizan ziren eta urtebaten buruko etxea egina zen. Zernahigostarik, behin uste zuten bainoaise gehiago, hortarik ere izanbaiziren egundainokotan gaitzekoeztabaidak. 1660an, denek dakigunezkontza famatua egin zelarikDonibanen, etxe berriabaliatu zendantzaldi zonbaiten han muntatzeko.
Egia ote da?
Keinka hortako gora-behera nahasihorietaz, hau ere kondatu da,eta beti kondatzen, froga osorik ezbada ere agertu: Jean De Casabielhe,zonbait urte auzapez karguratheldu aitzin, nahiko zela esposatualargundu berria zen Lohiabegenekoetxekanderearekin, bainanhunek ez holakorik aditu ere nahi!Ezetz eta ezetz beraz, bi familiaksamur gelditzeraino! Kondatzenda ere auzapezak parte segurikmendekio hutsez zuela gero erabakiHerriko Etxearen egitea bistakenduz Lohiabegeneari.
Zernahi obra
Eraiki zenean, Herriko Etxea orainhola deitzen duguna baino aisehandiagoa zen, etxe bera zenLohiabegenea jo arte. 1706an,eskualde hortako pozi bat salduzen, herriak dirua eskas-eta. Horda orain biziki ezagutua den jatetxebat. Geroztik, Herriko Etxeabera ez da kanpoz hainbat kanbiatu.Sartzeari eman bazaio erebeste itxura bat. Hor ikusten daudatiar frangok argazkitan hartzenduten xixelkadura bat, LuisXIV erregea zaldiz. FrantziakoIraultza handiaz geroztik, guti dirahiriak lehengo errege heietarikbatto hola ohoratzen dutenak.Batto Aigues-Mortes, San Luiserregea gogoan, handik joan zela-eta kurutzada baten aitzindari.Donibanen 1660ko ezteiak diranolazpait oroitarazten. Ez pentsahaatik xixelkadura hori hain aspaldikoadela. Herriak erosia 1932an.Bitxikeria bat: zerbait gisaz EdmeBouchardon izena agertzen dahor bainan hortakoak direnekegin ikerketa baten arabera FrançoisGirardon xixelkari ezagutuakmoldatu obra bat "kopiatu" lukenorbaitek egina. Kanpoz etxea ezbada hainbeste kanbiatu, dituenbarne guziak azkarki arramoldatuakizanak dira eta aldi bat bainogehiago. Denbora batez, bizitegiakere baziren, arrandan hartzenahal zirenak. Luzaz etxezainbatek bazuen berea. Orain, gelaguziak bulego dira eta kasik erranginezake bulegoentzat tokia eskasbezala dela. Geroztik ere egindira obrak bainan barne horienarramoldaketa handiena 1960anegin zen, Alfred Pose zelarikauzapez.