Azalekoa | 2021eko Apirilaren 22a

Euskal Kultur Erakundea (EKE) beti aitzina

M.O.

Euskal%20Kultur%20Erakundea%20(EKE)%20beti%20aitzina

Pantxoa Etchegoin-ek, 24 urtez Euskal Kultur Erakundeko zuzendari egon ondoan, erretreta hartu du eta haren ordez Johañe Etchebest-ek otsailaren 1ean segida hartu du. Baliatu gira laster erakundeak biltzar nagusia duela eta, ezagutzaren egiteko.

Euskal dantzatik... euskal kulturorokorrera

Johañe Etchebest sortzez zuberotarra da,Ligi-Athereikoa, ama Larrañekoa izanez,herri hunekin ere atxikimendu azkarrabadu. 10 urtez erakasle egon da eskolaelebidunean. Bere haurrez arduratzekoaita oporrak hartu zituen eta geldialdi horrekbeste bide baten hartzera eraman du.Euskal Dantzarien Biltzarrean sartu zeneta 5 urtez misio arduradun bezala lanegin du. Zuberotar anitz bezala, dantzanaritzeko posibilitatea ukan du, maskaradaedo(ta) pastoraletan parte hartuz, txirulaere jotzen du, bai eta kantatzea bere sustraietanda. Zuberoan ikusgarri anitzetanparte hartu du, hala nola besteak beste,Mustraka Mixel Etxekopar-ekin edo(ta)Euskal Spiritu eta Zamaltzain Pier PaulBerzaitz-ekin. Beste ikusgarri batzuetanere partaide izan da: Kautere Dantza,Ederxuri eta Baküna bezalakoak, euskalkultura ez du arrotza, ttipitatik bere baitanekartzen baitu.

Euskal Kultur Erakundeko misioa

EKEren gidaritza hartua badu, PantxoaEtchegoin zuzendariak hartu bidetiksegitu nahi du, argi du bere misioa zeinizanen behar den. Johañe Etchebest-ekerraiten zaukun, erakundeak kultur saildesberdinen artean zubien egiteko tresnabat izan behar duela. Amatur eta profesionalenarteko loturak atxikiz, kultur sailakgaratuz eta jorratuz. Baina ere zerbitzukonkretuak elkarteeri ekarriz, izan administrazioalorrean edo(ta) laguntzaile zurkaitzbezala. Bere baitan galdera pausatzendu: “Zergatik ari gira? Euskal kulturaklotura soziala eragiten du, euskaldunagirela agerrarazten du, horren bidez euskaragaratzen laguntzen du”. Gaur egunerokotasuneanpantailak gaina hartzenari duela eta, oraino azkarrago sentitzendu euskal kulturaren sustatzea. Kulturakahalbidetzen du ere belaunaldi desberdinenartean lotura baten atxikitzea edo(ta)sortzea.“Historia amankomun hortan, zein dirakulturaren inguruan diren mekanismoak?Gogoeta hortarik abiatuz, analisi batenbeharra sentitzen dut” gehitzen duela.

Euskal kulturaren erronkak

Jadanik EKEk abiatuak dituen partzuergourratsak segitzeko asmoarekin da, horietanScène Nationale bezalako egiturarekin,Herriko Etxe batzuekin. Leku guzietansartu behar dela azpimarratzen du,euskal kultura dirdira eramaiteko gisan.Lan kolektiboaren garrantzia erakutsidu, edozein sailetan beharrak badirelaazalduz, elkarrekin bilduz arrangurak trukatzenahal dira, komunikazioa landu,ekimenen hedapenerako. “Kolektiboansinesten dut, EKEren funtzioetarik bathori izan behar da”.Jadanik EKEk abiatuak dituen xedeakaipatu ditu. Ondarearen zaintzeko, transmititzekoeta baloratzeko "Etnopoloa"-ren labela ukanez, EKEk bide hortarikjarraituko du. Segituz artista eta elkarteenondoan laguntza ekartzen, behar direnahalbideak plantan jarriz, proiektu artistikoakbururaino eramaiteko gisan. Bestalde,EKEk publiko zabal bati buruz hasisentsibilizazio lana segituko du. JohañeEtchebest-entzat gai hau inportantea da,“hemengo herritar batzuk, bereziki kostaldekoak,ez dituzte barnealdeko kulturohidurak ezagutzen, gure funtzioa da erehorri ahalbidetzea”.

Euskal Kultur Erakundearenbiltzar nagusia

Iaz izurritearengatik ezin zuenzuzenean antolatu, egiturakokideek interneten bidez bozkatuzuten. Aurten prestatzenari ziren presentzialean egitekogisan, baina berriz neurribatzuk plantan jarri direla, partaideekbozketa elektronikobidez, beren iritzia emaitenahalko dute.Behartua da orain egitea, jakinezEstatua, Akitania-BerriaEskualdea, Pirinio-AtlantikoetakoDepartamendua etaEuskal Elkargoa egiturarenpartaide direla. Diru iturriakegitura publiko hauen bidezeskuratzen ditu, bai eta ereEusko Jaurlaritzaren eskutik.Bozkatzeko epea apirilaren26tik 30era finkatu du. Partaideekeskuratuko dituztedokumentuak, 4 delibero bozkatubeharko dira: 2020kotxosten morala eta dirukontuak, bai eta diru emaitzagarbiaren onartzea (2020kodiru emaitzaren ezartzeaEKErenkontuetan) eta 40€kourtesariaren bozkatzea (joanden urtekoa bezalakoa).

