Mundu zabalean | 2021eko Apirilaren 08a

Frantses armadaren huts odoltsua Malin

Frantses%20armadaren%20huts%20odoltsua%20Malin

Urtarrilaren 3an, Maliko Bounti herrianiragaiten ari zen eztei baten kontrafrantses armadako hegazkinek burutubonbardaketa baten ondorioz, 19 zibilerailak izan direla Nazio Batuetako inkestabatek baieztatu du.

Urte hastapenean, Barkhane operazioarenkarietara aire armadak bonbardaketakantolatu zituen, polemika eta ihardukitzefrango sortu zituen. Sahel eskualdeanhedatuak diren frantses indarreninplikazioa, Minusma deitu Mali herrikoegoera egonkortzearen aldeko NazioBatuetako Misioak zuzenki argitaraztendu.

Frantses agintariek, beren aldetik, errepikatzendute ez dela ezteirik izan tokihorretan eta jihadisten elgarretaratze batdutela miran hartu.Gertakaria aztertu duten Nazio Batuetakogiza eskubideen taldeko 15 presuneketa polizia zientifikoek baieztatzen dute,hunkia izan den gizon taldean, bonbardaketan22 presuna erailak izan direla,eztei batentzat bilduak zirela, horietarik19 zibilak izanki.Florence Parly, armadako ministroak,baztertzenditu frantses armadaren hutsegiteakusazioak, “informazio gerla”aipatuz.

Minusmak bere aldetik bonbardaketenaitzineko prestaketak berrikustea galdegitendu eta Frantziako eta Malikoagintariek erantzukizun ezberdinak argiditzaten.Biktimen indemnizazioa ereberen gain har dezaten, hala beharrez.Gaur egun, 5.100 frantses soldadukosatzen dute Barkhane indarra. NiagaleBagoyoko, seguritate politiken erreformakaztertzen dituen Afrikako espezialistenerakundeko presidentearentzat“holako gertakariek dudan ezartzen dutefrantses indar militarren eraginkortasunaeta beharra, tokiko jendeen seguritateaez baitute ekartzen, nun ez den frantsesenkontrako sentimendua azkartzen.”


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2021/04/08

Frantziarren ardura Ruandako genozidioan

JB

Frantziarren%20ardura%20Ruandako%20genozidioan

Zer izan ote da Frantziaren jokoa, 1990ekohamarkadan, Ruandako gertakari odoltsuetan?

Galdera horri erantzuteko, joan den martxoaren26an, Emmanuel Macron presidenteakizendatu zuen historialari taldeak,bere txostena plazaratu du. Duda izpirikgabe “1994ko krimenetan eta orduan iraganden milioi bat Tutsien genozidioan,Pariseko agintarien erresponsabilitateakhandiak eta jasan ezinak direla” dokumentuarenkonklusioan agertzen da.

Nahiz ez diren artxibo guziak aztertu ahal izan, bereziki Mitterand familiarenak, idekiakizan diren dokumentuek erakustendute manamenduen kateak eta horienarteko kontra erranak.

Sahara peko aldean den Afrika Ekialdekoherri ttipi bat da Ruanda, ontasun ekonomikohandirik ez duena, bainan kasik 13milioi herritar bizi dira 26.000 kilometrokarratuko eremu ttipi batean. Euskal Herrikozabaltasuna baino handiagoko lurraldehorretan da aurkitzen Afrikak...

Irakurri segida

3588. zbk

Azalekoa | 2021/04/08

Itzal Aktiboa: argiaren presentzia bizia

M.O.

Itzal%20Aktiboa:%20argiaren%20presentzia%20bizia

Arte garaikidea hedatzeko xedearekin, sortu da Itzal Aktiboa artisten kolektiboa. Izuran atzeman ditugu: Josette Dacosta, Nick Bray eta Piarres Erdozaintzi-Etxart, esplikatzen zaukuten Jorge Oteizaren olerki batetik zutela elkartearen izena hautatu (3. orrian irakurgai dena).

Itzal Aktiboaren sorrera

2004an artista eta arteari interesatuakziren pertsona batzuk deliberatu zutenelkarte baten sortzea. Ez ziren deusetarikabiatzen, jadanik Haize Berri Izurako kulturzentroan erakusketak antolatuak ziren.Erakusketa horietan anitz artista Izuraraetorri dira, Josette Dacostak erraiten zaukunaldi bat baino gehiago bere etxeanegonaldiak egiten zituztela, elkar ezagutzekoparada emanez. Gune hortako aktibitateagainbehera abian zela, talde batekpentsatu zuen, artearen inguruan zerbaitantolatu behar zela, hortarik sortu zenItzal Aktiboa elkartea. Donibane Garazindu bere egoitza eta tarteka erakusketaala margo kurtsoak emaiten ditu. Bainahorrez gain alor bat garatu du, haurrekineta haurrentzat arte garaikidea sustatzea.Piarres Erdozaintzi-Etxart-ek gehitzenzuen, elkarteak barnealdean duela lanegiteko xedea, baserriko jendeek ere harremanzuzena artearekin ukaiteko gisan.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016