Jainkoa bizia jendea | 2021eko Martxoaren 04a

Mendi bat garaitzeko

AMANDA GORMAN

Wahshington DC. 2021eko urtarrilak 20, Joe Biden-en inbestiduran, Amanda Gorman andere gazteak eman zuen olerkia, euskarara egokitua. Oroituz urtarrilaren 6an, Trumpen alderdiko jende osteak inbaditu zuela Kapitoloa Johanes Bordazahar

/.../ Egunsentia sortzerakoan gogoetatzenohi dugu: “Ezin amaituzkoilunpe honek noiz du argituko?” Basaberesabelkoiaren mehatxuari aurreegin diogu. Itsasoko uretan sigi-sagagalduak ginabiltzalarik, konturatu gabe,etorri zaigu argiaren lehen zirrinta, guhaurenindarrez ere ordea.

Ikasia dugu bare dagoena ez delabeti baketsua. Legezkoa eta normaladena ez dela beti bidezkoak. Luzazhigatua izan den herri hau ez da arrashautsia, osatu gabea baizik. /.../

Ez gara urrundik ere eskolatuenakez eta akasgabeak. Ez du erran nahiere faltarik gabeko erabateko batasunbaten moldatzen ari garenik. Baina engaiatuakgara gure batasuna nahitaralortzen, kolore, kultur, nortasun etabizibide desberdinez osatua den herribaten eraikitzen.

Ez diogu begiratzen gure tarteandauden bereizketeri, begiratzenbaizik gure aurrean daukagunari. Diferentziakbaztertuz, bereizkuntzak gaindituz,geroa lehenesten dugu. Gurearmak pausatzen ditugu, batek bestearibesoak luza ditzan. Ez diogu nehorimakurrik opa nahi, baizik eta harmoniadeneri. Beste ezerk ez badu, munduakaitor beza hau egia dela. Atsegabetanginaudelarik, handitzen ari ginen; sufrimenduetanesperantzak bizi gintuen.Ezinduak ginelarik saiatzen ginen elgarrilotuz, gure nahikariak bateratzen,behin betiko garaile atera gintezen.Galtzerik ez dugula nehoiz ezagutukoez da hori gakoa, da ez dugula zatiketarenhazirik gehiago ereinen.

Liburu sainduek eskaintzen digutementurazko irudi hau: “Norbera jarrikoda berea duen mahatsondoaren edopikondoaren azpian, nehork izitukoez duen tokian”. Horrelako garai batetaraheldu behar badugu, garaipena ezdigu ezpataren ahoak emanen bainaeraikiko ditugun zubiek. Hori da hausnartzekoaden hitza, garaitzekoa denmendia, aski ausartak baldin bagara."Amerikano izatea", emana izan zaiguna,harrotasun bat baino gehiago da.Iraganean barna urrats egitea da etanolazpait hura konpontzea. Oldar batikusi dugu, gure nazioa erraustekotan,emankorra izan behar zuenean. Gureaberria suntsituko zuena, demokraziabazter utzi bagenu. Gutik egin du ezbaitute irabazi.

Demokrazia, zenbait denborazbaztertua izan daitekeelarik, ezin danehoiz behin betiko galdua izan. Egiahontan, sineste hontan finkatuz, begiakgeroari dauzkagularik, Historiarenbegian gaude. Hau da orain salbamenduarengaraia. Beldurra sortu zigunpiztu zenean. Ez ginen prest senditzenilun beltz beldurgarri horren oinordekoizateko. Baina une horretan aurkitugenuen kapitulu berri baten irekitzekoindarra, itxaropena eta irria elgarri eskaintzekoa.Pentsatzen ari ginen: nolagarai genezakeen hondamendia? Gaurgogoan dugu: nolaz hondamendi batekgarai gaitzakeen?

Ez gara lehen ginenera itzuliko.Aurrera goaz zauritua den aberriarekin,baina beti osagarriz eta ausart,tematsu eta nonbait dagoeneko libre.Ez gaituzte haienera bilduko, ez mehatsuengatikgeldituko, zeren badakigugure inertziak eta inaktibitateak ondokobelaunaldiek dituztela jasanen.Guk utzi akatsak haiei zamak bilakatukozaizkiela. Baina segur, barkamenapodereari lotzen badiogu eta poderearizuzentasuna, orduan maitasuna ondarebilakatuko zaigu eta gure haurrenondoriotasun.

Beraz pasa diezaiegun aberri bat,utzi daukutena baino hobea. Hatshartze bakoitzez, brontzezko bulartaupada bakoitzez herri zauritua bihurtukodugu herri harrigarria. Mendebaldekourrezko muino bazterretatik,zutituko gara. Haizeek zafratzen dutenipar-ekialdetik, zutituko gara, horbaitzuten gure arbasoek lehen iraultzaobratu. Aintzira bazterreko hirietatatik,mendebalde erdiguneko estatuetatik,zutituko gara. Hegoalde eguzkitsutik,zutituko gara. Berreraikiko, baketuko,sendotuko dugu gure aberriaren zokomoko bakoitza. Izkin guzietatik gurepopulu ezberdin eta sotila altxatukoda, inarrosia baina eder.

Eguna zabaltzen denean, ilunpetikargitara gatoz, sutan eta beldurgabe.Egunsentia loratzen da gure argia libratzendugunean. Argia beti hor dago.Falta zaiguna da aski bertute argiaikusteko, aski bertute argia izateko.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3583. zbk

Gure Hitza | 2021/03/04

Dezagun kanta

Peio Jorajuria

Perseverance robot ibiltaria igorria izan daMarte planetara, ikergailu sofistikatuenezosatua, supercam eta beste. Berehala irudiederrak helarazi ditu gauden lurtarreri,miresmena sustatuz bazterretan. Hangohaizea ere entzun da eta errana izan da Marterenkantua honaino etorri zaigula. Hemenaldiz beste kanturik da. Kantuak haizea ezdu alde. Haizeak nahiago ditu Larrungomazeletako sute klandestino nigargarriakbuhatu, ezinez eta kantua airatzen lagundu.Frantses estatuko lurretan, kantua eta kulturazbeztitua den guzia ezdeus gisa kontsideratuakdira, bigarren graduko ahusagailu.Alta, bizi dugun egoera sanitarioak gutarteansustatu duen ilunduratik atera nahibadugu, zer da hobe irria eta kantua baino?

Gure herrian ostiral arratsetan hamar-dozenabat lagun biltzen ginen kantuz aritzeko,sinpleki, gutarteko musikari adiskide bateklagundurik. Bi bozetan, ahal ginuelarik. Zeren,egia erran, ez gira denak errexiñolak.Batzuk b...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016