Informazio batzuk

Bestalde, iazko izurritea abiatuzelarik, EKEk kultur eragileakgaldezkatu zituen, jakiteko berenegoera zein nolakoa zen.Goaitatzen dute taldeek deialdiarierantzun dezaten, ekaineanpuntu bat eginen dutelazioen zuzendariak, hunen berrigero larrazkenean emaitekoasmoarekin."Eleketa" ahozko memoriarenbilketa 2007an abiatu zen programak,bere bidea segitzendu, erakusketa irailean DonibaneLohizunen geldituko da,ondotik Donibane Garazirajoanen da eta Zuberoan azkengeldialdia eginen du.Azken neurriengatik, langilegehienak etxetik laneanari dira, info@eke.eus postaelektronikoaren bidez erantzutendute, bai eta telefonoz05 59 93 25 25. Egoera normaleraitzuliko delarik astelehenetikostiralera (9:00-12:30 eta 13:30-18:00), salbuasteazkenetan (9:00-13:00)bulegoak idekiak izanen dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2021/04/22

3 minutu har zuretako!!

Horra Libe Goñik aholkatzendaukuna. Titulu hunekin liburuxkabat idatzi du, gorputzarenkontzientzia hartzeko ariketakproposatzen dituela. Ariketa ezda ezin egina, egunero bakoitzak3 minutu hartuz, eguna ongigozatzeko parada emaiten dauku.Libe Goñik, Reiki metodoaikasirik, orain pertsona batzukmanera horrez artatzen ditu. Liburuarenaurkeztera etorri delarik“Denek gure gorputzaren artatzekoboterea dugu. Horretazjabetzeko, nahi nuke gogoanukan dezagun zertan jarri behardugun gure arreta: arnasketan,gorputzean %80koa den urkantitatea,gorputz osoa mugitzekobeharrean, ahantzi gabeditugun zentzumenen bost leihoeder horiek baliatzearen garrantzia”zioen.

Liburua eskuan, 3 minutukoariketa horiek egiten ahal dira,bakoitzak ikus dezan zenbategunean egiten ahal dituen. 3koarau unibertsala bere eginez,liburuan agertzendiren kontseiluenbidez, bakoitzakbere barnera gomitatzengaitu, moduargi eta sentikorrean,hobeki sentituzgero be...

Irakurri segida

Azalekoa | 2021/04/22

Haziak Mintzo : Ihaute

Mauleko Jeanne d'Arc eskola

Haziak%20Mintzo%20:%20Ihaute

Martxoan, Jeanne d’Arc eskolakohaurrek ihaute ezbardinenüngürüan lan egin dütüe: EüskalHerriko ihauteak, Brasilekoak… 2.zikloko haurrek mozorroak egindütüe ere bai, Romero Brittorenmoldean.

Ürrentzeko, martxoaren 5ean,ostiralearekin, ihauteak ospatüdütüe eskolan.Besta ejer bat izan da oroentako.Haurrak oro txostaleküan bildüdira maskatürik.Ama eskolakoak hasi diradantzan eta kantan: “Erronda” eta“Buhameak” kantoreak kantatüdüe. Gero, CP-CE1 gelakoekBrasileko dantza bat eman düeeta CE2-CMkoek “Macarena”dantzatüdüe.Egüna ez da hortan baratü:haurrek eta erakasleek ihauteriakjarraiki dütüe arrastiri askari honbat janez. Zoin egün goxoa!


Irakurri segida

3590. zbk

Gure Hitza | 2021/04/22

Hautu pertsonalak egin beharrean

Menane Oxandabaratz

Azken denbora hauetan izurritea dela eta,txertatze zentroak ideki dira, zenbaitzuklehenbailehen ziztatua izan nahian, bestebatzuk gogoetan egin ala ez, besteakarruntkontra. Baliteke egiazko debate publikobaten egitekoa, nun bakoitzak bereargumentuak azaltzen dituen, lagungarrilitzatekeena dudan direnentzat.

Bada uzkur izaitekoa, entzuten delarikholako txerto mota emaiten hasirik, berrizgelditu beharra osasun arazoak eragitendituelako. Herri batean debekatua, bestebatean aldiz, berdin segitzen... ni segurikistorio horrekin galdua ibilki naiz! Hasieranbigarren ziztatzea derrigorrezkoa zen hainbesteegun barne, orain entzuten da luzamenaemana dela. Egia erran ez du gogoaemaiten tarrapatan hitzordu baten hartzeko,jakinez gure gorputzean produktu batdela emana izanen.

Entzun ginuen Macron presidentea erraitenfrantses gobernamenduak ez dituelaherritarrak bortxatuko txertoaren egitera.Baina memento berean entzuten da “txertatzekopasaportea” beharrezkoa izaitenahal litzatekee...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016