Kostaldean | 2021eko Otsailaren 18a

Donibane Lohizunen, behako bat herriko etxeari...

Herriko Etxea, hamazazpigarren mendean eraikia
Herriko%20Etxea_%20hamazazpigarren%20mendean%20eraikia

Untsalaz orrialde huntan, astehuntako gai nagusia ihauteriaizan beharko zen. Kondatuznola iragan ziren ihaute-bestak,bereziki Donibane Lohizuneneta Ziburun noren itxura emanazioten urte guziz zernahi lan tzaregiten duen Zan Pantzar zaharrari.Bainan ez dugu deusen kondatzerik,ez baita bestarik izan etaZan Pantzar gaizoa ez baita nihunikusi!

Nola berri guti den beraz goazenbehako bat eman Donibanekduen Herriko Etxeari. Etxe gaitzada oro har bainan ez da baitezpadahain usu aipatzen bestezonbaiten aldean. Beste famarikdauka Lohiabegeneak, Luis XIVerregearen etxea deitzen dutenhorrek. Beste famarik ere plazaberaren beste punta batean kokatzenden Joanoeneak, ardura"Maison de l'Infante" deitzendugunak, hola deitzen oraintxe aipatuerregearen emazte-gaia horegon zelakotz. Mende berekoada Herriko Etxea, fama handiaduten bi horiek baino berantxagoeraikia bada ere.

Eztabaida frango

Herriko Etxea handia da eta tokiarraroan kokatzen da. Ikerle askokidatzi dute haatik ez dela berenazhain ederra. Joseph Nogaretjakintsunak, 1925ean Donibanezplazaratu zuen liburu nasaiandeplauki dauka eraikin horrek ezduela deus ederrik, "pisuegia"kausitzen du, erran gabe haatikzergatik erabili duen hitz hori.Dena den, eraiki zuten urte heietangaitzeko eztabaidak izanziren, biziki saminak, bainan ezbatere batzuentzat ez zelakotzaski ederra.

Hamazazpigarren mende hastean,baziren arrangurak Donibanekez zuela Herriko Etxerik etabatto behar zela beraz muntatulehenbailehen. Herriko bilkurakelizan egiten ziren eta herrikopaperakelizako ezkiladorrean atxikitzen.Urtetik urterat gero eta gehiago sendizen Herriko Etxe baten eskasa.Orduko kargudunek zioten nihundikahalaz Herriko Etxeak izan beharzuela portutik eta elizatik ahal bezenhurbil. Hainbestenarekin orduaneraiki zen Lohiabegenea, jabea izankiHaraneder familia puxanta. Gero,hor nunbait ez zen toki handirik gelditzenlibro, salbu erdi errepira gisakobat. Kalapita frangoren ondotik,kargudun asko agertu ziren HerrikoEtxea lur hortan egitearen alde, lekuegokia zela zimenduak aski azkaregitekotan. Bazakiten haatik etxeahor eginez eskualde batetarik bistaguzia kentzen zela Lohiabegeneari.Egiten ahal zena holako afruntu batHaraneder-tarreri? 1657an, Jean deCasabielhe jarririk auzapez, nolabi familiak samurtuak ziren, erabakizen obrak hastea eta bi urte iraunzuen auzi latz baten ondotik auzapezakzuen partida irabazi. Laneankarraskan arizan ziren eta urtebaten buruko etxea egina zen. Zernahigostarik, behin uste zuten bainoaise gehiago, hortarik ere izanbaiziren egundainokotan gaitzekoeztabaidak. 1660an, denek dakigunezkontza famatua egin zelarikDonibanen, etxe berriabaliatu zendantzaldi zonbaiten han muntatzeko.

Egia ote da?

Keinka hortako gora-behera nahasihorietaz, hau ere kondatu da,eta beti kondatzen, froga osorik ezbada ere agertu: Jean De Casabielhe,zonbait urte auzapez karguratheldu aitzin, nahiko zela esposatualargundu berria zen Lohiabegenekoetxekanderearekin, bainanhunek ez holakorik aditu ere nahi!Ezetz eta ezetz beraz, bi familiaksamur gelditzeraino! Kondatzenda ere auzapezak parte segurikmendekio hutsez zuela gero erabakiHerriko Etxearen egitea bistakenduz Lohiabegeneari.

Zernahi obra

Eraiki zenean, Herriko Etxea orainhola deitzen duguna baino aisehandiagoa zen, etxe bera zenLohiabegenea jo arte. 1706an,eskualde hortako pozi bat salduzen, herriak dirua eskas-eta. Horda orain biziki ezagutua den jatetxebat. Geroztik, Herriko Etxeabera ez da kanpoz hainbat kanbiatu.Sartzeari eman bazaio erebeste itxura bat. Hor ikusten daudatiar frangok argazkitan hartzenduten xixelkadura bat, LuisXIV erregea zaldiz. FrantziakoIraultza handiaz geroztik, guti dirahiriak lehengo errege heietarikbatto hola ohoratzen dutenak.Batto Aigues-Mortes, San Luiserregea gogoan, handik joan zela-eta kurutzada baten aitzindari.Donibanen 1660ko ezteiak diranolazpait oroitarazten. Ez pentsahaatik xixelkadura hori hain aspaldikoadela. Herriak erosia 1932an.Bitxikeria bat: zerbait gisaz EdmeBouchardon izena agertzen dahor bainan hortakoak direnekegin ikerketa baten arabera FrançoisGirardon xixelkari ezagutuakmoldatu obra bat "kopiatu" lukenorbaitek egina. Kanpoz etxea ezbada hainbeste kanbiatu, dituenbarne guziak azkarki arramoldatuakizanak dira eta aldi bat bainogehiago. Denbora batez, bizitegiakere baziren, arrandan hartzenahal zirenak. Luzaz etxezainbatek bazuen berea. Orain, gelaguziak bulego dira eta kasik erranginezake bulegoentzat tokia eskasbezala dela. Geroztik ere egindira obrak bainan barne horienarramoldaketa handiena 1960anegin zen, Alfred Pose zelarikauzapez.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2021/02/18

