Mundu zabalean | 2021eko Otsailaren 18a
“Hope” espazio zunda Marte planetan
M.O.
Joan den astean Arabiar Emirerri Batuakharro ziren, historian sartu baitiraHope espazio zunda Marte planetanpausatu ahal izan baitute. GolkokoEstatu hunek, zientziaren eta teknologiarenalorrean, eragile nagusia bihurtzekoasmoz, aeroespazial sailean sartunahi luke. Mohammed ben Zayed,oinordeko printzeak, berehala ihardukidu: "Lortu duzuena nazioaren ohoreada. Zoriondu nahi zaituztet". “Al-Amal”(esperantza) deitu dute espazio zunda,nazioartean arrakasta handia ukan du,aeroespazial zirkuluan sartzeko balentriaegin duelakoz. Herrialde hortan urteakari direla ikerketa prozesu batean,teknologia berrien eta energia berriztagarrieneremuan leku baten hartzeko.Orain arte, Estatu Batuek, Indiak, Errusiaketa Europako Espazio Agentziaksoilik jarri dituzte zundak planeta gorriareninguruan. Emirerribatuarrek ezdute besten menpe egon nahi, beraiekberen industria gaitasunak eraiki etagaratu dituztela. Misio hau sortu zuenespazio agentziako langileak kasik denakArabiar Emirerri Batuetako herritarrakdira, Sarah al-Amiri emaztea burudutela.
Martera egin misio horri esker, emirerriekmilitar klasikoa ez den besteeremu batzuetan ere jakitatea badutelaerakutsi nahi izan dute. Dubaikokanpoaldean, Emirerriko basamortuan"hiri zientifiko" erraldoi baten eraikitzenari den garaian, Golkoko Estatu aberatsarentzatbalentria handia da.