Odol emaitea Ziburun

Bi egunez segidan, odola emaiten ahalko daZiburun eta deia zabaldua zaiote emaitenahal duten guzieri. Huna egunak eta tenoreak:otsailaren 26a, ortziralea, arratsaldeko 2ak etaerdietarik eta 6ak eta erdietarat. Otsailak 27,larunbata, goizeko 9etarik eguerdi eta erdiarte. Tokia, lehengo tenisguneko bilgunea,Azkaine alderateko bidea hartuz. Tokia beharda segurtatu Internetez mon-rdv-dondesangsartuz.

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/02/18

Donibaneko merkaldiak

Untsalaz, aste huntan dira DonibaneLohizuneko merkaldiak, hiru egunez segidan,ortziraletik iganderat. Untsalaz diogu, ezbaitakigu arte huntan zer gertatzen ahalden. Prefetak baimena emana du bainanbaldintzapean. Saltokiak ez elgarretarik soberahurbil behar, hiru metroko artea utziz batetikbesterat. Hein bat pasabide utzi behar ereoinezkoentzat


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/02/18

Urruñan, deputatua eskolan

Vincent Bru deputatua izan da Urruñakoeskola batean, San Frantses Xabierrekoarenizena daukanean, eta oren batez mintzatu dahango ikasle andana batekin. Aipatu dituzte frango xeheki deputatu baten egitekoak, zeregiten duen, nun, nola eta norekin. Aipatuere heldu den ekainean Pariserat joanik haurhoriek eginen dituzten proposamenak, geroeta jateko sanoagoa ukan dezaten haurguziek. Deputatua ohartu da laster urruñargazte horiek biziki erneak direla.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/02/18

Ziburun, zubi bat zerratuko

Ziburun, zirgabidez Azkaine alderat joanez,bada zubi bat autobidearen gainetik doana.Zubi hori ahuldua izanki eta obra beharretan,zerratu beharra zuten joan den astelehenean.Denen buru martxo hastean zerratuko duteeta oraiko ustez bi hilabeterentzat. Urruñanaldiz, Erlaitz aldeko bidexkak dira ja zerratuak,untsalaz hiru asterentzat, hor ere obra askoba egitekoak. Erlaitzbidean berean lekuka sugorriak badira ezarriak ikerketa asko egiten arietaikusteko nun zer obra egin behar den.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/02/18

Ibilgailu berri bat

Donibane Lohizunen, herriko Bihotz Ostatuakeskuratu du ibilgailu berri bat, arras egokia,laguntza askori esker eta bereziki Rotaryelkartea partaide. Arduradunek kartsukieskertu dute elkarte hori bai eta beste emaileguziak, anitz estimatzen dutela holako ibilgailu baten hola ukaitea.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/02/18

Laguntzaileak laguntzeko

Ziburun, Herriko Etxearen konduko zentrosozialak tailer berezi bat muntatzen duhilabete hunen 25ean, ortzegunarekinberaz, goizeko 10etarik goiti eta eguerdiarte, Herriko Etxean berean. Gomitatuak diraetxetan laguntzaile bezala direnak, berenfamiliako edo beren inguruko xahar edoerien sokorri bereziki. Elgarrekin aztertzekozoin nun nolako behar-orduak diren, nolakozailtasunak ere kausitzen ahal diren. Ikustekoere nolako laguntzak ukaiten ahal diren.Tailerean parte hartzeko deitu 05 59 47 92 87.


Irakurri segida

Kostaldean | 2021/02/18

Ziburun atsedengunea zerratua

Ziburun, herriko atsedengunea zerratu beharukan dute hango kasu egile batek bildu baitukoronabirus delakoak emaiten duen gaitza.Oraiko ustez, heldu den astelehenean berrizidekitzen ahal litake. Anartean gisa berekozerbitzua ideki dute Mariñelako eskolanbainan ez ditu hartzen ahal joan den asteanatsedengunean ibiliak direnak.


Irakurri segida

3581. zbk

Azalekoa | 2021/02/18

Maskaradarik ez… pastorala agian, bai!

AS

Maskaradarik%20eza€%20pastorala%20agian_%20bai!

Ihaute aroanmaskaradarik ez,aurten...

Covid-19 koronabirus planetakbadüke segür minikeginik bazterretan eta sailgüzietan!... Gure Eüskal Herrihontako kültüra alorrean erebere herexa gaixtoa ützirendü, zeren eta igaran urtekoüdan agitzekoa zen Pettarrekobost herriren arteko Abdelkadertrajeria ezeztatzerabehartürik izan ondoan, maskaradarikere ez beita izanenaurten, ihaute aroan pürü...Ezi, aurtenko negü-bedatseanZüberoako plazaz plazajelkitzekoakziren bi maskaradenezeztatzera behartürikizan dira, alde batetik Barkoxenplantatzekoakzirenaketa Atharratze-Sorholüze etaAloze-Ziboze-Onizegaineherrietako gazteek algarrekinemaitekoak zirenak, bestetik.Bi maskarada egitekoak zirenbai, hau ideia honak denik eznizalarik sobera segür... eüskararenegünoroztako mintzamenabeti eta gibelago ariden Züberoa batetan! Bena,zer nahi den, eztabada hauantzü baratüko da, aurtenkopürü, maskaradarik ez beitaizanen, ihaute aroan ja. Igaranurtean ere, Covid-19 planetatzar horrek,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016